Atzo eman ziren Onda Cero Donostia sariak Gipuzkoako hiriburuko Londres hotelean. Sarituen artean, kulturaren atalean, Tolosako Abesbatza Lehiaketari eman zioten. Gainerako irabazleak hauek izan ziren: ASPACE sari solidarioaren atalean, Boinas Elosegi enpresa gisa, Txuri femeninoa kirol-atalean eta sari berezia Aranzadi Zientzia Elkartearentzat.