2021 EDIZIOA
SARIAK
Kutxa Sari Nagusia
CORO DE JÓVENES DEL PAÍS VASCO (Euskal Herria)
Eusko Jaurlaritzaren Saria Euskal Abesti baten interpretazio onenari
CORO DE JÓVENES DE MADRID (Espainia)
Ganbara Abesbatzak – Polifonia
1º CORO DE JÓVENES DEL PAÍS VASCO (Euskal Herria)
2º MISSOURI STATE UNIVERSITY CHORALE (EEBB)
3º CORO DE JÓVENES DE MADRID (Espainia)
Ganbara Abesbatzak – Folklorea
1º CORO DE JÓVENES DEL PAÍS VASCO (Euskal Herria)
2º CORO DE JÓVENES DE MADRID (Espainia)
3º CANTEMUS CHILDREN’S CHOIR (Hungaria)
MISSOURI STATE UNIVERSITY CHORALE (EEBB)
Publikoaren saria
CORO DE JÓVENES DE MADRID (Espainia)
2021
52. Edizioa
Urriaren 29-tik Azaroaren 1-era
2021-ean Tolosako abesbatza Lehiaketak bere 52. edizioa ospatuko du. Bai, Europako abesbatza lehiaketa beteranoetako batean bilakatu gara!
LEHIAKETAKO ABESBATZA
PARTEHARTZAILEAK
Bartzelonako Cor Bruckner abesbatza Sergi Moreno Lasalle zuzendariak sortu zuen 2003ko azaroan. 2007ko urtarrilean, Júlia Sesék hartu zuen zuzendaritzaren lekukoa, hasieran Josep Miquel Mindanekin batera (2009ko ekainera arte), ondoren batuta partekatuz Josep-Ramón Olivérekin (2012ko ekainera arte), eta azkenik, erabat bere gain hartu zuen abesbatzaren zuzendaritza.
Aro berri honetan, abesbatzak bereziki landu du XX. eta XXI. mendeetako a cappella errepertorioa. Taldeak sari ugari jaso ditu azken urteotan (2. saria Burgosko XI. Antonio José Abesbatza Lehiaketan eta 2. saria baita ere Concentainako 34. Fira de Tots Sants Abesbatza Lehiaketan) eta abesbatza musikarekin lotutako hainbat ekitalditan parte hartu du, hala nola, Orfeó Catalàk antolatutako ziklo koralean (Palau de la Música Catalana, 2016-2017), Bartzelonako Auditori aretoko ganbera musika denboraldian (2018-2019), eta Bartzelonan eginiko 11th World Symposium on Choral Music ekitaldian, non abesbatza pilotua izan baitzen Helmut Rilling zuzendari ezagunaren masterclass saioan (2016-2017). 2020-2021 denboraldian, Gran Teatre del Liceu antzokiaren proiektu pedagogikoan parte hartu du; ekimen horren baitan, El Monstre al Laberint opera parte-hartzailean jardungo du, Paco Azorín eszena-zuzendariaren eta Manel Valdivieso maisuaren esanetara. Era berean, abesbatzak beste hainbat talderekin kolaboratu du, horien artean aipatzekoak direlarik Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunya (OBC), Orquestra Barroca Catalana eta Orquestra Simfònica del Vallès.
Missouri Estatu Unibertsitateko Abesbatza unibertsitate horretako ahots-talde garrantzitsuena da. Jatorri desberdinetako hainbat pertsonak osatua, oso maila altuko abesbatza da eta ospe handia bildu du nazioartean.
Izen handiko talde honek maiz eskaini ditu emanaldiak Estatu Batuetako hainbat musika-elkarteren konferentzietan (Abesbatza Zuzendarien Estatu Batuetako Elkartea, Missouriko Musika Hezitzaileen Elkartea nahiz Musika Hezkuntzaren Elkarte Nazionala), eta kontzertu-birak egin ditu Ipar Amerikan, Europan, Asian zein Afrikan. Azkenaldian eman dituen kontzertuen artean aipatzekoak dira honakoak: Abesbatza Elkargo Nazionalaren gonbidapena jaso du emanaldi bat eskaintzeko, ACDAren eskualde zein estatu mailako konferentzietan parte hartu du, 18 eguneko kontzertu-bira bat eskaini du Islandia, Norvegia, Danimarka eta Suedian barrena, eta hainbat kontzertu eman ditu Txinako Nazioarteko Abesbatza Jaialdian (“The Yellow River International Chorus Festival”).
Missouriko Estatu Unibertsitateko Abesbatzaren grabaketak entzungai daude helbide honetan: https://tinyurl.com/yabwkbk3.
Berriki, taldeak helburu hauxe jarri dio bere buruari: entzuleak inspiratzea errepertorio anitz baten eta bikaintasun musikalaren bitartez. Estatu Batuetan zein nazioartean eskaintzen dituzten emanaldien bitartez eta haietan garatzen dituzten elkarreragin pertsonalak baliatuz, ahalegina egiten dute batasun eta kidego giro bat eraikitzeko abesbatzako kideen eta besaulkietan eserita dauden entzuleen artean.
Tallinneko (Estonia) Vox Populi Gazte Abesbatza Mistoa 2006an sortu zen eta Janne Fridolin izan du zuzendari harrezkero. Abesbatzak jatorri desberdinetako 40 kide inguru ditu, zeintzuentzat kantatzea ez baita afizio hutsa, baizik eta pasio bat. Abeslarietako asko hasieratik daude taldean.
Vox Populi aski ezaguna da Estonian antzerkia eta abesbatza-musika uztartzen dituzten obretan parte hartzeagatik, hala nola, Uku Masingen mendeurrena ospatzeko antolatutako kontzertuan edota Veljo Tormis konpositorearen musikari eskainitako kontzertu desberdinetan. Horietako batzuk dira “Waking the Birds”, “Thistles. A Play in Honour of the Men in Anija”, NO99 antzokiak ekoitzitako “Savisaar” musikala; Narva hiriko Kreenholm Manufacturing Company taldearen “Oomen” antzerki ekoizpena, eta Tallinneko Vaba Laba (Open Space) antzokian eskainitako “The Cloud Opera or the Dido Problema” emanaldi franko-estoniarra. Antzerkia eta abesbatza-musika uztartzen dituzten emanaldi horiek eragin sakona izan dute abeslariengan, eta hori agerikoa da abesbatzari eskaintzen dioten dedikazioan. Gainera, irrika bizia dute euren lana antzerkiaren munduan zabaltzeko, eta hainbat aktore eta eszena zuzendarirekin kolaboratzen dute horretarako.
Orobat, Vox Populi abesbatzak bere hondar aletxoa jarri du folklore herrikoian oinarritutako Estoniako abesbatza-musika gordetzeko, arreta berezia jarri dielarik Veljo Tormis konpositorearen pieza musikalei. Atzerrian ere aurkeztu dituzte obra horiek, Estoniaren nortasun nazionalaren oinarrizko elementu bezala. 2015ean, Vox Populi Estatu Batuetara joan zen “Gogoetak Tormisekin” antzerki-ekoizpen koralarekin, eta arrakasta handia izan zuen Estoniako diasporan nahiz Estatu Batuetako entzuleen artean.
2016. urtean Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak, munduko koru-erakunde desberdinek antolatutako gazte-abesbatzatako proiektuak jarraituz, Euskal Herriko Gazte Abesbatza sortu zuen. Hau, hautafroga zorrotz batzuen ondoren Euskal Herriko 40 ahots gazte onenak aukeratuak izan ziren.
Euskadiko antzoki eta auditorium onenetan abestu du, Donostiako Hamabostaldian, Miramongo Matineetan, Tolosako Abesbatza Lehiaketan eta hainbat gazte erakunderekin: EGO, EIO eta Cor Jove Nacional de Catalunya. Bigarren denboraldi honetan Basilio Astulez da bere zuzendari titularra, Aitor Biain zuzendari laguntzailea izanik.Taldea sortu zenetik, 2019. urte arte Isabel Mantecón eta Esteban Urzelairen zuzendaritzapean egon zen.
INAEM, Kutxa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza eta, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundien babesa jasotzen du.
Nyíregyházako Zoltán Kodály Lehen Hezkuntzako Eskolako abesbatzen artean, Cantemus sari gehien jaso dituena da. 1975tik, abesbatzak Gregoriano, Berpizkunde, Erromantizismo eta aldi garaikideko musika-lan ederrenez osatu du bere errepertorioa. Hungariako musikagile ezagunenen lanak estreinako aldiz abesteko ohorea izan dute maiz. Hungariako abesbatza musikaren arteari eginiko ekarpenei esker ona emanez, bi sari jaso dituzte: 1989an “Foundation for Hungarian Arts” eta 1993an “Bartók Béla – Pásztory Ditta Prize”.
1978tik gaur egun arte, 20 Lehenengo Sari baino gehiago eta zenbait Grand Prix (Sari Nagusia) jaso dituzte. Denak aipatu beharrean azkenekoak azaltzen dizkizuegu:
2003an Gorizia – Italian: Lehenengo Saria, 2. Saria, 3. Saria eta Sari Berezia.
2005ean Arezzo – Italian: Lehenengo Saria, Grand Prix, eta Zuzendariari Sari Berezia.
2009an Arezzo – Italian: Lehenengo Saria.
2010ean Tolosa – Euskadin: Lehenengo Saria, eta Grand Prix.
Māra Marnauzak 1985ean sortu zuen FORTIUS ganbera abesbatza eta berak hartu zituen taldearen zuzendaritza eta lidergo artistikoa. Irakaslea da Jāzeps Vītols Latvian Music Academy zentroan, zuzendari nagusi izan da Letoniako Kantu eta Dantza Jaialdiaren XXV. eta XXVI. edizioetan, epaimahaikide izan da Italia, Austria, Estonia, Letonia, Alemania eta beste hainbat herrialdetako nazioarteko lehiaketetan, eta BALTA emakume-abesbatzaren zuzendari eta lider artistikoa ere bada.
Abesbatza honen errepertorioak bere baitan biltzen ditu musika klasikoa zein garaikidea, Letoniako musika herrikoia nahiz musika sakratua, eta oro har, estilo eta garai desberdinetako musika, hasi Errenazimendutik eta Jazz edo Pop generoetaraino. FORTIUSek maisu-eskola ugaritan parte hartu du askotariko musikarien eskutik: Janet Lawson jazz abeslaria eta irakaslea (AEBak), Alexander Vacek zuzendaria (Ukrainia), Arthur Maud konpositore eta zuzendaria (AEBak), Ragnar Rasmussen, Iver Kleive eta Jan Gunnar Hoff maisuak (Norvegia), Bob Chilcott konpositore, orkestra zuzendari eta abeslaria (Britainia Handia), e.a. Halaber, maiz kolaboratzen du Christoph Schönherr (Alemania) konpositore eta orkestra zuzendariarekin.
FORTIUS Letoniako abesbatza onenetakotzat jo izan da 25 urte baino gehiagoan, urteroko lehiaketetan erdietsi dituen emaitzei zor.
Coro de Jóvenes de Madrid gazte-abesbatza bat da, 90 kide inguruz osatua eta Juan Pablo de Juanek zuzendua. Oraindik ibilbide laburra egin duen arren, azkar bihurtu da erreferentziazko gazte-abesbatza Espainian, eta Europan proiekzio gehien dutenetako bat da.
2014an sortu zenetik, hainbat kontzertu eskaini ditu kontinenteko hiri garrantzitsuenetan, hala nola, Paris, Erroma, Milan, Venezia, Budapest, Tallinn edo Berlinen. Horrezaz gain, nazioarteko jaialdi ugaritan parte hartu du, esaterako XI. World Symposium on Choral Music ekitaldian (Bartzelona), EUROPA CANTAT ekitaldiaren XIX. eta XX. edizioetan –Hungarian eta Estonian, hurrenez hurren-, edota Frantziako Choralies jaialdiaren 22. eta 23. edizioetan.
Jardun beteko ibilbidea egin duenez, Coro de Jóvenes de Madrid abesbatzak lehiaketa askotan eskuratutako sariz bete du bere palmares oparoa: Ejea de los Caballeroseko XLIV. Abesbatza Lehiaketa, Torreviejako Nazioarteko Habanera eta Polifonia Lehiaketaren 62. eta 65. edizioak, Villa de Rojaleseko 38. Sehaska Kanta eta Gabon Kanten Lehiaketa Nazionala, 8. Eterna Roma Nazioarteko Musika Jaialdia eta San Vicente de la Barquerako Marinel Kantuen LI. Lehiaketa. Gainera, 2020an gazte-abesbatza honek eman zion hasiera Torreviejako Nazioarteko Habanera eta Polifonia Lehiaketaren 66. edizioari.
“Stemmer” (ahotsak) ganbera abesbatza bere lider artistiko Tore Klosterrek sortu zuen 2018an. 24 abeslarik osatutako taldea da, zeintzuek denetarik kantatzen baitute, bai musika klasikoa eta baita garaikidea ere. Kide guztiak “Sankta Sunniva kammerkor” ganbera abesbatzakoak dira (Bergen hiriko “Johanneskirken” elizako gazte abesbatza bat da). Stemmer sortu baino lehenagotik abeslari guztiek elkarrekin izandako esperientzia hasiera itxaropentsua izan zen talde berriarentzat. Abesbatzak etengabe lan egiten du maila artistiko altua izateko. Abeslariek ikasten jarraitzen dute, horretarako uztartuz eskola partikularrak, taldekako entseguak eta entsegu orokorrak.
“Stemmer” abesbatzak urte oso aktiboak izan ditu, zeintzuetan esperientzia zabala bildu baitu, kontzertu ugari eskainiz Norvegia mendebaldean eta bira bat eginaz Italia ipar-ekialdean, hain justu, koronabirusaren pandemiak bere jarduera geldiarazi baino hilabete batzuk lehenago.
2020an zehar hainbat kontzertu eman zituen, eta bideo bat ere grabatu zuen. Abesbatzak G.F. Händelen “Mesias” obra prestatu zuen joan den udazkenean, baina kontzertua bertan behera geratu zen pandemiak eragindako itxialdiagatik. Orain, “Mesias” horri azken ukituak ematen ari dira, 2022ko Gabonetan emanaldia eskaintzeko.
JAIALDIKO TALDE
PARTEHARTZAILEAK
Ordiziako Oroith eta Tolosako Hodeiertz abesbatzek antzeko ibilbideak egin dituzte duela 35 urte sortu zirenetik. Biak hala biak a capella ahots-musikan espezializatu dira, musika garaikidea eta euskal folklorea lehenetsiz.
2006an elkarlan bati ekin zioten, eta Monteverdiren Gabon Bezperak obra prestatu zuten Barroko Aire ziklorako. Aurrerago, egitarau bera aurkeztu zuten 2007an, Donostiako Musika Hamabostaldiko Antzinako Musika zikloan.
Handik aurrera, lankidetza gehiago garatu dituzte konpositore desberdinen obrak lantzeko: abesbatza bikoitzerako Cantus Missae, Rheinberger-ena, edota Steve Dobrogosz-ek abesbatza, piano eta sokazko orkestrarako idatzitako Mass obra.
Esperientzia horiek guztiek izandako arrakastak bultzaturik, 2010ean Tolosako Nazioarteko Lehiaketan parte hartu zuten elkarrekin, hirugarren saria lortu zutelarik folklore modalitatean. Gainera, aukera izan zuten lehiaketarako prestatutako egitaraua eskaintzeko Euskal Herri osoan, Burgosen nahiz Cagliari-ko (Sardinia) Nazioarteko Concordia Vocis Jaialdian.
Tolosako Lehiaketan sari partekatu hura irabazi zutenetik hamar urte igaro diren honetan, Oroith eta Hodeiertz abesbatzek berriro batuko dituzte euren kantarien ahotsak COVID-19aren pandemiak utzi dituen biktimen omenez, eta musikaren historian inoiz idatzi den Requiem ederrenetako bat eskainiko die, Gabriel Fauréren Requiema, hain zuzen.
1888an estreinatua, Fauréren Requiemak generoaren tradizio erromantikoarekin hautsi zuen, ordura arteko tremendismotik eta heriotzarekiko beldurretik ihes eginaz, eta obra desberdin bat sortu zuen, Faurék berak honela deskribatu zuena: “honelaxe ikusten dut nik heriotza: askapen zoriontsu bat da, goragoko zorion bat iristeko nahia, eta ez esperientzia etsigarri bat”.
Bengt Ollének Stockholmen sortu zuen Sofia Vokalensemble abesbatza, eta oraindik orain bera da taldearen zuzendari artistikoa. Bere emanaldietako ezaugarri nagusia da abesbatza-soinu suediarra, hau da, soinu goxo eta liriko bat, eta nazioarteko eszenan ezagun egin da bere taula gaineko presentziagatik.
Bach, Poulenc, Pärt eta Schnittke konpositoreen musika ohikoa da bere egitarauetan. Halaber, hainbat obra orijinal estreinatu ditu, besteak beste musikari hauenak: Jaakko Mäntyjärvi, Fredrik Sixten, Jacob Mühlrad, Sven-David Sandström, Matthew Peterson eta Karin Rehnqvist. Sofia Vokalensemble abesbatzak bere jardunaren oinarritzat ditu musikarekiko maitasuna, bikaintasunaren bilaketa eta zuzendariarekiko harreman hurbila, beti bihotzetik abiatuta, izan entsegu arrunt batean, bidaia batean, lehiaketa batean edo eszenatoki atzean. Eta jakina, elkarren ondoan taula gainean.
Bengt Ollén sortzaile eta zuzendari musikalak Gösta Ohlin eta Gunnar Eriksson maisuekin egin zituen bere ikasketak Göteborgeko Musika eta Drama Akademian. 1981az geroztik, hainbat koro arrakastatsu sortu ditu eta lanean jarraitu du bere gaitasunak hobetzeko. Ollén maiz deitzen dute lehiaketetako epaimahaikide, jaialdi, tailer nahiz kontzertuetako zuzendari eta musika irakasle lanetan aritzeko, bai Suedian bertan eta baita ere nazioartean. 1994 eta 2018 urteen artean kantu koraleko irakasle izan zen bigarren hezkuntzako Stockholms Musikgymnasium eskola ezagunean. Bere abesbatzek arrakasta handia izan dute mundu osoko hainbat lehiaketatan.
Quartonal laukoteak Alemania iparraldean ditu bere erroak, hain zuzen, Ueterseneko Haur-abesbatzan, eta herrialdeko ahots talde famatuenetako bat da gaur egun. Lau abeslari gazteek –Mirko Ludwig (tenorra), Jo Holzwarth (tenorra), Christoph Behm (baritonoa) eta Sönke Tams Freier (baxua)- entzule guztiak liluratzen dituzte euren errepertorio zabalarekin, xehetasun musikal txikienei jartzen dieten arretarekin eta euren asmamen freskagarriarekin. Gainera, badute ikur bereizgarri bat: musika genero guztiez gaindi zabaltzen den soinu ezin armoniatsuagoa.
2006an, Quartonal taldeak lehen saria erdietsi zuen Alemaniako Abesbatza Lehiaketa Nazionalean (Dortmund), ahots taldeen kategorian. 2012an entzuleen eta epaimahaiaren sariak jaso zituen Leipzigeko (Alemania) A capella lehiaketan eta Tolosako Abesbatza Lehiaketan.
Bere errepertorio zabalak barne hartzen du nazioarteko a capella abesbatza musikaren espektro osoaren zati handi bat: Errenazimenduko madrigalak, ahots baxuentzat idatzitako abesbatza obra sakratu zein profanoak, hasi erromantizismoko musikatik eta konposizio garaikideetaraino, eta nazioarteko kantu herrikoiak ere bai, bereziki espezializatu direlarik Alemaniako eta Alemania Beheko kantu herrikoietan. Horiez gain, konposizio eta moldaketa berriak ere aurkezten dituzte. Quartonal laukoteak nazioarteko sona duten konpositore eta moldatzaileekin kolaboratzen du, eta horien artean aipatzekoak dira Juan M. V. García, Christoph Gerl, Oliver Gies, Thomas Hewitt Jones, Graham Lack, Philip Lawson, Patrick Prestel, Kurt Sampson eta David Timm. Halaber, King’s Singers taldearen aholkularitza artistikoa jaso izan du.
Homogeneoa baina indibiduala, leuna baina sendoa, zehatza baina etenik gabea: moldakortasuna da Sjaella taldearen soinuaren ezaugarri nagusia. Hilabete asko igaro dira sei abeslariek euren indarrak batu zituztenetik, baina oraindik ere aurkitzen dituzte euren soinua dibertsifikatzeko modu berriak.
Beti daukate atea zabalik eragin berrientzat, maite dute aniztasun musikala eta badute mugak gainditzeko behar den adorea. Eroso daude genero ugari barnebiltzen dituen errepertorio zabalarekin. Aniztasun hori eta bere zaleekin daukan harreman estua; horra hor oinarrizko bi elementu, Sjaellari bidea ireki diotenak Alemaniako zein nazioarteko musika jaialdi ezagunetan parte hartzeko, eta hainbat lehen sari irabazteko nazioarteko ahots musika lehiaketetan.
VoNo ahots taldeak (Voces Nordicae zena) Suediako abesbatza-tradizioan ditu bere erroak. Talde hori 1999an sortu zen Lone Larsen zuzendari daniarraren eskutik, eta 12 abeslari profesionalek osatzen dute. Errepertorio anitza du oso, musikaren historiako ia aro guztietako piezak barnebiltzen dituena, arreta berezia eskaintzen dielarik musika nordikoari, garaikideari eta inprobisazio-musikari.
VoNo-k beti dauka atea zabalik musika adierazpen berrientzat, eta ahots-fusio biziki atsegin bat uztartzen du soinu harrigarri eta ausartekin. Kontu handiz aukeratzen ditu bere errepertorioa eta egitarauak, adierazpen musikal eta giza adierazpen gama zabala barnebilduz. Aldaera interesgarri horri musika presentzia eszenikoaren bidez transmititzeko nahia gehitzen dio, eta guztiarekin, konbinazio aski deigarria sortzen du, publikoaren jakin-mina pizten duena.
Michael McGlynn konpositore dublindarrak 1987an sortu zuen ANUNA. Taldearen jatorrizko izena An Uaithne zen eta izen kolektibo bat da, Irlandako hiru antzinako musika mota izendatzeko erabiltzen dena: Suantrai (sehaska kanta), Geantrai (kantu alaia) eta Goltrai (auhena). Nahiz eta ANUNA taldeko artista gehienak Irlanda uhartekoak izan, baditu mundu zabaletik hurbildutako beste kide batzuk ere. Kantatzen duten musika, nagusiki, Michael McGlynn zuzendariak berak konposatutakoa da, esaterako Erdi Aroko kantu irlandarren berreraikuntzak eta kantu tradizionalen moldaketak. Zuzenekoetan, ANUNA hamabi abeslarirekin irteten da taula gainera, zeintzuk etxean bezain eroso sentitzen baitira bai anplifikaziodun antzokietan, bai eta anplifikaziorik gabeko kontzertu-aretoetan.
Taldea sortu zenetik hogeita hamar urte igaro eta gero ere, bere atmosfera eszenikoak mundu osoko entzuleak liluratzen ditu taula gainera igotzen denean, baina gaur egun, abesbatzaren soinu berezi eta bakarra da entzule berriak erakartzen dituena. Nahiz eta kideak maiz aldatzen diren, taldearen ahots kolektiboak berdin mantentzen du mundu osoko publikoa erakartzeko ahalmena eta gaitasuna.
ANUNAk hainbat emanaldi eskaini ditu munduko eszenatoki onenetako askotan, eta horien artean aipatzekoak dira Concertgebouw (Amsterdam), Beijingeko Arte Eszenikoen Zentro Nazionala, Shangaiko Ekialdeko Artearen Zentroa, Radio City Music Hall (New York), Muziekgebouw Eindhoven, De Doelen Rotterdam, Orchard Hall (Tokio) eta Minneapolis Symphony Hall.
Letoniako Estatu Abesbatza herrialdeko bizitza eta historia kulturalaren monumentu garrantzitsuenetako bat da. Abesbatza honen distirak baditu hainbat ezaugarri berezi, besteak beste, Letoniako ahots tradiziotik jasotako soinua eta kultura, zeintzuek goxotasuna, oreka eta zehaztasuna uztartzen baitituzte. Herrialde baltikoetako abesbatza profesional handiena da, eta munduko orkestra nahiz zuzendari garrantzitsuenek maiz deitzen diote euren kontzertu egitarauetan parte har dezan. 1997az geroztik, Māris Sirmais izan da abesbatzaren zuzendari artistikoa eta ohiko zuzendaria; aldiz, Māris Ošlejsi dagokio zuzendari nagusiaren lana.
Taldeko 60 kideek prestakuntza musikal zabala eta gaitasun bokal aparta dituztenez, abesbatza instrumentu ezin bereziago bat bihurtzen da, mota guztietako musika interpretatzeko gai dena, hasi a capella pieza sotilenetatik eta ahotserako maisulan sinfoniko handietaraino.
Letoniako Estatu Abesbatzak nazioarteko sona erdietsi du bere bikaintasun akademikoagatik eta bere proiektu berritzaileengatik. Maiz parte hartu du Naxos, Warner Brothers, Harmonia Mundi, Wergo eta Ondine zigiluek ekoitzitako grabaketetan, eta orobat, Letoniako nahiz atzerriko grabazio proiektu ugaritan.
Abesbatzak hainbat emanaldi eskaini ditu goi-mailako zuzendarien esanetara, horien artean aipatzekoak direlarik Mariss Jansons, Andris Nelsons, Zubin Mehta, Neeme Järvi, Jaap van Zweden, Paavo Järvi, Vladimir Ashenazy, David Zinman, Valery Gergiev, Vladimir Fedoseyev, Simone Young edota Tõnu Kaljuste.
Emanaldiaren bigarren zatian, Frank Martin konpositore suitzarrak idatzitako obra berezia izango da entzungai. Bi abesbatzentzako meza, berrogei urtez kutxa batean gordeta egon zena. 1922tik 1926ra bitartean idatzia, 1963an estreinatu eta argitaratu zen, Hanburgoko Bugenhagen Kantoreiko zuzendari, Franz Brunnert-en ahalegin pertsonalari esker. Hark behin eta berriz esan zion musikariari argitara zezan, baina Martinek fede pertsonal hutsagatik ez zuen argitaratu nahi izan. Kalbinismo zorrotzenean hezita, Martinek Jainkoaren eta bere arteko auzitzat hartzen zuen lan hura, “erlijio-sentimenduen adierazpen hori isilpean eta iritzi publikotik urrun mantendu beharko litzatekeena”. Gainera, Martinek bizitza osoa eman zuen Bachen itzalpean. Hamar urterekin San Mateoren araberako Pasioaren interpretazio bat entzun ondoren, bere bokazio artistikoa erabaki zuen eta aldi berean, Bach-en musikaren eredu handiarekin konparatuz, bitxiak ziruditen lanak zabaltzeko nahia geldiarazi zuen.
Martinek oso lan pertsonala idazten du: bost mugimenduek antzeko iraupena dute eta musika testutik bertatik sortzen da. Musikagileak lotura estua ezartzen du, atal bakoitzak iradokitzen duen gogo-aldartearen araberakoa. Bi abesbatzek eskaintzen dizkioten aukera dramatikoak musikagileak esplotatzen ditu, bereizita lan eginez edo atal polifoniko konplexuetan bilduz. Badirudi Berpizkundeko munduari begira dagoela, nahiz eta Barrokoan inspiratutako pasarteak dauden bakarlarirentzat ere. Modu antifonalean tratatutako esaldi arinekin hasten da Kyrie. Gloriaren hasiera, antifonala ere, dotorea da. Eraikuntza erritmiko konplexua duen zenbakia da eta sinkopak asko erabiltzen ditu. Kredo laburra da eta xehetasunez beteta dago; eta Sanctusen, Benedictus arin eta sentsual batekin oso kontraste handia eginda, obraren fortissimo pasarte bat lehertzen da: “Hosanna” bat, hasiera batean lanari bukaera eman ziona. Martinek atsedenean utzi baitzuen meza eta lau urte geroago, 1926an, Agnus Dei gehitu zion arte. Inork ez daki zergatik inposatu zuen Martinek atsedenaldi hori, baina emaitza izugarria da: konpositoreak bi abesbatzak bananduta mantentzen ditu benetako urregile batena den lan batean, azken “Dona nobis pacem” arte. Azken horretan, biak goren hunkigarri batean elkartzen dira, XX. mende osoko lan sakratu original eta asmakizun aberats baterako.
2017an, «El León de Oro» sortu zeneko 20. urteurrena bete zen. Kantagintza zale amorratu batzuk biltzen zituen talde txiki gisa hasi zen eta gaur egun, proiektu sendo bihurtu da. Proiektu hori erreferentzia bihurtu da Espainian eta atzerrian, hainbat sari, ikusleen eta kritikaren arrakasta eta jaialdirik onenetarako gonbiteek berresten duten bezala.
Abesbatza batik bat, programen aldakortasunagatik nabarmentzen da eta geometria aldakorreko plantilla du. Horri esker, mota guztietako kontzertuak eskaintzen ditu, Berpizkundeko eta Barrokoko maisuetatik hasi eta abangoardiako lanetaraino.
Musika-Música jaialdira gonbidatu dute eta baita Cuencako Musika Erlijiosoaren Astera ere, kontzertu propio batekin eta beste bat The Tallis Scholars-ekin lankidetzan Peter Phillips-en zuzendaritzapean. Ondorengo tokietara ere gobidatu dituzte: Logroñoko Antzinako Musika Jaialdia, Aranjuezeko Antzinako Musika Jaialdia, Madrileko «Arte Sacro» Nazioarteko Jaialdia, «Bilbao Arte Sacro», Oviedoko eta Leongo Musika Hedapenerako Zentro Nazionalarekin koprodukzioan dauden bi kontzertu eta W. A. Mozarten Koroatze Meza Salzburgoko Mozarteum Orkestrarekin, Leopold Hager-en zuzendaritzapean.
2019an, «Amarae Morti» CDa argitaratu du, «Hyperion Records» zigilu ingelesarekin, maisu errenazentista handien musikarekin. Zuzendaria, Peter Phillips (LDOko ohorezko zuzendaria, 2017ko azarotik). 2020an, Francisco Guerreroren musikari buruzko CD berri bat plazaratuko du.
EPAIMAHAIA
Xabier Sarasola
Euskadi
Biolin eta piano tituluduna, Beasaingo Udal Musika Eskolako biolin, harmonia, kantu koral eta harizko orkestrako irakasle da. Gipuzkoako Abesbatzen Elkarteak antolatutako ikastaroak egin ostean Javier Busto, E. Ericcson, A. Eby, C. Hogset, eta G. Graden maisuen Zuzendaritzako ikastaroetan parte hartu izan du. “Loinaz” abesbatzako zuzendari , eta “Donostiako Orfeoi”-ko eta “KEA” ahots taldeko abeslari izan da. Koruen zuzendaritzako ikastaroak eta tailerrak antolatzen ditu, eta hainbat lehiaketatako epaimahaietan parte hartu izan du: Europako Kantu Koraleko Sari Nagusia (Gorizzia, 2004), Arezzo (2007) eta Varna (2010). Tolosako Abesbatzen Lehiaketako epaimahaiko presidente izan zen. Bere obrak derrigorrezkoak izan dira “Tolosako Abesbatzen Lehiaketan”, eta CM-Ediciones Musicales argitaletxeak editatuko ditu. Berak egindako Ahots zurien korurako musika, “Vocalia” abesbatzak Basilio Astúlez-en zuzendaritzapean grabatutako disko monografikoan jasoa dago, pianoan autorea bera dagoelarik.
Frieder Bernius
Alemania
Marco Antonio García de Paz Luancon (Asturias) jaio zen, biolina ikasi zuen eta, ondoren, zuzendaritza Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musika Zentroan. Bere maisuen artean Peter Phillips, Gabriel Baltés, Johan Duijck, Lászlo Heltay edo Javier Busto daude.
«El León de Oro» (LDO) abesbatzaren zuzendaria eta sortzailea da eta haiekin Espainian, Europan, Afrikan eta AEBn aritu da. 2019tik Andaluziako Gazte abesbatzaren (JCA) zuzendari titularra da eta duela gutxi, RTVEko abesbatzaren zuzendari titular izendatu dute.
Espainiako eta nazioarteko 60 sari baino gehiago ditu, Londres, Arezzo, Maribor, Tolosa eta Toursen, besteak beste. Zuzendari onenaren saria jaso zuen «Prof. Georgi Dimitrov» lehiaketan (Varna, Bulgaria) 2005ean eta baita «Internationale Koorwedstrijd van Vlaanderen» – Maasmechelen-en (Belgika) 2007an.
Gertuko proiektuen artean, aipatzekoak dira Le Concert des Nations eta Jordi Savall, Cor de Cambra de Granollers, Oviedo Filarmonía eta Lucas Macias, Tallis Scholars eta Peter Phillips, Granada, Cuenca eta Aranjuezko jaialdiak ‘El León de Oro’ abesbatzarekin, Purcell-en ‘King Arthur’ operaren zuzendaritza eta konpromisoak Italia, Finlandia, Grezia, Mexiko edo Taiwanen.
Marco Antonio García de Paz
Espainia
Frieder Bernius (Ludwigshafen am Rhein, 1947) abesbatza zuzendaria eta orkestra zuzendari alemaniarra da. 1968. urtean Stuttgart-Kammerchor (Stuttgarteko Ganbera Korua) sortu zuen eta horrekin hainbat disko-grabazio garrantzitsu egin ditu, sari ugari jaso dituztenak. 1985ean, Barockorchester Stuttgart (Stuttgarteko Orkestra Barrokoa) sortu zuen, Barrokoko lanak irizpide musikologikoekin interpretatzeko. 1987an Internationalen Festtage Alter Musik sortu zuen Stuttgarten, antzinako musikaren interpretazioari eskainia.
Berniusek ibilbide garrantzitsua egin du orkestra-zuzendari gisa. Barockorchester Stuttgart-ez gain, lankidetza estuan aritu da beste orkestra barroko batzuekin: Musica Fiata Köln, La Grande Ecurie et la Chambre du Roy (Paris) eta Tafelmusic (Toronto). Bere grabazioengatik edo bere ibilbideagatik sari ugari jaso ditu.
Peter Phillips
Erresuma Batua
Peter Phillips-ek ospe ikaragarria lortu du errenazimentuko polifoniaren alorrean egindako ikerketari eta interpretazioei esker. 1972an Oxforden beka eskuratu, eta David Wulstan-ekin eta Denis Arnold-ekin errenazimentuko musika ikasi zuen Peter Phillips-ek. Halaber, eskarmentu handia lortu zuen ahots talde txikien zuzendaritzan, errepertorioko lan berezienekin esperimentatu bitartean. 1973an Tallis Scholars taldea sortu zuen. Haiekin, 1600 kontzertu baino gehiago eman, 50 disko baino gehiago grabatu, eta mundu osoan sustatu du polifoniarengatik interesa. Haren lanaren ondorioz, kontzertu, grabazio, aldizkari-sari eta musikari eta idazketari buruzko artikuluen editorialen bidez, errepertorio klasiko tradizionalaren elementu gisa onartua izan da, lehen aldiz, errenazimentuko musika.
Gainera, beste espezialista talde batzuekin lanean jarraitzen du. Besteak beste, Ganteko Collegium Vocale, Netherlands Chamber Choir, Choeur de Chambre de Namur, Finlandiako irratiaren abesbatza, Budapesteko Musix, Montrealeko Antzinako Musikaren Estudioa eta beste hainbat izan ditu oholtzan lagun. BBC Singers taldearekin ere lan zabala egin du Peter-ek. Haiekin eta Tallis Scholars taldearekin batera kontzertua eman zuen 2007ko uztailean Promenade sailean, Royal Albert Hall aretoan. Zuzeneko programazioan sartu zen, eta 5.000 lagunek baino gehiagok ikusi zuten. Eskola magistral eta abesbatza-tailer ugari irakasten ditu urtero mundu osoan, eta Tallis Scholars uda-eskolen zuzendari artistikoa da. Oakham (Erresuma Batua), Seattle (AEB) eta Sydney (Australia) hirietan dute eskolek egoitza, eta errenazimentuko musika koralaren ondarea aztertzea eta interpretazio-estilo egokia garatzea dute helburu. Duela gutxi Oxforden Merton College-ko musika-zuzendari izendatu dute Peter. Han abesbatza ezartzen lagundu, eta 2008an elizkizunak abesten hasi ziren.
Helene Stureborg
Suedia
Helene Stureborg Eliz Musikako Arte Ederretan graduatu zen 1990ean eta Abesbatza Zuzendaritzako Graduondoko Diploma lortu zuen 1993an Stockholmeko Royal University College of Music-en. Gustaf Sjökvist, Eric Ericson eta Kjell Ingebrets irakasleekin orkestra-zuzendaritza ikasi du. 1990az geroztik, orkestra-zuzendari eta musika-irakasle lanetan aritu da Stockholmeko Musikgymnasiumen. 1994an, Kongl Teknologkören zuzendari izan zen Royal Institute of Technology-n eta kargu horretan aritu zen 2002ko abendura arte, Stockholmeko Musikgymnasiumeko Ganbera Abesbatzeko zuzendari bihurtu zen arte.
2011n bere taldea osatu zuen: Helene Stureborgeko Ganbera Abesbatza. Royal University College of Music-eko abesbatza-zuzendaritzako irakaslea ere izan da 1996 eta 2014 bitartean. 2014. urtean Statens Musikverk-eko Kontseilu Artistikoko kide izendatu zuten. Helenek maiz egiten du lan zuzendaritza-irakasle eta Abesbatza-pedagogo gisa hainbat mailatan.
Enrique Azurza
Euskadi
Foto: Ivan Yohan
Bere belaunaldiko koru-zuzendari nabarmen eta dinamikoenetakoa da. Euskadin eta Stockholmen ikasi zuen koru-zuzendaritza, Javier Bustorekin eta Anders Ebyrekin, hurrenez hurren. Eric Ericsonek eta Carl Høgsetek irakatsitako ikastaroetan ere parte hartu du. Musikenen kantu korala irakasten du. 1991n zuzendari onenaren saria jaso zuen Varnako Nazioarteko Lehiaketan (Bulgaria). Gaur egun, Bilboko Koral Elkarteko zuzendari artistikoa da. 1985 urtetik Tolosako Hodeiertz abesbatzaren zuzendaria da. 1997an KEA Ahots Taldea sortu zuen, musika koral garaikidea sustatzeko asmoz. Bitan gonbidatu dute bere abesbatzekin IFCMren Munduko Koru Sinposioan parte hartzera (Sydney, 1996; Puerto Madryn, 2011). Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako musika-batzordeko kide da, eta Ejea de los Caballeroseko Koru Lehiaketa Nazionaleko zuzendari artistikoa. Lantzean behin epaimahaikide izateko gonbidatzen dute, hala nazioko nola nazioarteko lehiaketetan (Tolosa, Arezzo, Marktoberdorf, Maasmechelen, Varna, Montreus, Maribor, Tours, Busan, Hong Kong eta Debrecen). Enrique Azurza Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko presidentea da.
Helena Fojkar Zupančič
Eslovenia
Koru zuzendari eta bokal entrenatzaile moduan egiten du lan Ljubljanako Elizbarrutiko Institutu klasikoan. St. Stanislav’ Girls’ Choir, Ljubljanako elizbarrutiko institutuko koru mistoa eta Litijako St. Nicholas Choirra zuzentzen ditu. Bere lorpen garrantzitsuenak honako hauek izan dira: 2009an Oslon ospatu zen Let the Peoples sing lehiaketan St. Stanislav’ Girls’ Choir-ekin lortutako garaipena, Basilian 2014an Europako abesbatza gazteen lehiaketan, 2017an Bartzelonan munduko koruen sinposioan eta 2019an Kansas Cityn ospatutako Amerikako koru zuzendarien elkarteen nazio mailako konferentzian izandako parte hartzea. Abesbatza mailan dauden sari handienak irabazi ditu bere koruekin. Gallus plakarekin saritua izan zen eta baita Esloveniar Errepublikak hezkuntza musikalaren arloan ematen duen sariarekin ere 2016an.2004an eta 2007tik 2009ra Esloveniako haurren korua zuzendu zuen. 2009 eta 2015.urte artean Esloveniako Irratiko Ganberako koruarekin hainbat grabaketa egin zituen. 2015ean Ljubljanako jaialdiari hasiera ematen zion Esloveniako Ganbera Korua zuzendu zuen (orain Esloveniako Filarmonikako Korua dena).
Alain Louisot
Frantzia
A Coeur Joie Abesbatza Elkartearen barruan, hainbat abesbatza sortu zituen 1991tik eta hogei urtez aritu da gaur egungo polifoniaren interpretazio zorrotza egiten, konpositore handien abesbatza-idazkera finaren bidez. Bere ahots taldearekin, Alter Echo, Abesbatza Kantuaren Europako Sari Nagusiko finalista izan zen 2009an, 2008an Tourseko Florilège Vocal lehiaketan zazpi sari irabazi ondoren.
Vaison-la-Romaineko Chœurs Lauréats jaialdiko arte-aholkularia, Europako lehiaketa eta jaialdi handienetara joan da. Gainera, Tourseko Florilège Vocal lehiaketako arte-aholkularia eta epaimahaiko kide da.
A Coeur Joie France elkarteko lehendakaria 2020ko apirilaz geroztik, bere denbora gehiena Frantziako abesbatza zaleen sarea garatzen ematen du, Europako erakundeekin elkarlanean.
Maria Goundorina
Errusia – Suedia
Errusian Novosokolnikin jaio zen eta Mosku inguruan hezi izan zen. Zazpi urterekin hasi zen abesbatzetan abesten eta hamabost urte bete zituenean zuzendaritza lanak egiten hasi zen. Ippolitov-Ivanov Music Colllegen ikasi zuen eta baita Moskuko Chaikovski Kontserbatorioan(Boris Tevlinekin),eta Estokolmoko Royal College of Musicken Anders Ebyrekin ere. Vienako unibertsitatean ere egin zituen, hainbat musikologiako kurtso.
Bere lanetan nabari da ikasketak burutu dituen hirietako eragina baita abeslari eta orkrestako zuzendari moduan izan dituen esperientzienak ere.
Partaide izan da, Chaikovski Kontserbatorioko Ganberako Koruan, Arnold Schoenberg eta Mikaeli Chamber Choirren.Suediako hainbat koru zuzendu ditu, besteak beste, Suediako Irratiko Korua, Eric Ericson Chamber Choir eta Royal Swedish Opera, suediako operako korua. 2010etikn Allmäna Sángeneko zuzendari artistikoa da Maria Goundorian eta Austrian, Alemanian, Herbeeretan eta Suedian kurtso ezberdinak eskaintzen ditu kantu, koru eta errusiar musikaren inguruan.
Loïc Pierre
Frantzia
1989tik da Mikrokosmos ganbera koruko sortzaile eta zuzendari artistiko. Loc Pierre gainera zuzendari, eszenatokiko zuzendari eta konpositore ere bada. Originaltasuna bilatzen duen artista da, bere obrek besteak beste, eragina dute Sam Francis, Ariane Mnouchkine, Bob Wilson, Alfred Hitchcock edo Martin Scorseserena.
Bere lanetan nabari da egoera berritzaileak sartzea atsegin duela eta horren lekuko dira bere hurrengo lanak; Tenebrae (2001), Brillantes, Otra historia del cine (2006), La Noche Desvelada (2013) De Regreso a la Tierra, sobre música de Meredith Monk (2014), Jumala (2016), Crónicas de los Pueblos Olvidados (2018) El día me sorprende (2019).
Paul Phoenix
Erresemua Batua
Paul Phoenixek bost hamarkada daramatza lanean musika munduan. Ivor Novello saria irabazi zuen hamazazpi urterekin Londresko San Pablo Eliz-nagusiko korista moduan, Grammy bat The King´s Singers kapella taldeko partaide moduan, 2000 kontzertu baina gehiago eskaini zituen talde honekin. Gaur egun PurpleVocals coaching konsultora bat sortu du eta horretan jarduten du. Konferentziak etabar eskeintzeaz gain bakarlari moduan abesten jarraitzen du eta mundu osoan zehar ematen ditu kontzertuak. Bere berezitasuna ikusleen parte hartzea bultzatzea da honela bakarlariek, zuzendariek, abesbatzek eta taldeek euren buruarekiko konfidantza sendotzen dute. Cambrigen Ingalaterran bizi da bere emazte Helenarekin eta bi semeekin Will eta Ed. Bere denbora librean bizikletan ibiltzea gustoko du eta baita futbolaz gozatzea ere, Manchester City taldea animatuz.
Mikael Wedar
Suedia
Stockholmeko Royal College of Music eskolan ikasi zuen. Zuzendaritzako, pianoko eta kantuko titulua du. 2012tik eliz musikari dabil Farstako parrokian, Stockholmen. 2003tik 2011ra bitartean kantu koraleko irakaslea izan zen Kungsholmens gymnasium/ Stockholms musikgymnasium eskolan. 1995etik koru-zuzendari eta organista gisa lan egin du. Bere laneko ibilbidean, Stockholmeko abesbatza nabarmenenekin lan egin du: besteak beste, Eric Ericson Chamber Choir taldearekin eta Suediako Irratiko Abesbatzarekin. 2007an St Jacobs Youth Choir abesbatza sortu, eta taldearen zuzendari musikala eta artistikoa izan da ordutik. Sari hauek irabazi ditu haiekin: Sari Nagusia Slovakia Cantat lehiaketan (Bratislava), hirugarren saria Harald Andersen Chamber Choir Competition lehiaketan (Helsinki); Tolosako Sari Nagusia 2013an eta, horrenbestez, Europako 2014ko Sari Nagusian parte hartzeko aukera; Hungarian egin zen (Debrecen) eta han ere sari gorena irabazi zuen. 2018an 50. Tolosako Abesbatza Lehiaketako abesbatza gonbidatua izan zen eta 1. Saria eraman zuten lau abesbatzetako bat izan zen.
Nadezhda Averina
Errusia
Nadezhda Averinak Ponomaryiov VESNA Haur Abesbatzen Eskolan (Mosku, Errusia) eta Moskuko Txaikovski Kontserbatorioan atera zuen gradua. Arteen Historiako doktore, Moskuko Kontserbatorioko irakasle, nazioarteko lehiaketen irabazle eta Moskuko artista merezidun da Averina.
2012 urteaz geroztik, Ponomaryiov VESNA Abesbatza Eskolaren zuzendaria eta VESNA Haur Abesbatzaren zuzendari eta zuzendari artistikoa da. Averina doktorearen zuzendaritzapean, abesbatzak hainbat lehenengo sari eta sari nagusi lortu ditu nazioarteko abesbatza-lehiaketetan: 2006an, (Tolosa, Espainia); 2010ean (Nyiregyhaza, Hungaria), 2012an (Malcesine, Italia), 2014an (Neerpelt, Belgika eta Halle, Alemania), 2016an (Debrecen, Hungaria) eta 2017an (Daugavpils, Letonia). 2017an, Kantu Koralaren Europako Sari Nagusiaren irabazle izan zen Tolosan, koru guztien artetik, baita helduen koruen artetik ere.
Bere kontzertu-programekin, VESNA abesbatzak Europako 12 herrialdetan, Kanadan, Japonian eta Txinan, eta Errusiako 50 hiri eta herritan egin ditu emanaldiak. Abesbatzak Moskuko kontzertu-areto onenetan abestu du, izen handiko orkestra eta zuzendari ugarirekin.
Abesbatzaren errepertorioa zabala eta askotarikoa da. Musika klasikoko ehunka pieza abestu ditu, hainbat garai, herrialde, estilo eta generotakoak. Horrez gain, diskoetxeek nahiz irrati eta telebistako saioek grabatu izan dituzte abesbatzaren programak.
Averina doktoreak irakaskuntzaren metodologiari buruzko artikuluak idatzi, musika-pieza ugari moldatu eta abesbatza-bilduma ugari bildu ditu (haietako zazpi Golden Library of Choirmaster sailean sartu ziren). Maiz irakasten ditu koru-zuzendarientzako mintegiak eta eskola magistralak, eta Errusiako nahiz nazioarteko abesbatza-lehiaketa askotan izan da epaimahaikide.
Gary Graden
Suedia – Estatu Batuak
Filadelfian jaioa (Pennsylvania), Gary Graden-ek Clark Unibertsitatean, Hartt musika-eskolan, Aspeneko udako musika-jaialdian eta, Eric Ericson-ekin, Stockholmoko Musikaren Errege Akademian egin zituen ikasketak. Eric Ericson Chamber Choir abesbatzaren eta Lamentabile Consort ahots-taldearen abeslari eta tenore bakarlari izan zen.
Gaur egun, Stockholmeko S:t Jacobs elizaren (1984) eta Stockholmeko katedralaren koru-zuzendaria da Gary Graden. Stockholmeko Musikgymnasium eskolan irakasle ibili zen eta Stockholm Musikgymnasium´s Chamber Choir taldea sortu eta zuzendu zuen han. Abesbatza horrekin eta S:t Jacob’s Chamber Choir taldearekin hainbat lehenengo sari eraman ditu Europako abesbatza-lehiaketa prestigiotsuenetako askotan, Europako Sari Nagusia ere barne. Horrez gain, nazioko eta nazioarteko jaialdi sorta zabalean parte hartu du: besteak beste, IFMCren Munduko Sinposioan, Minneapolisen eta Kyoton, eta ACDAren Biltzar Nazionalean, Estatu Batuetan.
Aurrez, Orpheus ahots-taldearen zuzendari artistikoa izan zen Graden, Ochsenhausen hirian (Alemania). WÅG (Wager Åstrand Graden) hirukotearekin, ahots eta instrumentuetarako inprobisazio-musika garatzen eta esploratzen ari da. S:t Jacobs / Stockholmeko katedraleko ahots-taldearekin garai guztietako lanak biltzen dituen errepertorioa interpretatzen du, talde txiki nahiz handientzat. Musika garaikidean jarduteko espezializazioaren gainetik eta hortaz harago, obra handiei ere heldu die: kasurako, Georg Friedrich Händel-en Messiah, W.A. Mozart-en Requiem eta Do minor meza, J.S. Bach-en Pasioak eta Si minor meza (BWV 232), eta Johannes Brahms, Maurice Duruflé, Gabriel Fauré eta Michael Haydn-en Requiem-ak.
Gary Graden-ek gonbidapen ugari jasotzen ditu mundu osoan orkestra-zuzendari, maisu koral eta epaimahaikide jarduteko, eta gaitasun paregabea agertu du era askotako musika-generoak eta Suediako tradizio koralaren sonoritateak uztartzeko. Benetako musikariaren jakin-mina tarteko, gustuko du obra idatzi berriak egitea ere. Nazioarteko entzute handiko abesbatzekin aritu da lanean, besteak beste, SWR Vokalensemble (Stuttgart), Orpheus Vokalensemble (Ochsenhausen), Jauna Muzika (Vilnius), Pro Coro Canada, Formosa Singers (Taipei), Singapur Choral Singers eta IFCMren Munduko Gazte Abesbatzarekin. Horrez gain, CD eta irrati-grabaketa askok dokumentatu dute haren zuzendari- eta abeslari-jarduera (BIS, Carus, Proprious, Caprice, Phono Suecia, Gehrmans, Nosag, Camerata Tokyo, beste batzuen artean).
Gary Gradenek Johannes Norrby Medal domina jaso zuen Suediako musika koralari egindako ekarpenagatik eta 2005ean Suediako urteko abesbatza-zuzendari onenaren saria eskuratu zuen. 2009an, Italiako Guido D’Arezzo Fundazioaren Guidoneum saria eraman zuten hark eta haren abesbatzak.
Stojan Kuret
Eslovenia
Triesten jaioa (Italia). Ljubljanako Unibertsitateko Musika Akademian graduatu zen, eta pianoko titulua ere eskuratu zuen, Triesteko Giuseppe Tartini kontserbatorioan hain zuzen; 1983z geroztik, hortxe dabil irakasle. Hamar urtez Ljubljanako Unibertsitateko APZ Tone Tomšič abesbatzaren zuzendari artistikoa izan zen. Abesbatza horrekin eta Vokalna akademija Ljubljanarekin nazioarteko sari artistiko ugari lortu zituen (bost sari nagusi –Tours 1999, Varna 2001, Gorizia 2001, Maribor 2002, Arezzo 2009–, eta hirutan finalista eta bitan irabazle Kantu Koralaren Europako Sari Nagusian –2002an Arezzon eta 2010ean Varnan–).
1984an Esloveniako Estatuko Gallus Saria irabazi zuen musikaren alorrean izandako arrakastei esker eta Ljubljana hiriko domina eman zioten, halaber, APZ Tone Tomšič abesbatzaren zuzendaritza artistikoarengatik. Bi urtez RTV Eslovenia ganbera-abesbatzaren zuzendari izan zen (irrati eta telebistako abesbatza nazionala).
Bi urtez ere, 2007ko urtarriletik aurrera, Italiako Gazte Abesbatzaren zuzendari izan zen. 2011ko irailean Guidoneum sari prestigiotsua irabazi zuen Vokalna akademija Ljubljanarekin egindako lan arrakastatsu eta sormen handikoari esker. 2012an Prešeren saria jaso zuen; hots, Esloveniako kultur alorreko ohore nazional handiena.
Duela 15 urtetik, Jacobus Gallus Abesbatza Jaialdiaren aholkulari artistikoa da Maribor-en (Eslovenia).
Italiako Gazte Abesbatza Nazionala zuzentzeaz gain, FENIARCOren (Abesbatza Elkarteen Italiako Konfederazioa) aholkularitza artistikoaren kide da.
Peter Phillips
Reino Unido
Peter Phillips-ek ospe ikaragarria lortu du errenazimentuko polifoniaren alorrean egindako ikerketari eta interpretazioei esker. 1972an Oxforden beka eskuratu, eta David Wulstan-ekin eta Denis Arnold-ekin errenazimentuko musika ikasi zuen Peter Phillips-ek. Halaber, eskarmentu handia lortu zuen ahots talde txikien zuzendaritzan, errepertorioko lan berezienekin esperimentatu bitartean. 1973an Tallis Scholars taldea sortu zuen. Haiekin, 1600 kontzertu baino gehiago eman, 50 disko baino gehiago grabatu, eta mundu osoan sustatu du polifoniarengatik interesa. Haren lanaren ondorioz, kontzertu, grabazio, aldizkari-sari eta musikari eta idazketari buruzko artikuluen editorialen bidez, errepertorio klasiko tradizionalaren elementu gisa onartua izan da, lehen aldiz, errenazimentuko musika.
Gainera, beste espezialista talde batzuekin lanean jarraitzen du. Besteak beste, Ganteko Collegium Vocale, Netherlands Chamber Choir, Choeur de Chambre de Namur, Finlandiako irratiaren abesbatza, Budapesteko Musix, Montrealeko Antzinako Musikaren Estudioa eta beste hainbat izan ditu oholtzan lagun. BBC Singers taldearekin ere lan zabala egin du Peter-ek. Haiekin eta Tallis Scholars taldearekin batera kontzertua eman zuen 2007ko uztailean Promenade sailean, Royal Albert Hall aretoan. Zuzeneko programazioan sartu zen, eta 5.000 lagunek baino gehiagok ikusi zuten. Eskola magistral eta abesbatza-tailer ugari irakasten ditu urtero mundu osoan, eta Tallis Scholars uda-eskolen zuzendari artistikoa da. Oakham (Erresuma Batua), Seattle (AEB) eta Sydney (Australia) hirietan dute eskolek egoitza, eta errenazimentuko musika koralaren ondarea aztertzea eta interpretazio-estilo egokia garatzea dute helburu. Duela gutxi Oxforden Merton College-ko musika-zuzendari izendatu dute Peter. Han abesbatza ezartzen lagundu, eta 2008an elizkizunak abesten hasi ziren.
1995ean The Musical Times aldizkariaren jabe eta editore bihurtu zen. Munduan etenik gabe argitaratu den musika-aldizkari zaharrenetakoa da. Haren lehen liburua, English Sacred Music, 1549-1649, Gimell argitaletxeak argitaratu zuen 1991an; bigarrena, What We Really Do, 2003an atera zen argitara.
Peter Phillips-ek irrati eta telebistako saio askotan parte hartu du. Tallis Scholars taldearekin ez ezik (besteak beste, 2001, 2003, 2007 eta 2008ko Prom saioen zuzeneko emanaldietan; 2007ko Edinburgheko Jaialdian; Aldeburgheko Jaialdian eta Bath-eko Jaialdian), behin baino gehiagotan agertu da BBCren asteroko musika-saioan eta BBC World Service irratian (BBCren 4. katea); Estatu Batuetako irrati publiko nazionalean eta Alemania, Frantzia eta Kanadako irratian, eta azken horietan pozik erakutsi du hizkuntzei dien zaletasuna. 1990ean, Tallis Scholars taldearekin bizitako odisea pertsonalaren berri eman zuen Peter-ek ITVren The South Bank Show saioan; 2002an, aldiz, Guillermo Byrd-en bizitzari eta garaiei buruzko dokumental berezi bat egin zuten BBC telebistarentzat.
Jordan Sramek
Estatu Batuak
Jordan Sramek Saint Paul-eko (Minnesota) The Rose Ensemble taldearen sortzaile eta zuzendari artistikoa da. Estatu Batuetako sormen handieneko musika-talde baten atzean dagoen indar programatikoa da Jordan, eta Estatu Batuetako musika koralaren jokalekuan aitzindari berritzaileenetakoa dela irizten zaio. Errespetu handia bereganatu du herri-musika sakratu eta espiritualari buruz egin duen ikerketa xeheari esker. Jordanek maiz bidaiatzen du lan hori gauzatzeko, azkenaldi honetan eskuizkribuak bilatzen, eta Israel, Frantzia, Espainia, Suedia nahiz Hawaiien aritu da musikologo eta hizkuntzalariekin elkarlanean. Garatu duen zentzu programatiko zorrotz eta txalotuak ahots-musikaren tapiz aberatsa eskaintzen du, eta haren kontzertu guztietarako balio du, Estatu Batuetan nahiz Europan. Jordanek sarri jasotzen ditu musikologia-biltzarretan hitzaldiak emateko eta tailer eta eskola magistralak irakasteko gonbitak. Talentu handiko abesbatza-zuzendaria eta kantaria da.
Nortasun erakargarria eta samurra duelako ezaguna, Jordanek abeslari amateur eta profesionalekin lan egiten du, era askotako ahots-musikak biltzen dituen errepertorio zabala landuz. Duela gutxi emandako hitzaldien eta irakatsitako eskolen artean, honako hauek aipa daitezke: Ile-de-France Jaialdia (Paris), Indiana Unibertsitatea (Indianapolis), Rhode Island Unibertsitatea, Vermont Unibertsitatea, Grinnell College, Oklahoma Unibertsitatea, Louisiana Unibertsitatea Lafayette-n, Luther College, Estatu Batuetako abesbatza-zuzendarien elkartea eta Chorus America.
Māris Sirmais
Letonia
Māris Sirmais musika koralaren alorreko izen garrantzitsuenetakoa da. Letoniako musikagintza koralaren oinarri eta gidari, Letoniako Abesbatza Jaialdiko milaka parte-hartzailek errespetatzen dute haren ahotsa. Letoniako estatuko abesbatzaren zuzendari artistikoa da 1997tik. Sirmais-ek Letoniako kultur-sinbolo handienetako bat sustatzen lagundu zuen halaber –Kamēr gazte abesbatza– eta 1990an sortu zenetik 2012ra arte izan zen haren zuzendari nagusia. Abesbatza-zuzendaritzako sailaren burua eta irakaslea da Letoniako Jāzeps Vītols Musika Akademian, eta askotan gonbidatu dute hala estatuko nola nazioarteko abesbatza-lehiaketetan epaimahaikide izateko. Hiru Izarren Ordena jaso du; Letoniako Zientzia Akademiaren ohorezko kide da; eta titulu eta sari ugari jaso ditu kulturgintzaren alorrean izan duen arrakastagatik eta mundu osoan Letonia ezagutzera emateagatik.
Sirmais-ek askotan jardun du Letoniako orkestrekin lanean eta hainbat talde zuzendu ditu: adibidez, Kremerata Baltica, Umeå Symphony Orchestra, Helsinki Strings, eta Evgeny Svetlanov State Academic Symphony Orchestra. Mundu osoan ezagunak diren bakarlariekin ere aritu da elkarlanean: besteak beste, Maxim Rysanov, Kristīna Blaumane, Egils Siliņš, Aleksandrs Antoņenko, Julius Berger, Gidons Krēmers, Nicolas Altstaedt, Douglas Webster eta Inese Galante.
Shin-Hwa Park
Hego Korea
Shin-Hwa Park doktorea Ansan City Choir abesbatzaren zuzendaria, Emakumeen Ewha Unibertsitateko irakaslea, Musika Koralaren Koreako Federazioaren (KFCM) presidentea, Abesbatza Zuzendarien Koreako Elkartearen (KCDA) presidente ohia, Ewha Chamber Choir abesbatzaren zuzendaria eta FEBC-FM irratian kristau-musika jendarteratzen duen saioaren aurkezlea da. Yonsei Unibertsitatean (Seul) erlijio- eta ahots-musikaren arloko lizentzia eta doktoretza atera zituen, eta Colorado Unibertsitatean (Boulder), berriz, Koru Zuzendaritza eta Literaturako DMA titulua.
Korean, ikastaro eta tailer koralak zuzentzeko gonbidapen ugari jasotzen ditu Park doktoreak. Koreako abesbatza nazionalean, Seuleko Koru Metropolitarrean, Busan City Chamber Choir abesbatzan eta beste talde askotan izan da zuzendari gonbidatua. Horrez gain, 40 hitzaldi baino gehiago ematen ditu urtero. 1996tik 2015era bitartean, haren abesbatzek 83 CD ekoitzi dituzte. Calvary Choir of Young-Nak Presbyterian Church 150 abeslariko korua ere zuzentzen du.
Park doktorea Ulrim sari nagusiaren lehenengo irabazlea izan zen, 2004an, eta Ansam hiriaren arte-saria jaso zuen urte hartan ere. Hurrengo urtean, Emakumeen Ewha Unibertsitateko irakasle onenen artean aukeratua izan zen eta 2007an Koreako Musikaren Saria irabazi zuen. Jatorrian nahiz atzerrian, erregulartasunez jasotzen du koru lehiaketetan epaimahaikide izateko gonbidapeak. 2011n, gonbidatuta, Vatikanoko aita santuaren gortean zuzendu zuen Ansan hiriko abesbatza. Abesbatza ACDAren Ipar Mendebaldeko Dibisioaren Biltzarrean aritu zen 2012an, Seattle-n (Washington), eta ACDAren Biltzar Nazionalean, aldiz, 2015ean Salt Lake City-n (Utah).
Stephen Connolly
Erresuma Batua
Urte luzez, Stephen Connollyk baxu gisa abestu eta zuzendarikide lanetan jardun zuen mundu osoan ezaguna den The King’s Singers ahots taldean. Mende laurdenez ia, 120 kontzertu eman zituen urteko, eta sarritan agertu zen hala irratian nola telebistan; horrez gain, disko ugari grabatu zituen EMI, BMG Records, Signum Records eta Sony etxeekin –baita hiru Grammy izendapen eta Grammy sari bat irabazi ere–. Duela gutxiago, Stephen lehiaketako epaimahaikide izan da eta abesbatza-lantegi ugari irakatsi ditu. 2008an, abeslari eta abesbatzentzat egonaldiak eskaintzen dituen A Cappella Nazioarteko Eskola sortu zuen Stephenek. 2010ean, Cheltenham Ladies’ College ikastetxeko ahots-ikasketen buru izendatu zuten. Gloucestershiren bizi da.
Georg Grün
Alemania
Kammerchor Saarbrücken izeneko abesbatzaren zuzendari artistikoa izan da, taldea sortu zenetik (1990). Haiekin, nazio-mailako zein nazioarteko lehiaketa garrantzitsuenak irabazi ditu; adibidez, Tolosakoa. 2000tik 2012ra bitartean koru-zuzendaritzako irakaslea izan zen Mannheimeko Goi Mailako Musika Eskolan. 2012az geroztik, Hochschule für Musik Saar goi-mailako musika-eskolako irakaslea da.
Gonbidatutako zuzendari, epaile eta koru-zuzendaritzako eskola magistraletako irakasle jardun ohi du, dela nazio-mailan, dela nazioartekoan. Azken urteotan, Stockholmen, Helsinkin eta Triesten aritu da gonbidatutako irakasle-lanetan. Laster, nazioarteko epaimahaiaren buru izango da Marktoberdorfeko ganbera-koruen nazioarteko lehiaketan (Bavaria, Alemania).
Stojan Kuret
Eslovenia
Triesten jaioa (Italia). Ljubljanako Unibertsitateko Musika Akademian graduatu zen, eta pianoko titulua ere eskuratu zuen, Triesteko Giuseppe Tartini kontserbatorioan hain zuzen; 1983z geroztik, hortxe dabil irakasle. Hamar urtez Ljubljanako Unibertsitateko APZ Tone Tomšič abesbatzaren zuzendari artistikoa izan zen. Abesbatza horrekin eta Vokalna akademija Ljubljanarekin nazioarteko sari artistiko ugari lortu zituen (bost sari nagusi –Tours 1999, Varna 2001, Gorizia 2001, Maribor 2002, Arezzo 2009–, hirutan finalista eta bitan irabazle Kantu Koraleko Europako Sari Nagusian –2002an Arezzon eta 2010ean Varnan–). 1984an Gallus Saria irabazi zuen musikaren alorrean izandako arrakastei esker, eta Ljubljana hiriko domina eman zioten, halaber, APZ Tone Tomšič abesbatzaren zuzendaritza artistikoarengatik. Bi urtez RTV Eslovenia ganbera-abesbatzaren zuzendari izan zen (irrati eta telebistako abesbatza nazionala). Bi urtez ere, 2007ko urtarriletik aurrera, Italiako Gazte Abesbatzaren zuzendari izan zen. 2011ko irailean Guidoneum Sari prestigiotsua irabazi zuen, Vokalna akademija Ljubljanarekin egindako lan arrakasta eta sormen handikoari esker. 2012an Prešeren Saria jaso zuen; hots, Esloveniako kultur alorreko ohore nazional handiena.
Bengt Ollén
Suedia
Gösta Ohlin eta Gunnar Erikssonen gainbegiradapean trebatu zen, Göteborgeko Musika eta Drama Akademian. Ondoren orkestra-zuzendaritza ikasi zuen, Lennart Hedvall, Jorma Panula, Robert Reynolds eta Everett Lee zituela irakasle. Bengt Ollèn Sofia Vokalensemble taldearen sortzaile eta zuzendaria da. 1995etik, grina handiz eta gogo bizi eta amaigabez gidatzen du abesbatza; hala, maila artistiko gorenetaraino eraman du. Bengten ikuspegia “notez harago doan” musika sortzean datza. Haren aburuz, musikak entzulea hunkitu ere egin behar du. Beraz, abeslari bakoitzaren konpromisoa funtsezkoa da musikaren progresiorako; musikak arrakasta izateko, guzti-guztiek hartu behar dute parte, eta horixe du bere sinesmen musikala.
Halaber, Södra Dalarnas ganbera-orkestraren sortzaile eta zuzendari da Bengt. Urtero, “Musik vid Siljan” jaialdian parte hartzen du orkestrak.
Bengtek sarri parte hartzen du epaimahaikide gisa lehiaketetan, baita maisu gonbidatu eta zuzendari gisa ere, nazio-mailan zein nazioartean, hainbat jaialdi, tailer eta kontzertutan. 1994az geroztik abesbatzako irakasle dihardu mundu osoan ezaguna den Stockholm Musikgyumnasium eskolan. Bere abesbatzekin, arrakasta handia bildu du mundu osoko abesbatza-lehiaketetan.
Ko Matsushita
Japonia
1962an Tokion jaioa. Kunitachi College of Music eskolan lortu zuen konposizio-gradua, eta Hungariako Kodály Institutuan, aldiz, koru-zuzendaritzakoa. Konpositore gisa, Japonian eta mundu osoan interpretatzen dira haren lanak. Zuzendari gisa, hainbat abesbatza gidatzen du Tokioko metropolian, eta Nazioarteko Abesbatza Lehiaketetan sari ugari irabazi ditu haiekin.
2005ean, Musika Koralaren “Robert Edler Prize” saria jasotzen zuen lehen asiarra izan zen.
Alexander Vatsek
Ukrainia
Koruko eta orkestrako zuzendaria, ahots-irakaslea, nazioarteko hainbat epaimahaitako kidea, koru-aholkularia, hizlaria eta moldatzailea. Oreya eta Gaudeamos Brno abesbatzak sortu zituen (1996) eta 10 sari nagusi eta 37 lehen sari lortu ditu haiekin. Ukrainako ohorezko artista izendatu dute eta I. Ohiyenko Saria eskuratu du. Mundu osoan eman ditu musika koralari buruzko mintegiak eta tailerrak, eta Frantzian, Alemanian, Errumanian, Ukrainian eta Txekiar Errepublikan zuzendu ditu proiektu sinfonikoak. World Choir Games lehiaketako epaimahaikide aritu da, Busan (Hegoaldeko Korea), Bremen (Alemania), Xiamin (Txina) eta Wernigeroden (Alemania). Horiez gain, baita Tolosa (Espainia), Marktoberdorf (Alemania), Maribor (Eslovenia), Riva del Garda (Italia), Artek (Ukraina), Tallin (Estonia) eta Bergenen (Norvegia) ere. Orobat, Txekiar Errepublikako koru-aholkulari izan da (2002-2006).
BABESLEAK
LAGUNTZAILE BEREZIAK
LAGUNTZAILEAK
Agua de Insalus
Colegio Hirukide Jesuitinak
Convento de Santa Clara
Distribuciones Mendieta
Euskalherriko Abesbatzen Elkartea
Harizpe
Iglesia de los Franciscanos
Industrias Borobil
Kaiz Lorategia
Sociedades Populares de Tolosa
Udaberri Dantza Taldea