2022 EDIZIOA
GARAILEEN ZERRENDA
Kutxa sari nagusia eta 2023ko abesbatza-kantuaren europar sari nagusirako izendapena
SOFIA CHAMBER CHOIR (Ucrania)
Eusko jaurlaritzaren saria euskal abesti baten interpretazio onenari
ELLERHEIN GIRLS’ CHOIR (Estonia)
ERROTA (Junkal Guerrero) abestiaren interpretazioarengatik
Ganbera abesbatzak – Polifonia
1º SOFIA CHAMBER CHOIR (Ucrania)
2º ST. STANISLAV GIRLS’ CHOIR (Eslovenia)
3º BRIGHAM YOUNG UNIVERSITY SINGERS (EEUU)
Ganbera abesbatzak – Folklorea
1º SOFIA CHAMBER CHOIR (Ucrania)
2º EXAEQUO: ST. STANISLAV GIRLS’ CHOIR (Eslovenia)
BRIGHAM YOUNG UNIVERSITY SINGERS (EEUU)
3º MIXED CHOIR MASKA (Letonia)
Entzulegoaren saria
SOFIA CHAMBER CHOIR (Ucrania)
Haur abesbatzak
1º RIGA CATHEDRAL GIRLS’ CHOIR TIARA (Letonia)
2º ADOLF FREDRIK’S GIRLS’ CHOIR (Suecia)
3º VEUS – COR INFANTIL AMICS DE LA UNIÓ (Cataluña)
KAMARA ABESBATZAK
Escola Coral Veus Juntes (Quart de Poblet, Valentzia, 1983) proiektu pedagogiko aski zabala da, kantu koralerako prestakuntza ematen duena lau urtetik hasita. Gaur egun, sei abesbatzatan banatutako ehundik gora haur, gazte eta helduk osatzen dute proiektu hau. Escola Coral zentroko ganbera-abesbatza Ad Libitum da, prestakuntza musikal eta bokal sakona duten gazteek osatua. Talde honen errepertorioak askotariko piezak biltzen ditu bere baitan, polifonia klasikotik hasita XXI. mendeko sorkuntzetaraino. Kontzertuak eskaini ditu auditorio garrantzitsuetan nahiz espazio historikoetan, esaterako, Manzanares El Real gazteluan (Madril) edota Erromako Santa Maria del Popolo basilikan (Italia). Abesbatza egoiliarra izan zein Early Music Morella jaialdian (2019) Marco García de Paz zuzendariaren esanetara, eta baita ere Acadèmia de Capella de Ministrers jaialdian. Palmares oparoa du, nazioarteko sari garrantzitsuenetako batzuk irabazi baititu, hala nola, Espainiako Kantu Koraleko Sari Nagusia (2017); lehen saria, publikoaren saria eta FIRACOR sari berezia Cocentainako Certamen Coral Fira de Tots Sants lehiaketan (2015 eta 2016), eta lehen saria Ejea de los Caballeroseko Abesbatza Lehiaketan ere.
Duela gutxi, kontzertu-bira bat eskaini du Tomás Luis de Victoriaren Requiem obra interpretatuz, Musica Ficta taldearekin batera eta Raúl Mallavibarrenaren zuzendaritzapean. Bere lehen diskoak –Essència- Publikoaren Saria irabazi du Premios Carles Santos de la Música Valenciana sariketan.
Brigham Young University Singers ahots paregabez osatutako abesbatza da, estilo desberdin ugari lantzen dituena. Andrew Crane doktorearen zuzendaritzapean, ia musika-genero guztietako piezak interpretatzen ditu, eta abesbatzarentzat idatzitako edo moldatutako obra orijinal ugari ere bai.
BYU Singers taldea 40 ikaslek osatzen dute, arlo oso desberdinetako gradu eta gradu-ondoko ikasketetan dabiltzanak, hala nola, zientzia fisikoak, zuzenbidea, kontabilitatea, gizarte zientziak, ikusizko arteak, etab. Talde hau Provo hiriko (Utah) Brigham Young Unibertsitateko Arte Eder eta Komunikazio Fakultateko Musika Eskolan sortu zen. BYU herrialdeko unibertsitate pribatu handienetako bat da, Estatu Batuetako nahiz atzerriko 120 herrialdetako 30.000tik gora ikasle matrikulatzen direlarik bertan. Abesbatza Ronald Staheli zuzendari eta konposatzaile ospetsuak sortu zuen 1984an.
2021eko maiatzean, BYU abesbatzako kantariek abesbatza mistoen kategoriako lehen saria eta Sari Nagusia irabazi zituzten Gazte Abesbatzen “Aegis Carminis” Nazioarteko Lehiaketan. 2021-2022 denboraldian, hainbat emanaldi eskaini ditu Broadwayko legenda Brian Stokes Mitchell-ekin batera, besteak beste, Abesbatza Zuzendarien Elkarte Estatubatuarreko Mendebaldeko Sailak Long Beach-en (CA) eginiko konferentzian, eta herrialde baltikoetan barrena (Estonia, Letonia eta Lituania) eginiko bira batean. Halaber, 2022ko martxoan “An Evening with Eric Whitacre and the BYU Choirs” ekitaldian parte hartu zuen konposatzaile eta zuzendari ezagunaren esanetara.
Heino Kaljuste (1925-1989) maisuak 1951n sortu zuen Ellerhein Children’s Choir –Ellerhein Girls’ Choir abesbatzaren aurrekaria-, eta berak zuzendu eta garatu zuen abesbatza zendu arte. Tiia-Ester Loitme abesbatzarekin lanean hasi zen 1970ean bigarren zuzendari gisa, eta zuzendari titularraren kargua ere izan zuen 1989tik 2012ra. Koruak Ellerhein izena hartu zuen 1969an, Estoniako Kantu Jaialdien mendeurrenean.
Urteen poderioz, Ellerhein abesbatza-ikasketetarako erakunde bilakatu da, urrats desberdinekin: baditu Ellerhein prestakuntza-abesbatza, Ellerhein haur-abesbatza eta Ellerhein neskato-abesbatza. Kontzertuak emateaz gainera, kantari guztiek kantu, solfeo eta harmonia eskolak jasotzen dituzte. Abesbatza honek Kodaly sistema erabiltzen du errepertorio berriak ikasteko.
2012ko ekainean, Ellerhein abesbatzak 60 urte bete zituen kontzertu bikain bat eskainiz Estonia Concert Hall aretoan.2012az geroztik, Ingrid Kõrvits-ek hartu du zuzendari titularraren kargua. Baina ondoan ditu Ülle Sander abesbatza-zuzendari eta solfeoko irakaslea; Egle Veltmann ahots-pedagogoa; Kadri Toomoja piano-jolea eta Sigrid Leppmets managerra. Koru honek mundu osoko konposatzaile ezagunen abesbatza-musika klasikoa eta garaikidea lantzen ditu.
Ellerhein-ek arrakasta izan du nazioarteko abesbatza lehiaketa ugaritan. 2013ko apirilean, gazte-abesbatzen kategoriako 1. saria irabazi zuen “Tallin 2013” Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan, eta gainera, Ingrid Kõrvits-ek Zuzendari Onenaren saria eskuratu zuen. Urte berean, abesbatzak Cantonigros hiriko Nazioarteko 31. Abesbatza Lehiaketan parte hartu zuen, non hirugarren saria irabazi baitzuen emakumezko abesbatzen kategorian, eta 2. saria musika herrikoiaren kategorian. 2014ko uztailean, Ellerhein neskatoen abesbatzak Sari Nagusia eskuratu zuen Seghizzy hiriko 53. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan. 2015eko otsailean, Ellerhein-ek Johann Sebastian Bachen “Pasioa San Mateoren Arabera” pieza ospetsua interpretatu zuen Israeleko MustenonFest jaialdian.
16 ahots gazteren indarrarekin, Musika Sustatzeko Sistema Nazionalaren baitako Ensamble Escénico Vocal (EEV) taldeak 10 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du jadanik. 27 urte baino gutxiago dituzten kantari gazteak maila nazionaleko deialdi publiko baten bidez sartzen dira diziplina anitzak lantzen dituen eredu batean, zeinetan taula gaineko kantari izateko prestakuntza eta profesional bihurtzeko bidea bultzatzen baitira askotariko tresnak eskainiz: gorputz adierazpena, antzezpena eta kantua (bakarkakoa eta korala), bai eta Musika Sustatzeko Sistema Nazionaleko Talde Komunitarioetan irakasteko oinarri didaktikoak.
EEVko kideek diziplina anitzeko errepertorioak andu eta emanaldiak osatzen dituzte urte osoan eskaintzen dituzten 40tik gora kontzertuetarako, beti ahalegintzen direlarik gai sozialekin loturak egiten. Horren erakusgarri dira Deserri espainiarraren Musika Korala programa, edota Leonard Bernsteinen jaiotzaren mendeurrenerako prestatutako diziplina anitzeko ikuskizunak, West Side Story eta Wonderful Town musikaletako musika eta dantza baliatuz. Eta orobat, Negritud ikuskizuna, herentzia kultural beltzaren inguruan planteatutako gogoeta bat.
Härlanda ganbera abesbatza Göteborg hirian (Suedia) sortu zen 2007an, eta harrezkero beti bilatu du goi-mailako kalitate musikala interpretatu dituen obra guztietan. Abesbatzako kide gehienak musika ikasleak edo prestakuntza musikal handiko abeslari eskarmentudunak direnez, abesbatzak soinu fresko bezain heldua eskaintzen du. Hainbat abesbatza lehiaketatan parte hartu du, hala nola Italian (2010), Polonian (2011) edota Frantzian (2012), eta beti irabazi izan du bere kategoriako lehen saria.
Abesbatzaren errepertorioa zabala da oso, hasi XVI. mendeko errenazimendutik eta bizirik dauden konposatzaileen obretaraino. Errepertorio horretako pieza gehienak mendebaldeko tradizio klasikokoak dira, baina musika tradizionala ere lantzen du. Härlanda ganbera abesbatzak obra klasiko aski ezagunak interpretatu ditu, esaterako, Monteverdiren Bezperak, Brahmsen Requiema eta Bach Meza Si minorren. 2016an “A Bright Star Shineth” diskoa grabatu zuen Footprint Records etxearekin, kritika onak (5 izarretik 4) bilduz Suediako egunkari garrantzitsuenean (Dagens Nyheter).
Babīte udalerriko “MASKA” abesbatza mistoa Jānis Ozols orkestra zuzendari eta zuzendari artistikoak sortu zuen 2000. urtean, eta geroztik Letoniako abesbatza misto onenetako bat da. Abesbatza hau bakarra da bere errepertorio zabalagatik, gai baita musika klasikoaren esparrua jorratzeko eta, aldi berean, berrikuntza sortzaileak lantzeko.
MASKAk bere arrakastari eutsi dio denboran zehar. Hasieratik izan da kolektibo anbiziotsu eta sortzailea, eta maiz eskaini ditu emanaldiak Letonian zein atzerrian. Gainera, nazioarteko hainbat abesbatza lehiaketatan ere parte hartu du (Italia, Eslovenia, Txekiar Errepublika, Estonia, Finlandia, Alemania, Herbehereak, Espainia, Australia, Japonia, Suedia eta beste batzuk).
Bere errepertorioak musika mota desberdin ugari biltzen ditu, hasi sakratutik eta folkera, tartean pasaz klasikoa eta garaikidea ere. Beti dabil abesbatza musikaren interpretazio berri bila, emanaldiak aberastuz, eta ikusleak sarri txundituz asmamen handiko konponbideekin. Abesbatza honek Letoniako hainbat musikari gazterekin kolaboratzen du, esaterako, horien artean daude Rihards Zaļupe konposatzaile eta marinba eta perkusio-jole birtuosoa, Renāte Stivriņa, Jānis Šipkēvics (Shipsea), Jānis Ķirsis, mundu mailako ospea duen Vestards Šimkus piano-jole eta konposatzailea, eta baita ere Vytautas Miškinis konposatzaile lituaniarra. Pärt Uusberg konposatzaile estoniarrak bere obretako bat eskaini dio “MASKA” abesbatzari.
New Dublin Voices Irlandako abesbatzarik ezagunena da, egun zuzendari den Bernie Sherlock-ek sortua. Abesbatza honek bereziki atsegin du bizirik dauden konposatzaileen musika lantzea, eta mundu mailako 65 estreinaldi baino gehiago egin ditu. Hala, aski ezaguna da bere programazio berritzaile eta zirraragarriagatik. New Dublin Voices bereziki ahalegintzen da Irlandako abesbatza musikako enkarguak eta estreinaldiak egiten, eta musika hori interpretatu eta zabaltzen, bai Irlandan bertan eta baita atzerrian ere. Horrekin batera, Irlandatik kanpoko musika hurbiltzen du bertako entzuleengana. New Dublin Voices abesbatzak arrakasta handia izan du Europako lehiaketen zirkuituan. Hala, sariak irabazi ditu Frantzia, Hungaria, Alemania, Finlandia, Belgika, Espainia, Ingalaterra, Eslovenia, Letonia eta Italiako lehiaketetan. 2019an Derry Hiriko Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketako lehen saria irabazi zuen, eta hirugarren postuan geratu zen Marktoberdorf-eko lehiaketan (Alemania). Halaber, 2018an abesbatza mistoen kategoriako lehen saria eskuratu zuen Béla Bartók Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan (Hungaria), eta 2017an sari nagusia jaso zuen Itsaso Baltikoko Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan (Letonia). Lehiaketez beste, New Dublin Voices abesbatzak maiz bidaiatzen du nazioarteko jaialdietan kontzertuak emateko gonbitak jasota. Hala, birak egin ditu Suitza, Frantzia, Espainia, Erresuma Batu eta Estatu Batuetan.
Talde hau bere zuzendariak, Marek Gandecki maisuak sortu zuen 2012an. Abesbatzako kideak mota guztietako ikasketa eta espezializazioetako ikasleak dira: zuzendaritza, musika konposaketa, instrumentu ikasketak, musikaren teoria, jazza eta musika eszenikoa, musika hezkuntza, musika sakratua, etab. Hezkuntzako aurrekari desberdinak izanagatik, kide guztiek badute ezaugarri komun bat: musika egiteko eta abesbatzarako obra berri eta liluragarriak ikasteko grina.
Bere ibilbidearen lehen urteetan, abesbatzak hainbat lehen sari irabazi zituen Poloniako abesbatza lehiaketa garrantzitsuenetan, besteak beste, “Legnica Cantat” Abesbatzen Topaketa Nazionaleko Sari Nagusia (2015, 2018) eta Poloniako abesbatza musikako Stefan Stuligrosz Lehiaketa Nagusiko sari berezia. Halaber, Edvard Grieg Nazioarteko Abesbatza Jaialdiko Sari nagusia irabazi zuen Bergen hirian (Norvegia, 2016), eta Sari nagusia eskuratu zuen 25. “Cantate Domino” Abesbatzen Nazioarteko Jaialdi eta Musika Sakratuko Lehiaketan, Kaunas hirian (Lituania, 2017). Abesbatza honek garai desberdinetako obrak (soilik ahotserako edota ahots eta instrumentuentzako) landu ditu bere errepertorioan, arreta berezia eskainiz konposatzaile garaikideei. Hainbat estreinaldi ere antolatu ditu, besteak beste, Dresdner Kammerchor abesbatzarekin lankidetzan. Obra horietako batzuk, gainera, bereziki eskaini dizkiote abesbatzari. 2019an bere lehen diskoa grabatu zuen, Współistnienie/Coexistence izenekoa: bi CD horietan laburbildu zuen bere zazpi urteko jardun artistikoa. Zuzendaritza artistikoa lau pertsonaren artean garatzen da: Marek Gandecki (zuzendaria), Sławomira Raczyńska (zuzendari laguntzailea), Przemysław Czekała (ahots entrenatzailea) eta Małgorzata Pawłowska (managerra).
Punkt abesbatza mistoa da. Gaur egun, 25 ahots inguruk osatzen dute. Pragako Kontserbatorioko zuzendaritzako ikasleek sortu zuten abesbatza-musika atsegin zuten gazteentzat, ikasleen konposizioak interpretatzeko helburuarekin. Eta jatorrizko ideia hark gaurdaino iraun du. Hala, abesbatza honek lanik esperimentalenak lantzen ditu, hala nola, soinua eta mugimendua uztartzen dituzten piezak.
Punkt abesbatzak maiz eskaintzen ditu emanaldiak Pragako Kontserbatorioko Kontzertu-aretoan, bai eta Txekiar Errepublikako hainbat tokitan. Horrez gain, 2017ko udaberritik aurrera aktiboki parte hartu du Txekiako zein nazioarteko abesbatza lehiaketetan. 2022ko martxoan, sari nagusiak irabazi zituen Txekiako “Choralia 2022” lehiaketan, zehazki, Abesbatza Mistoen kategoriako lehen saria eta txapelketako abesbatza onenaren “Golden Prize” saria.
Kieveko “Sophia” gazteen ganbera-abesbatza Ivan Bogdanov zuzendari gazteak sortu zuen, 2008an. “Sophia” koruak Lasso-ren, Monteverdi-ren eta Errenazimentuko beste konpositore batzuen motete eta madrigalak abestu ditu Ukrainiako hainbat hiritan. Arian-arian beren errepertorioa zabaldu, eta 2009ko Pazkoan Mykola Leontovich-en lanak abestu zituzten.
2010. urtearen amaieran, Alexey Shamritsky gaztearen esku geratu zen abesbatzaren zuzendaritza, oraindik Ukrainiako Musika Akademia Nazionaleko ikasle zenean. 2010eko azaroan Sviridov-en bi kantata abestu zituzten (“Songs of timelessness” eta Night Clouds), Ukrainiako herri-abestiei buruzko tratamendu sorta bat.
2011ko irailean lehen diskoa grabatu zuten, Liturgy, hainbat errusiar musikagileren lanak barne: Rachmaninoff, Tchaikovsky, Arkhangelsky, Chesnokov, Schnittke eta beste zenbait.
2012tik, abesbatzak abesbatza jaialdi eta topaketetan parte hartu ohi du: besteak beste, “KIEVMYUZIK fest”, “Pazko Topaketa”, etab.
2013an, Sophia abesbatzak lehen saria irabazi zuen “Victoria” Nazioarteko Ahots eta Abesbatza Lehiaketan (2013ko maiatza).
2014ko maiatzean berriz ere irabazi zuten lehen saria, XXXIII. “Hajnówka” Musika Ortodoxoko Nazioarteko Abesbatza Jaialdian.
2016ko uztailean, Nazioarteko 27. “Béla Bartók” Abesbatza Lehiaketan aritu ziren, Debrecen-en (Hungaria); bertan, lehen saria irabazi zuten ganbera-abesbatzen kategorian, baita zuzendari onenaren diploma ere.
2017 eta 2019an, Goriziako (Italia) “Seghizzi” Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako Sari Nagusia irabazi zuten.
St. Stanislav Girls’ Choir mundu osoko abesbatza esloveniar onenetakoa da. Eslovenia bertako zein nazioarteko txapelketetan izan dituen lorpenek toki nabarmena eman diote nazioarteko abesbatzen munduan. Esaterako, gonbitak jaso ditu abesbatza arloko adituen artean sona handiena duten bi topaketetan parte hartzeko: Abesbatzen Munduko Sinposiumean (2017) eta ACDA 2018 National Convention ekitaldian, non amerikarrak ez ziren bost abesbatzetako bat izan baitzen.
Abesbatza hau bereziki sortu zen neskatoei ahots eta musika arloetako prestakuntza emateko eta, hala, gai izan zitezen errepertorio zailagoak lantzeko ahots eta interpretazio maila gorenarekin. Helena Fojkar Zupančičes da abesbatzaren zuzendaria 1996an sortu zenetik. Errepertorio oso aldakorra du, hasi aro anitzetako musika klasikotik eta ahotsez landutako pop musikaraino. Esloveniako konposatzaile ugariren obrak estreinatu ditu eta, gainera, munduko obra bokal-instrumental garrantzitsuenetako batzuetan parte hartu du.
HAUR
ABESBATZAK
Adolf Fredrik-en Neskatoen Abesbatza bikaina musikarako dohain berezia duten haurrentzako Suediako eskola zahar, handi eta ospetsuenaren ordezkaria da. 11 eta 16 urte bitarteko 40 neskatok osatzen dute, zeintzuk abesbatzan sartzeko lehian ibiltzen baitira eskolako bosgarren ikasturtean. Abeslarietako batzuk ibilbidea egiten dute musikaren munduan, eta denborarekin, asko ezagun egin dira opera, jazz, pop edo beste hainbat generotako abeslari gisa.
Emanaldi ugari eskaintzen dituzte ikasturtean zehar. Okasio berezi-berezia izaten da, adibidez, abenduaren 13ko Santa Luzia eguneko kontzertua, Stockholmeko hiritarrentzat –eta turista askorentzat- huts egin ezinezko hitzordua dena. Abesbatza hau 1972an sortu zuen Bosse Johansson musika maisu eta orkestra zuzendari famatuak, eta berak zuzendu zuen ia 40 urtez.
Koruak hainbat bira egin ditu Europan zein munduan, herrialde ugari bisitatuz. 2018an IstraMusica nazioarteko abesbatza lehiaketan parte hartu zuen Kroaziako Poreč hirian. Sekulako arrakasta lortu zuen, hiru kategoriatan parte hartu eta hiruretan garaipena lortu zuelarik, eta hori gutxi balitz, Fredrik Winberg zuzendariak epaimahaiaren sari berezia jaso zuen. Hurrengo urtean, “Europako Haur Abesbatza Txapelduna” bilakatu zen, nolabait esateko, Txinako abesbatza bikain baten atzetik bigarren geratu baitzen Göteborg-en egin ziren Europako Abesbatza Jokoetan. 2022. urte honetan “Music is My Name” izeneko diskoa editatu du.
La Música gazte abesbatza 1992an sortu zen Lublin hirian, N.º 16 F. Chopin izeneko Lehen Hezkuntzako eskolan. Zdzisław Ohar da abesbatzaren sortzaile eta zuzendaria, eta Karolina Filipczak-Sulima, berriz, bigarren zuzendaria da duela 10 urtetik. 30 urteko ibilbidean, Poloniako zein nazioarteko 100dik gora lehiaketa eta jaialditan parte hartu du. Denbora horretan, 16 Sari Nagusi, 30etik gora lehen postu, 6 bigarren postu, 4 hirugarren postu, 2 ohorezko aipamen eta 2 publikoaren sari irabazi ditu. La Musica abesbatzak Lublin Hiriko Presidentearen Domina eta Lublin Hiriaren 700. Urteurreneko Domina ere jaso ditu.
Azken urteotan, abesbatzak bi taldetan banatuta lan egin du: batetik zaharrenen multzoa eta, bestetik, txikiena (prestakuntzan daudenak), 6 eta 11 urte bitarteko haurrekin. 2021 amaieran, hauxe izan zen bere palmaresa: Bydgoszcz hiriko Haur eta Gazteentzako A’Cappella Abesbatza Lehiaketa Nazionalaren 40. edizioan parte hartu zuen, Sari Nagusia irabaziz; aipamen berezi bat eskuratu zuen Poznań hiriko (Polonia) S. Stuligrosz Abesbatza Musikako Sari Nagusian, eta Urrezko Diploma eta Epaimahaiaren Saria lortu zituen Białystok hiriko “Cantu Gaudeamus” Nazioarteko Lehiaketa Ez Ofizialaren 5. edizioan.
2000. urtean sortu zen «El León de Oro» (LDO) abesbatza proiektuaren barruan, eta helburutzat dauka txikienei abesbatzarako prestakuntza ematea, etorkizunerako harrobia sortzeko. Helburu hori gogoan, 2019an LDO Abesbatza Eskola sortu zen, Peques LDO taldeko kideei prestakuntza sendo eta sakonagoa emateko asmoz. Abesbatza hau 40 ahotsek osatzen dute gaur egun, zeintzuek errepertorio zabal eta anitza lantzen baitute, Errenazimenduko maisuetatik hasi eta obra modernoagoetara nahiz pieza herrikoietara. Talde hau maiz gonbidatu izan dute eskualdeko abesbatza jaialdietara bere ibilbidearen hasieratik, eta baita Espainiako sona handiko lehiaketetara ere.
Nazioarteko lehian, 2011. urtean 2. saria irabazi zuen Tolosako XLIII. Abesbatza Lehiaketan (Euskadi), 2018an beste 2. sari bat eskuratu zuen “LIV Montreux Choral Festival” jaialdian (Suitza), eta 2019a urte oparoa izan zen, publikoaren sariaz gain, 19 urterainokoen kategoriako 1. saria eta 15 urterainokoen kategoriako 3. saria irabazi baitzituen “I. Festival Coral Internacional Aegis Carminis” lehiaketan (Eslovenia).
“El León de Oro” helduen abesbatzarekin kolaboratu du bi CDren grabaketan (2003 eta 2007an), eta kolaborazio gehiago ere egin ditu orkestra profesional garrantzitsuekin. Besteak beste aipatzekoa da apiril honetan “Pasioa San Mateoren arabera” interpretatu duela “Il Gardelino” orkestrarekin eta “Vocalconsort Berlin” abesbatzarekin, Marcus Creed zuzendariaren esanetara.
Musamari Abesbatza-eskolako Neskatoen Abesbatza 2006an sortu zen 12-16 urte bitarteko neskekin. Hainbat proiektu musikal, jaialdi eta lehiaketatan parte hartu du, bai Estonian eta bai atzerrian. Aukera izan du Estoniako musikari, abeslari eta konposatzaile onenekin lan egiteko, besteak beste, Estoniako Gazte Orkestra Sinfonikoarekin batera eman dituzten zazpi kontzertu-proiektutan. Musamari abesbatzak sari ugari irabazi ditu, besteak beste:
• Sari Nagusia eta 1. saria Bergen hiriko (Norvegia) “International NINA Grieg festival competition for children’s and youth choirs” lehiaketan (2010).
• Zilarrezko domina Graz hiriko (Austria) “Children’s and youth choir competition European Choir Championships” lehiaketan (2011).
• Programa eta koreografia onenaren saria Malcesine hiriko (Italia) “International children’s choir competition Il Garda in Coro” lehiaketan (2012).
• Urrezko hiru domina “41st Festival of Songs International choral festival in Olomouc” lehiaketan (Txekiar Errepublika).
• Haur-abesbatzen kategoriako 2. saria Arezzo hiriko (Italia) “62nd International Guido d’Arezzo choral festival” jaialdian (2014).
• Haur-abesbatzen kategoriako 1. saria Tallinn hiriko (Estonia) “14th International Choir Festival Tallinn 2015” lehiaketan (2015).
• Haur-abesbatzen kategoriako 2. saria Vienako (Austria) “World Peace Choral Festival” jaialdian (2015).
• Lehen sari bana haur-abesbatzen eta musika herrikoiaren kategorietan “European Music Festival for Young People Neerpelt“ jaialdian (Belgika, 2018).
• Haur-abesbatzen kategoriako 2. saria Arezzo hiriko (Italia) “67th International Guido d’Arezzo choral festival” jaialdian (2019).
Tiina Mee da abesbatzaren zuzendaria, eta Marian Heinmaa, berriz, piano-jolea.
TIARA, Rigako Katedraleko Neskatoen koroa, Letoniako bizitza musikaleko talde garrantzitsuenetakoa da. 1997an sortu zenetik kontzertu-taldea izan da, 9-16 urte bitarteko 67 kantari biltzen dituena Aira Birziņa-ren zuzendaritza artistikoari jarraiki. Nazioarteko hainbat lehiaketa irabazteaz gain, sorkuntzako laborategi gisa funtzionatzen du konposatzaile eta ideia musikal berri askorentzat. Ahots ederrez eta begi distiratsuz osatutako taldea da, mundu osoko abesbatza kantariek zinez apreziatzen eta maitatzen dutena. Abesbatzaren lehentasunen artean dago konposatzaile garaikideekin kolaboratzea, eta hala, Letoniako nahiz atzerriko konposatzaileen obra ugari estreinatu ditu.
Bestalde, emanaldiak eskaintzen ditu Letoniako ekitaldi garrantzitsu guztietan: Kantu eta Dantzaren Jaialdian, nazioarteko hainbat ekitalditan, eta Letoniako abesbatza musikaren mundu mailako estreinaldietan ere bai. TIARAk emaitza oso onak lortu ditu nazioarteko lehiaketa eta jaialdietan, hala nola, Austria, Australia, Estonia, Alemania, Britainia Handia, Hungaria, Italia, Lituania, Suedia eta Espainian. 2018ko abenduan eta 2019ko urtarrilean “Winter Songs” eta “I Walked Through A Silver Grove” diskoak kaleratu zituen, zeintzuetan kantu herrikoiak eta Letoniako konposatzaileen kantu orijinalak bildu baitzituen, horietako asko bereziki TIARA abesbatzari eskainiak. Women Warriors: The Voices of Change diskoan ere parte hartu zuen, zeinak Musika Klasikoko Bilduma Onenaren kategoriako Grammy saria irabazi zuen 2022an.
1996an jaio zen, Granollers hiriko Societat Coral Amics de la Unió elkartearen barruan sortutako musika eskolarekin batera. Abesbatza honek Josep Vila Jover izan du zuzendari hasieratik, eta ahots zurien taldea bereziki nabarmentzen da bere produkzioen kalitateagatik, eklektizismoagatik eta berezitasunagatik. Veus-ek nazioarteko jaialdi askotan parte hartu du, eta sari ugari irabazi ditu lehiaketa zein txapelketa ezagunetan. Azkenaldian eskuratutako sarien artean aipatzekoak dira grabaketa onenaren Premi Clavé saria Els Colors del Mar diskoagatik (2018), Guido d’Arezzo aitortza (2017), Tolosako 47. Abesbatza Lehiaketako Lehen Saria (2015), eta Silver Rose Bowl, UER Let the Peoples Sing lehiaketako sari nagusia. (2013). Hainbat bilduma argitaratu ditu, esaterako azkenaldian kaleratutako Revolution (2019), Els Colors del Mar (2018) eta VEUS (2017), taldeak prestatu dituen ikuskizun arrakastatsuen grabazioak guztiak. Halaber, aipatzekoa da Un barret de cançons (2016), Josep Vila i Casañas-en kantuak biltzen dituena, eta Un Conte de Nadal (2014), Albert Guinovart-ena. Hurrengo denboraldian, Veus-ek abesbatza bikoitzerako obra bat interpretatuko du Montserrateko Eskolaniarekin batera; pieza hori Bernat Vivancos konposatzaile ospetsuari enkargatu diote, eta kontzertuak eskainiko dituzte Montserrat basilikan nahiz Palau de la Música Catalana aretoan.
KONTZERTU
BEREZIAK
KAMMERCHOR STUTTGART ganbera abesbatza onenetakotzat jotzen da. Duela 54 urte eratua (1968ko urtarrilean), Frieder Bernius-ek fenomeno berezi-berezi bat sortu du, entzuleen artean zein prentsan aski ezaguna dena. Abesbatzaren errepertorioa XVII. mendetik XXI.eraino doa. “Abesbatza hau goratzeko erabilitako superlatiboak ez dira alferrekoak” idatzi zuen ZEITek. Ahotsen distira, intonazioaren araztasuna, plastizitate gaindiezina testuaren deklamazioan… denak dira paregabeak.
Europako jaialdi garrantzitsu guztietara gonbidatzen dute, eta emanaldiak eskaintzen ditu izen handiko kontzertu aretoetan. Hirutan gonbidatu dute Abesbatza Musikaren Munduko Sinposiumera, 1. edizioan, (Viena), laugarrenean (Sydney) eta hamargarrenean (Seul). Mundu mailan duen ospearen erakusgarri, 1988tik erregularki egiten ditu birak Ipar Amerikan nahiz Asian barrena, beste bira bat ere egin du Hegoamerikan, eta 2018ko abuztuan zortzi kontzertutara gonbidatu zuten Txinan eta Taiwanen.
1984az geroztik, abesbatza bi urtez behin gonbidatu dute Israelera, adibidez, 2015ean Israel eta Alemaniaren arteko harreman diplomatikoen 50. urteurrenaren karietara.
Egin dituen 100 CD grabazioetatik 40 sarituak izan dira, azkena 2017an, izan ere, ganbera abesbatza honek Alemaniako Kritika Diskografikoaren Saria jaso zuen Mendelssohn Lieder im Freien CDarengatik, eta György Ligeti-ren Requiemaren grabaketagatik.
2022/10/31
KUP TALDEA
TOLOSA (Euskadi) / Zuzendaria: Gabriel Baltes
16 emakume / 14 gizon
Tolosako Abesbatza Lehiaketaren, Musika Bulegoaren eta Musikagileen arteko lankidetza-hitzarmena, ISCMren (International Society fo Contemporary Music) mendeurrena dela eta, Abesbatza Amateurrentzako Konposizio Lehiaketan saritutako bi lanak kontzertu batean aurkezteko.
2003ko udaberrian sortu zen Kup Taldea, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren inguruan, eta Gabriel Baltes abesbatza-zuzendaritzako irakasle zenaren zuzendaritzapean. Harrezkero, Euskal Herriko txoko guztietatik zetozen 16 kantariko hasierako talde hura, denborarekin, gaur egun ezagutzen dugun taldea bihurtzen lagundu dute. 17 urteko ibilbidea, proiektu zorrotzez betea, askotariko programak, oso desberdinak bata bestetik, baina beti jakin izan dute, lotura amankomun gisa, zenbait ezaugarri mantentzen, KUP Taldearen nortasun-ezaugarri eztabaidaezin bihurtu direnak: zorroztasuna garai eta estilo desberdinetako musikaren interpretazioari dagokionez, eta kalitatea, bai ahotsarena bai eszenarena, bere emanaldi guztietan, etengabe musika herrikoiari keinuak eginez, bai autore klasikoen lanak berreskuratuz, bai jardunean dauden euskal konpositoreekin lankidetza estuan arituz. Azken finean, euskal abesbatza-musika sustatuz.
Aurreko guztiaren erakusgarri dira urte hauetan guztietan lortu diren lorpen ugariak: nazioarteko lehiaketa eta jaialdietako sariak eta kritikaren aho bateko onarpena.
EPAIMAHAIA
Xabier Sarasola
Euskadi
Biolin eta piano tituluduna, Beasaingo Udal Musika Eskolako biolin, harmonia, kantu koral eta harizko orkestrako irakasle da. Gipuzkoako Abesbatzen Elkarteak antolatutako ikastaroak egin ostean Javier Busto, E. Ericcson, A. Eby, C. Hogset, eta G. Graden maisuen Zuzendaritzako ikastaroetan parte hartu izan du. “Loinaz” abesbatzako zuzendari , eta “Donostiako Orfeoi”-ko eta “KEA” ahots taldeko abeslari izan da. Koruen zuzendaritzako ikastaroak eta tailerrak antolatzen ditu, eta hainbat lehiaketatako epaimahaietan parte hartu izan du: Europako Kantu Koraleko Sari Nagusia (Gorizzia, 2004), Arezzo (2007) eta Varna (2010). Tolosako Abesbatzen Lehiaketako epaimahaiko presidente izan zen. Bere obrak derrigorrezkoak izan dira “Tolosako Abesbatzen Lehiaketan”, eta CM-Ediciones Musicales argitaletxeak editatuko ditu. Berak egindako Ahots zurien korurako musika, “Vocalia” abesbatzak Basilio Astúlez-en zuzendaritzapean grabatutako disko monografikoan jasoa dago, pianoan autorea bera dagoelarik.
Cesar Alejandro Carrillo
Venezuela
Konposatzaile, moldatzaile eta abesbatza zuzendari venezuelarra da. Konposizio-ikasketak Modesta Bor-ekin burutu zituen, eta abesbatzen zuzendaritzan trebatu zen Alberto Grau eta Michel Eustache-rekin. 1987an abesbatza zuzendaritzako ikasketak amaitu zituen Gazte Orkestra Nazionalaren Kontserbatorioan, eta 1997an Musikan lizentziatu zen, abesbatza zuzendaritzako aipamen bereziarekin, Musika Ikasketetarako Unibertsitate Institutuan, non Cum Laude bereizgarria jaso baitzuen. Kontzertuak eman ditu Europan, Asian eta Amerikan. 20 bider baino gehiagotan saritu dute bere musikagile lana, eta Venezuelako abesbatzarako musika idazle eta moldatzaileen artean garrantzitsuenetakoa eta gehien interpretatzen denetakoa da. Bere musika Santa Barbara Music Publishing eta Earthsongs argitaletxeek zabaltzen dute nazioartean. Música Sacra – Guía de textos latinos traducidos al español liburua idatzi zuen, 2008an Lulu.com atarian argitaratu zena. Unibertsitateko irakasle ere bada. Era berean, UCVko Unibertsitate Orfeoiko zuzendari izan zen 1992tik 2012ra arte (7 urtez zuzendari laguntzaile eta 13 urtez zuzendari titular).
Cantarte eta Antiphona abesbatzak zuzentzen ditu (2010-2017), Bolanegra abesbatzako kide fundatzailea eta moldatzailea ere bada.
Martina Batič
Eslovenia
Martina Batič Pariseko Choeur de Radio France abesbatzaren zuzendaria da, eta baita Esloveniako “Prešeren Fund Awards 2019” Sari Nagusiaren jabea ere, hautatua izan zelarik aurreko hiru urteetan abesbatza musikaren munduan izandako lorpen artistikoengatik. Abesbatza irakaslea izan da Esloveniako Opera Nazionaleko Abesbatzan, abesbatza zuzendaria Esloveniako Filarmonikan, eta zuzendari artistikoa Esloveniako Abesbatza Filarmonikoan. Martinak maiz kolaboratzen du Suediako Irratiko Abesbatzarekin, Eric Ericson ganbera abesbatzarekin, Herbehereetako Irratiko Abesbatzarekin, Flandriako Irratiko Abesbatzarekin, etab. Halaber, Chorégies d’Orange jaialdiaren 150. urteurreneko kontzertuan parte hartu zuen, bai eta Grand Théâtre de Provence (Aix-en-Provence) antzokiaren 2019-2020ko denboraldiaren irekiera kontzertuan.
Mats Nilsson
Suedia
Mats Nilsson abesbatza zuzendari suediarrak Stockholmeko Royal College of Music zentroan lortu zuen bere zuzendaritzako diploma. Hori baino lehen, piano ikasketak egin zituen Greta Erikson-en esanetara, eta orobat taldeen zuzendaritzan, abesbatzen zuzendaritzan eta irakaskuntzan trebatu zen. Besteak beste, zuzendaritzako irakasle izan zituen Eric Ericson eta Andrew Parrott, azken horrekin antzinako musika landu zuelarik bereziki. Mats Nilsson-ek Arvika hiriko Musikhögskolan Ingesund zentroan lan egin zuen 1985 eta 1990 artean. 1998tik 2003ra zuzendari musikala izan zen Sydney Philharmonia Choirs, Australiako abesbatza elkarte handienean. Sidneyn igaro zituen urteetan abesbatza eta orkestrarako obra ugari zuzendu zituen Sidneyko Operan, besteak beste, Verdiren Requiema, W.A. Mozarten Meza Do minorren, eta Bachek abesbatzarako idatzitako obra garrantzitsu gehienak. Halaber, abesbatza zuzendaritza irakatsi zuen Sidneyko Musika Kontserbatorioan (1999-2002). Gaur egun (2004tik), Mats Nilsson abesbatza zuzendaritzako irakaslea da Stockholmeko Royal College of Music zentroan, eta Maria Magdalena Kammarkör (2009tik) eta Maria Magdalena Vokalensemble (2011tik) taldeak zuzentzen ditu. Hori baino lehen beste hainbat tokitan ibili zen lanean, hala nola, Suediako Irratiko Abesbatzan, Suediako Bach Abesbatzan, Letoniako Irratiko Abesbatzan, Göteborgeko Orkestra Sinfonikoaren Abesbatzan (1990-1998) eta Erromako Santa Cecilia Abesbatzan.
Shin-Hwa Park
Hego Korea
Shin-Hwa Park doktorea Ansan City Choir abesbatzaren zuzendaria da, baita ere Ewha hiriko Emakumeen Unibertsitateko irakaslea, Abesbatza Musikaren Koreako Federazioko (KFCM) presidentea, Abesbatza Zuzendarien Koreako Elkarteko (KCDA) presidente ohia, Ewha Chamber Choir abesbatzaren zuzendaria eta FEBC-FM irratian kristau-musika zabaltzen duen saioaren aurkezlea. Erlijio eta ahots musikako lizentziatura eta doktoretza egin zituen Yonsei Unibertsitatean (Seul), eta ondoren, Abesbatza Zuzendaritza eta Literaturako DMA titulua eskuratu zuen Colorado Unibertsitatean (Boulder). Korean abesbatza ikastaroak eta tailerrak zuzentzeko gehien gonbidatzen duten zuzendarietako bat da Park doktorea. Zuzendari gonbidatu gisa aritu da Koreako Abesbatza Nazionalean, Seuleko Koru Metropolitarrean, Busan City Chamber Choir abesbatzan eta beste talde askotan. Horrez gain, 40 hitzaldi baino gehiago ematen ditu urtero. 1996tik 2015era bitartean, bere abesbatzek 83 CD ekoitzi dituzte. Halaber, 150 kantariko Calvary Choir of Young-Nak Presbyterian Church abesbatza zuzentzen du. Park doktorea Ulrim sari nagusiaren lehenengo irabazlea izan zen 2004an, eta urte hartan bertan, Ansam hiriak Artearen Saria eman zion. Hurrengo urtean, Ewha Emakumeen Unibertsitateko irakasle onenetakotzat aukeratu zuten eta 2007an Koreako Musikaren Saria irabazi zuen. Aberrian nahiz atzerrian, maiz jasotzen ditu abesbatza lehiaketetan epaimahaikide izateko gonbidapenak. 2011n Ansan hiriko abesbatza zuzendu zuen, zuzendari gonbidatu gisa, Vatikanoko aita santuaren gortean. Orobat, bere abesbatzak emanaldiak eskaini ditu Seattle-n (Washington), ACDAren Ipar Mendebaldeko Dibisioaren Biltzarrean (2012), eta Salt Lake City-n (Utah), ACDAren Biltzar Nazionalean (2015).
Petra Grassi
Italia
Petra Grassi Italiako Gazte Abesbatza Nazionaleko zuzendarikidea da, bi talde erdiprofesionaleko zuzendari artistikoa, Triesteko Vikra ganbera abesbatza eta Ljubljanako Dekor ganbera abesbatza, eta Esloveniako Abesbatza Filarmonikoko zuzendari gonbidatua. Hainbat sari irabazi ditu Abesbatza Zuzendarientzako lehiaketetan; besteak beste, zuzendari onenaren saria, 2019an, Hong Kongen, Abesbatza Zuzendaritzako Munduko Lehiaketan; 1. saria, Zvok moji rok abesbatza-zuzendarientzako lehiaketan, 2016. urtean, Ljubljanan; eta 1. saria, Le Mani in Suono abesbatza-zuzendaritza lehiaketan, 2015. Urtean, Arezzon. Pianoan eta musika pedagogian graduatu zen Triesteko Estatuko Kontserbatorioan, eta notarik altuena Trentoko Estatuko Kontserbatorioan lortu zuen, L. Donatik zuzendutako bi urteko abesbatza-zuzendaritza ikasketan. Zuzendu dituen abesbatzekin, lehen sariak bakarrik irabazi ditu estatuko eta nazioarteko lehiaketetan: zuzendari onenaren saria irabazi zuen (Grand prix Seghizzi – Gorizia-n) eta erabateko irabazlea: Maribor (Eslovenia), Vittorio Veneto, Arezzo eta Malcesine (Italia), Bad Ischl (Austria) eta Olomouc (Rep. Checa). Abesbatza-musika irakasten du Mantovako Estatuko Kontserbatorioan.
Frieder Bernius
Alemania
Marco Antonio García de Paz Luancon (Asturias) jaio zen, biolina ikasi zuen eta, ondoren, zuzendaritza Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musika Zentroan. Bere maisuen artean Peter Phillips, Gabriel Baltés, Johan Duijck, Lászlo Heltay edo Javier Busto daude.
«El León de Oro» (LDO) abesbatzaren zuzendaria eta sortzailea da eta haiekin Espainian, Europan, Afrikan eta AEBn aritu da. 2019tik Andaluziako Gazte abesbatzaren (JCA) zuzendari titularra da eta duela gutxi, RTVEko abesbatzaren zuzendari titular izendatu dute.
Espainiako eta nazioarteko 60 sari baino gehiago ditu, Londres, Arezzo, Maribor, Tolosa eta Toursen, besteak beste. Zuzendari onenaren saria jaso zuen «Prof. Georgi Dimitrov» lehiaketan (Varna, Bulgaria) 2005ean eta baita «Internationale Koorwedstrijd van Vlaanderen» – Maasmechelen-en (Belgika) 2007an.
Gertuko proiektuen artean, aipatzekoak dira Le Concert des Nations eta Jordi Savall, Cor de Cambra de Granollers, Oviedo Filarmonía eta Lucas Macias, Tallis Scholars eta Peter Phillips, Granada, Cuenca eta Aranjuezko jaialdiak ‘El León de Oro’ abesbatzarekin, Purcell-en ‘King Arthur’ operaren zuzendaritza eta konpromisoak Italia, Finlandia, Grezia, Mexiko edo Taiwanen.
Marco Antonio García de Paz
Espainia
Frieder Bernius (Ludwigshafen am Rhein, 1947) abesbatza zuzendaria eta orkestra zuzendari alemaniarra da. 1968. urtean Stuttgart-Kammerchor (Stuttgarteko Ganbera Korua) sortu zuen eta horrekin hainbat disko-grabazio garrantzitsu egin ditu, sari ugari jaso dituztenak. 1985ean, Barockorchester Stuttgart (Stuttgarteko Orkestra Barrokoa) sortu zuen, Barrokoko lanak irizpide musikologikoekin interpretatzeko. 1987an Internationalen Festtage Alter Musik sortu zuen Stuttgarten, antzinako musikaren interpretazioari eskainia.
Berniusek ibilbide garrantzitsua egin du orkestra-zuzendari gisa. Barockorchester Stuttgart-ez gain, lankidetza estuan aritu da beste orkestra barroko batzuekin: Musica Fiata Köln, La Grande Ecurie et la Chambre du Roy (Paris) eta Tafelmusic (Toronto). Bere grabazioengatik edo bere ibilbideagatik sari ugari jaso ditu.
Peter Phillips
Erresuma Batua
Peter Phillips-ek ospe ikaragarria lortu du errenazimentuko polifoniaren alorrean egindako ikerketari eta interpretazioei esker. 1972an Oxforden beka eskuratu, eta David Wulstan-ekin eta Denis Arnold-ekin errenazimentuko musika ikasi zuen Peter Phillips-ek. Halaber, eskarmentu handia lortu zuen ahots talde txikien zuzendaritzan, errepertorioko lan berezienekin esperimentatu bitartean. 1973an Tallis Scholars taldea sortu zuen. Haiekin, 1600 kontzertu baino gehiago eman, 50 disko baino gehiago grabatu, eta mundu osoan sustatu du polifoniarengatik interesa. Haren lanaren ondorioz, kontzertu, grabazio, aldizkari-sari eta musikari eta idazketari buruzko artikuluen editorialen bidez, errepertorio klasiko tradizionalaren elementu gisa onartua izan da, lehen aldiz, errenazimentuko musika.
Gainera, beste espezialista talde batzuekin lanean jarraitzen du. Besteak beste, Ganteko Collegium Vocale, Netherlands Chamber Choir, Choeur de Chambre de Namur, Finlandiako irratiaren abesbatza, Budapesteko Musix, Montrealeko Antzinako Musikaren Estudioa eta beste hainbat izan ditu oholtzan lagun. BBC Singers taldearekin ere lan zabala egin du Peter-ek. Haiekin eta Tallis Scholars taldearekin batera kontzertua eman zuen 2007ko uztailean Promenade sailean, Royal Albert Hall aretoan. Zuzeneko programazioan sartu zen, eta 5.000 lagunek baino gehiagok ikusi zuten. Eskola magistral eta abesbatza-tailer ugari irakasten ditu urtero mundu osoan, eta Tallis Scholars uda-eskolen zuzendari artistikoa da. Oakham (Erresuma Batua), Seattle (AEB) eta Sydney (Australia) hirietan dute eskolek egoitza, eta errenazimentuko musika koralaren ondarea aztertzea eta interpretazio-estilo egokia garatzea dute helburu. Duela gutxi Oxforden Merton College-ko musika-zuzendari izendatu dute Peter. Han abesbatza ezartzen lagundu, eta 2008an elizkizunak abesten hasi ziren.
Helene Stureborg
Suedia
Helene Stureborg Eliz Musikako Arte Ederretan graduatu zen 1990ean eta Abesbatza Zuzendaritzako Graduondoko Diploma lortu zuen 1993an Stockholmeko Royal University College of Music-en. Gustaf Sjökvist, Eric Ericson eta Kjell Ingebrets irakasleekin orkestra-zuzendaritza ikasi du. 1990az geroztik, orkestra-zuzendari eta musika-irakasle lanetan aritu da Stockholmeko Musikgymnasiumen. 1994an, Kongl Teknologkören zuzendari izan zen Royal Institute of Technology-n eta kargu horretan aritu zen 2002ko abendura arte, Stockholmeko Musikgymnasiumeko Ganbera Abesbatzeko zuzendari bihurtu zen arte.
2011n bere taldea osatu zuen: Helene Stureborgeko Ganbera Abesbatza. Royal University College of Music-eko abesbatza-zuzendaritzako irakaslea ere izan da 1996 eta 2014 bitartean. 2014. urtean Statens Musikverk-eko Kontseilu Artistikoko kide izendatu zuten. Helenek maiz egiten du lan zuzendaritza-irakasle eta Abesbatza-pedagogo gisa hainbat mailatan.
Enrique Azurza
Euskadi
Foto: Ivan Yohan
Bere belaunaldiko koru-zuzendari nabarmen eta dinamikoenetakoa da. Euskadin eta Stockholmen ikasi zuen koru-zuzendaritza, Javier Bustorekin eta Anders Ebyrekin, hurrenez hurren. Eric Ericsonek eta Carl Høgsetek irakatsitako ikastaroetan ere parte hartu du. Musikenen kantu korala irakasten du. 1991n zuzendari onenaren saria jaso zuen Varnako Nazioarteko Lehiaketan (Bulgaria). Gaur egun, Bilboko Koral Elkarteko zuzendari artistikoa da. 1985 urtetik Tolosako Hodeiertz abesbatzaren zuzendaria da. 1997an KEA Ahots Taldea sortu zuen, musika koral garaikidea sustatzeko asmoz. Bitan gonbidatu dute bere abesbatzekin IFCMren Munduko Koru Sinposioan parte hartzera (Sydney, 1996; Puerto Madryn, 2011). Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako musika-batzordeko kide da, eta Ejea de los Caballeroseko Koru Lehiaketa Nazionaleko zuzendari artistikoa. Lantzean behin epaimahaikide izateko gonbidatzen dute, hala nazioko nola nazioarteko lehiaketetan (Tolosa, Arezzo, Marktoberdorf, Maasmechelen, Varna, Montreus, Maribor, Tours, Busan, Hong Kong eta Debrecen). Enrique Azurza Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko presidentea da.
Helena Fojkar Zupančič
Eslovenia
Koru zuzendari eta bokal entrenatzaile moduan egiten du lan Ljubljanako Elizbarrutiko Institutu klasikoan. St. Stanislav’ Girls’ Choir, Ljubljanako elizbarrutiko institutuko koru mistoa eta Litijako St. Nicholas Choirra zuzentzen ditu. Bere lorpen garrantzitsuenak honako hauek izan dira: 2009an Oslon ospatu zen Let the Peoples sing lehiaketan St. Stanislav’ Girls’ Choir-ekin lortutako garaipena, Basilian 2014an Europako abesbatza gazteen lehiaketan, 2017an Bartzelonan munduko koruen sinposioan eta 2019an Kansas Cityn ospatutako Amerikako koru zuzendarien elkarteen nazio mailako konferentzian izandako parte hartzea. Abesbatza mailan dauden sari handienak irabazi ditu bere koruekin. Gallus plakarekin saritua izan zen eta baita Esloveniar Errepublikak hezkuntza musikalaren arloan ematen duen sariarekin ere 2016an.2004an eta 2007tik 2009ra Esloveniako haurren korua zuzendu zuen. 2009 eta 2015.urte artean Esloveniako Irratiko Ganberako koruarekin hainbat grabaketa egin zituen. 2015ean Ljubljanako jaialdiari hasiera ematen zion Esloveniako Ganbera Korua zuzendu zuen (orain Esloveniako Filarmonikako Korua dena).
Alain Louisot
Frantzia
A Coeur Joie Abesbatza Elkartearen barruan, hainbat abesbatza sortu zituen 1991tik eta hogei urtez aritu da gaur egungo polifoniaren interpretazio zorrotza egiten, konpositore handien abesbatza-idazkera finaren bidez. Bere ahots taldearekin, Alter Echo, Abesbatza Kantuaren Europako Sari Nagusiko finalista izan zen 2009an, 2008an Tourseko Florilège Vocal lehiaketan zazpi sari irabazi ondoren.
Vaison-la-Romaineko Chœurs Lauréats jaialdiko arte-aholkularia, Europako lehiaketa eta jaialdi handienetara joan da. Gainera, Tourseko Florilège Vocal lehiaketako arte-aholkularia eta epaimahaiko kide da.
A Coeur Joie France elkarteko lehendakaria 2020ko apirilaz geroztik, bere denbora gehiena Frantziako abesbatza zaleen sarea garatzen ematen du, Europako erakundeekin elkarlanean.
Maria Goundorina
Errusia – Suedia
Errusian Novosokolnikin jaio zen eta Mosku inguruan hezi izan zen. Zazpi urterekin hasi zen abesbatzetan abesten eta hamabost urte bete zituenean zuzendaritza lanak egiten hasi zen. Ippolitov-Ivanov Music Colllegen ikasi zuen eta baita Moskuko Chaikovski Kontserbatorioan(Boris Tevlinekin),eta Estokolmoko Royal College of Musicken Anders Ebyrekin ere. Vienako unibertsitatean ere egin zituen, hainbat musikologiako kurtso.
Bere lanetan nabari da ikasketak burutu dituen hirietako eragina baita abeslari eta orkrestako zuzendari moduan izan dituen esperientzienak ere.
Partaide izan da, Chaikovski Kontserbatorioko Ganberako Koruan, Arnold Schoenberg eta Mikaeli Chamber Choirren.Suediako hainbat koru zuzendu ditu, besteak beste, Suediako Irratiko Korua, Eric Ericson Chamber Choir eta Royal Swedish Opera, suediako operako korua. 2010etikn Allmäna Sángeneko zuzendari artistikoa da Maria Goundorian eta Austrian, Alemanian, Herbeeretan eta Suedian kurtso ezberdinak eskaintzen ditu kantu, koru eta errusiar musikaren inguruan.
Loïc Pierre
Frantzia
1989tik da Mikrokosmos ganbera koruko sortzaile eta zuzendari artistiko. Loc Pierre gainera zuzendari, eszenatokiko zuzendari eta konpositore ere bada. Originaltasuna bilatzen duen artista da, bere obrek besteak beste, eragina dute Sam Francis, Ariane Mnouchkine, Bob Wilson, Alfred Hitchcock edo Martin Scorseserena.
Bere lanetan nabari da egoera berritzaileak sartzea atsegin duela eta horren lekuko dira bere hurrengo lanak; Tenebrae (2001), Brillantes, Otra historia del cine (2006), La Noche Desvelada (2013) De Regreso a la Tierra, sobre música de Meredith Monk (2014), Jumala (2016), Crónicas de los Pueblos Olvidados (2018) El día me sorprende (2019).
Paul Phoenix
Erresemua Batua
Paul Phoenixek bost hamarkada daramatza lanean musika munduan. Ivor Novello saria irabazi zuen hamazazpi urterekin Londresko San Pablo Eliz-nagusiko korista moduan, Grammy bat The King´s Singers kapella taldeko partaide moduan, 2000 kontzertu baina gehiago eskaini zituen talde honekin. Gaur egun PurpleVocals coaching konsultora bat sortu du eta horretan jarduten du. Konferentziak etabar eskeintzeaz gain bakarlari moduan abesten jarraitzen du eta mundu osoan zehar ematen ditu kontzertuak. Bere berezitasuna ikusleen parte hartzea bultzatzea da honela bakarlariek, zuzendariek, abesbatzek eta taldeek euren buruarekiko konfidantza sendotzen dute. Cambrigen Ingalaterran bizi da bere emazte Helenarekin eta bi semeekin Will eta Ed. Bere denbora librean bizikletan ibiltzea gustoko du eta baita futbolaz gozatzea ere, Manchester City taldea animatuz.
Mikael Wedar
Suedia
Stockholmeko Royal College of Music eskolan ikasi zuen. Zuzendaritzako, pianoko eta kantuko titulua du. 2012tik eliz musikari dabil Farstako parrokian, Stockholmen. 2003tik 2011ra bitartean kantu koraleko irakaslea izan zen Kungsholmens gymnasium/ Stockholms musikgymnasium eskolan. 1995etik koru-zuzendari eta organista gisa lan egin du. Bere laneko ibilbidean, Stockholmeko abesbatza nabarmenenekin lan egin du: besteak beste, Eric Ericson Chamber Choir taldearekin eta Suediako Irratiko Abesbatzarekin. 2007an St Jacobs Youth Choir abesbatza sortu, eta taldearen zuzendari musikala eta artistikoa izan da ordutik. Sari hauek irabazi ditu haiekin: Sari Nagusia Slovakia Cantat lehiaketan (Bratislava), hirugarren saria Harald Andersen Chamber Choir Competition lehiaketan (Helsinki); Tolosako Sari Nagusia 2013an eta, horrenbestez, Europako 2014ko Sari Nagusian parte hartzeko aukera; Hungarian egin zen (Debrecen) eta han ere sari gorena irabazi zuen. 2018an 50. Tolosako Abesbatza Lehiaketako abesbatza gonbidatua izan zen eta 1. Saria eraman zuten lau abesbatzetako bat izan zen.
Nadezhda Averina
Errusia
Nadezhda Averinak Ponomaryiov VESNA Haur Abesbatzen Eskolan (Mosku, Errusia) eta Moskuko Txaikovski Kontserbatorioan atera zuen gradua. Arteen Historiako doktore, Moskuko Kontserbatorioko irakasle, nazioarteko lehiaketen irabazle eta Moskuko artista merezidun da Averina.
2012 urteaz geroztik, Ponomaryiov VESNA Abesbatza Eskolaren zuzendaria eta VESNA Haur Abesbatzaren zuzendari eta zuzendari artistikoa da. Averina doktorearen zuzendaritzapean, abesbatzak hainbat lehenengo sari eta sari nagusi lortu ditu nazioarteko abesbatza-lehiaketetan: 2006an, (Tolosa, Espainia); 2010ean (Nyiregyhaza, Hungaria), 2012an (Malcesine, Italia), 2014an (Neerpelt, Belgika eta Halle, Alemania), 2016an (Debrecen, Hungaria) eta 2017an (Daugavpils, Letonia). 2017an, Kantu Koralaren Europako Sari Nagusiaren irabazle izan zen Tolosan, koru guztien artetik, baita helduen koruen artetik ere.
Bere kontzertu-programekin, VESNA abesbatzak Europako 12 herrialdetan, Kanadan, Japonian eta Txinan, eta Errusiako 50 hiri eta herritan egin ditu emanaldiak. Abesbatzak Moskuko kontzertu-areto onenetan abestu du, izen handiko orkestra eta zuzendari ugarirekin.
Abesbatzaren errepertorioa zabala eta askotarikoa da. Musika klasikoko ehunka pieza abestu ditu, hainbat garai, herrialde, estilo eta generotakoak. Horrez gain, diskoetxeek nahiz irrati eta telebistako saioek grabatu izan dituzte abesbatzaren programak.
Averina doktoreak irakaskuntzaren metodologiari buruzko artikuluak idatzi, musika-pieza ugari moldatu eta abesbatza-bilduma ugari bildu ditu (haietako zazpi Golden Library of Choirmaster sailean sartu ziren). Maiz irakasten ditu koru-zuzendarientzako mintegiak eta eskola magistralak, eta Errusiako nahiz nazioarteko abesbatza-lehiaketa askotan izan da epaimahaikide.
Gary Graden
Suedia – Estatu Batuak
Filadelfian jaioa (Pennsylvania), Gary Graden-ek Clark Unibertsitatean, Hartt musika-eskolan, Aspeneko udako musika-jaialdian eta, Eric Ericson-ekin, Stockholmoko Musikaren Errege Akademian egin zituen ikasketak. Eric Ericson Chamber Choir abesbatzaren eta Lamentabile Consort ahots-taldearen abeslari eta tenore bakarlari izan zen.
Gaur egun, Stockholmeko S:t Jacobs elizaren (1984) eta Stockholmeko katedralaren koru-zuzendaria da Gary Graden. Stockholmeko Musikgymnasium eskolan irakasle ibili zen eta Stockholm Musikgymnasium´s Chamber Choir taldea sortu eta zuzendu zuen han. Abesbatza horrekin eta S:t Jacob’s Chamber Choir taldearekin hainbat lehenengo sari eraman ditu Europako abesbatza-lehiaketa prestigiotsuenetako askotan, Europako Sari Nagusia ere barne. Horrez gain, nazioko eta nazioarteko jaialdi sorta zabalean parte hartu du: besteak beste, IFMCren Munduko Sinposioan, Minneapolisen eta Kyoton, eta ACDAren Biltzar Nazionalean, Estatu Batuetan.
Aurrez, Orpheus ahots-taldearen zuzendari artistikoa izan zen Graden, Ochsenhausen hirian (Alemania). WÅG (Wager Åstrand Graden) hirukotearekin, ahots eta instrumentuetarako inprobisazio-musika garatzen eta esploratzen ari da. S:t Jacobs / Stockholmeko katedraleko ahots-taldearekin garai guztietako lanak biltzen dituen errepertorioa interpretatzen du, talde txiki nahiz handientzat. Musika garaikidean jarduteko espezializazioaren gainetik eta hortaz harago, obra handiei ere heldu die: kasurako, Georg Friedrich Händel-en Messiah, W.A. Mozart-en Requiem eta Do minor meza, J.S. Bach-en Pasioak eta Si minor meza (BWV 232), eta Johannes Brahms, Maurice Duruflé, Gabriel Fauré eta Michael Haydn-en Requiem-ak.
Gary Graden-ek gonbidapen ugari jasotzen ditu mundu osoan orkestra-zuzendari, maisu koral eta epaimahaikide jarduteko, eta gaitasun paregabea agertu du era askotako musika-generoak eta Suediako tradizio koralaren sonoritateak uztartzeko. Benetako musikariaren jakin-mina tarteko, gustuko du obra idatzi berriak egitea ere. Nazioarteko entzute handiko abesbatzekin aritu da lanean, besteak beste, SWR Vokalensemble (Stuttgart), Orpheus Vokalensemble (Ochsenhausen), Jauna Muzika (Vilnius), Pro Coro Canada, Formosa Singers (Taipei), Singapur Choral Singers eta IFCMren Munduko Gazte Abesbatzarekin. Horrez gain, CD eta irrati-grabaketa askok dokumentatu dute haren zuzendari- eta abeslari-jarduera (BIS, Carus, Proprious, Caprice, Phono Suecia, Gehrmans, Nosag, Camerata Tokyo, beste batzuen artean).
Gary Gradenek Johannes Norrby Medal domina jaso zuen Suediako musika koralari egindako ekarpenagatik eta 2005ean Suediako urteko abesbatza-zuzendari onenaren saria eskuratu zuen. 2009an, Italiako Guido D’Arezzo Fundazioaren Guidoneum saria eraman zuten hark eta haren abesbatzak.
Stojan Kuret
Eslovenia
Triesten jaioa (Italia). Ljubljanako Unibertsitateko Musika Akademian graduatu zen, eta pianoko titulua ere eskuratu zuen, Triesteko Giuseppe Tartini kontserbatorioan hain zuzen; 1983z geroztik, hortxe dabil irakasle. Hamar urtez Ljubljanako Unibertsitateko APZ Tone Tomšič abesbatzaren zuzendari artistikoa izan zen. Abesbatza horrekin eta Vokalna akademija Ljubljanarekin nazioarteko sari artistiko ugari lortu zituen (bost sari nagusi –Tours 1999, Varna 2001, Gorizia 2001, Maribor 2002, Arezzo 2009–, eta hirutan finalista eta bitan irabazle Kantu Koralaren Europako Sari Nagusian –2002an Arezzon eta 2010ean Varnan–).
1984an Esloveniako Estatuko Gallus Saria irabazi zuen musikaren alorrean izandako arrakastei esker eta Ljubljana hiriko domina eman zioten, halaber, APZ Tone Tomšič abesbatzaren zuzendaritza artistikoarengatik. Bi urtez RTV Eslovenia ganbera-abesbatzaren zuzendari izan zen (irrati eta telebistako abesbatza nazionala).
Bi urtez ere, 2007ko urtarriletik aurrera, Italiako Gazte Abesbatzaren zuzendari izan zen. 2011ko irailean Guidoneum sari prestigiotsua irabazi zuen Vokalna akademija Ljubljanarekin egindako lan arrakastatsu eta sormen handikoari esker. 2012an Prešeren saria jaso zuen; hots, Esloveniako kultur alorreko ohore nazional handiena.
Duela 15 urtetik, Jacobus Gallus Abesbatza Jaialdiaren aholkulari artistikoa da Maribor-en (Eslovenia).
Italiako Gazte Abesbatza Nazionala zuzentzeaz gain, FENIARCOren (Abesbatza Elkarteen Italiako Konfederazioa) aholkularitza artistikoaren kide da.
Peter Phillips
Reino Unido
Peter Phillips-ek ospe ikaragarria lortu du errenazimentuko polifoniaren alorrean egindako ikerketari eta interpretazioei esker. 1972an Oxforden beka eskuratu, eta David Wulstan-ekin eta Denis Arnold-ekin errenazimentuko musika ikasi zuen Peter Phillips-ek. Halaber, eskarmentu handia lortu zuen ahots talde txikien zuzendaritzan, errepertorioko lan berezienekin esperimentatu bitartean. 1973an Tallis Scholars taldea sortu zuen. Haiekin, 1600 kontzertu baino gehiago eman, 50 disko baino gehiago grabatu, eta mundu osoan sustatu du polifoniarengatik interesa. Haren lanaren ondorioz, kontzertu, grabazio, aldizkari-sari eta musikari eta idazketari buruzko artikuluen editorialen bidez, errepertorio klasiko tradizionalaren elementu gisa onartua izan da, lehen aldiz, errenazimentuko musika.
Gainera, beste espezialista talde batzuekin lanean jarraitzen du. Besteak beste, Ganteko Collegium Vocale, Netherlands Chamber Choir, Choeur de Chambre de Namur, Finlandiako irratiaren abesbatza, Budapesteko Musix, Montrealeko Antzinako Musikaren Estudioa eta beste hainbat izan ditu oholtzan lagun. BBC Singers taldearekin ere lan zabala egin du Peter-ek. Haiekin eta Tallis Scholars taldearekin batera kontzertua eman zuen 2007ko uztailean Promenade sailean, Royal Albert Hall aretoan. Zuzeneko programazioan sartu zen, eta 5.000 lagunek baino gehiagok ikusi zuten. Eskola magistral eta abesbatza-tailer ugari irakasten ditu urtero mundu osoan, eta Tallis Scholars uda-eskolen zuzendari artistikoa da. Oakham (Erresuma Batua), Seattle (AEB) eta Sydney (Australia) hirietan dute eskolek egoitza, eta errenazimentuko musika koralaren ondarea aztertzea eta interpretazio-estilo egokia garatzea dute helburu. Duela gutxi Oxforden Merton College-ko musika-zuzendari izendatu dute Peter. Han abesbatza ezartzen lagundu, eta 2008an elizkizunak abesten hasi ziren.
1995ean The Musical Times aldizkariaren jabe eta editore bihurtu zen. Munduan etenik gabe argitaratu den musika-aldizkari zaharrenetakoa da. Haren lehen liburua, English Sacred Music, 1549-1649, Gimell argitaletxeak argitaratu zuen 1991an; bigarrena, What We Really Do, 2003an atera zen argitara.
Peter Phillips-ek irrati eta telebistako saio askotan parte hartu du. Tallis Scholars taldearekin ez ezik (besteak beste, 2001, 2003, 2007 eta 2008ko Prom saioen zuzeneko emanaldietan; 2007ko Edinburgheko Jaialdian; Aldeburgheko Jaialdian eta Bath-eko Jaialdian), behin baino gehiagotan agertu da BBCren asteroko musika-saioan eta BBC World Service irratian (BBCren 4. katea); Estatu Batuetako irrati publiko nazionalean eta Alemania, Frantzia eta Kanadako irratian, eta azken horietan pozik erakutsi du hizkuntzei dien zaletasuna. 1990ean, Tallis Scholars taldearekin bizitako odisea pertsonalaren berri eman zuen Peter-ek ITVren The South Bank Show saioan; 2002an, aldiz, Guillermo Byrd-en bizitzari eta garaiei buruzko dokumental berezi bat egin zuten BBC telebistarentzat.
Jordan Šrámek
Estatu Batuak
Jordan Šrámek Saint Paul-eko (Minnesota) The Rose Ensemble taldearen sortzaile eta zuzendari artistikoa da. Estatu Batuetako sormen handieneko musika-talde baten atzean dagoen indar programatikoa da Jordan, eta Estatu Batuetako musika koralaren jokalekuan aitzindari berritzaileenetakoa dela irizten zaio. Errespetu handia bereganatu du herri-musika sakratu eta espiritualari buruz egin duen ikerketa xeheari esker. Jordanek maiz bidaiatzen du lan hori gauzatzeko, azkenaldi honetan eskuizkribuak bilatzen, eta Israel, Frantzia, Espainia, Suedia nahiz Hawaiien aritu da musikologo eta hizkuntzalariekin elkarlanean. Garatu duen zentzu programatiko zorrotz eta txalotuak ahots-musikaren tapiz aberatsa eskaintzen du, eta haren kontzertu guztietarako balio du, Estatu Batuetan nahiz Europan. Jordanek sarri jasotzen ditu musikologia-biltzarretan hitzaldiak emateko eta tailer eta eskola magistralak irakasteko gonbitak. Talentu handiko abesbatza-zuzendaria eta kantaria da.
Nortasun erakargarria eta samurra duelako ezaguna, Jordanek abeslari amateur eta profesionalekin lan egiten du, era askotako ahots-musikak biltzen dituen errepertorio zabala landuz. Duela gutxi emandako hitzaldien eta irakatsitako eskolen artean, honako hauek aipa daitezke: Ile-de-France Jaialdia (Paris), Indiana Unibertsitatea (Indianapolis), Rhode Island Unibertsitatea, Vermont Unibertsitatea, Grinnell College, Oklahoma Unibertsitatea, Louisiana Unibertsitatea Lafayette-n, Luther College, Estatu Batuetako abesbatza-zuzendarien elkartea eta Chorus America.
Māris Sirmais
Letonia
Māris Sirmais musika koralaren alorreko izen garrantzitsuenetakoa da. Letoniako musikagintza koralaren oinarri eta gidari, Letoniako Abesbatza Jaialdiko milaka parte-hartzailek errespetatzen dute haren ahotsa. Letoniako estatuko abesbatzaren zuzendari artistikoa da 1997tik. Sirmais-ek Letoniako kultur-sinbolo handienetako bat sustatzen lagundu zuen halaber –Kamēr gazte abesbatza– eta 1990an sortu zenetik 2012ra arte izan zen haren zuzendari nagusia. Abesbatza-zuzendaritzako sailaren burua eta irakaslea da Letoniako Jāzeps Vītols Musika Akademian, eta askotan gonbidatu dute hala estatuko nola nazioarteko abesbatza-lehiaketetan epaimahaikide izateko. Hiru Izarren Ordena jaso du; Letoniako Zientzia Akademiaren ohorezko kide da; eta titulu eta sari ugari jaso ditu kulturgintzaren alorrean izan duen arrakastagatik eta mundu osoan Letonia ezagutzera emateagatik.
Sirmais-ek askotan jardun du Letoniako orkestrekin lanean eta hainbat talde zuzendu ditu: adibidez, Kremerata Baltica, Umeå Symphony Orchestra, Helsinki Strings, eta Evgeny Svetlanov State Academic Symphony Orchestra. Mundu osoan ezagunak diren bakarlariekin ere aritu da elkarlanean: besteak beste, Maxim Rysanov, Kristīna Blaumane, Egils Siliņš, Aleksandrs Antoņenko, Julius Berger, Gidons Krēmers, Nicolas Altstaedt, Douglas Webster eta Inese Galante.
Shin-Hwa Park
Hego Korea
Shin-Hwa Park doktorea Ansan City Choir abesbatzaren zuzendaria, Emakumeen Ewha Unibertsitateko irakaslea, Musika Koralaren Koreako Federazioaren (KFCM) presidentea, Abesbatza Zuzendarien Koreako Elkartearen (KCDA) presidente ohia, Ewha Chamber Choir abesbatzaren zuzendaria eta FEBC-FM irratian kristau-musika jendarteratzen duen saioaren aurkezlea da. Yonsei Unibertsitatean (Seul) erlijio- eta ahots-musikaren arloko lizentzia eta doktoretza atera zituen, eta Colorado Unibertsitatean (Boulder), berriz, Koru Zuzendaritza eta Literaturako DMA titulua.
Korean, ikastaro eta tailer koralak zuzentzeko gonbidapen ugari jasotzen ditu Park doktoreak. Koreako abesbatza nazionalean, Seuleko Koru Metropolitarrean, Busan City Chamber Choir abesbatzan eta beste talde askotan izan da zuzendari gonbidatua. Horrez gain, 40 hitzaldi baino gehiago ematen ditu urtero. 1996tik 2015era bitartean, haren abesbatzek 83 CD ekoitzi dituzte. Calvary Choir of Young-Nak Presbyterian Church 150 abeslariko korua ere zuzentzen du.
Park doktorea Ulrim sari nagusiaren lehenengo irabazlea izan zen, 2004an, eta Ansam hiriaren arte-saria jaso zuen urte hartan ere. Hurrengo urtean, Emakumeen Ewha Unibertsitateko irakasle onenen artean aukeratua izan zen eta 2007an Koreako Musikaren Saria irabazi zuen. Jatorrian nahiz atzerrian, erregulartasunez jasotzen du koru lehiaketetan epaimahaikide izateko gonbidapeak. 2011n, gonbidatuta, Vatikanoko aita santuaren gortean zuzendu zuen Ansan hiriko abesbatza. Abesbatza ACDAren Ipar Mendebaldeko Dibisioaren Biltzarrean aritu zen 2012an, Seattle-n (Washington), eta ACDAren Biltzar Nazionalean, aldiz, 2015ean Salt Lake City-n (Utah).
Stephen Connolly
Erresuma Batua
Urte luzez, Stephen Connollyk baxu gisa abestu eta zuzendarikide lanetan jardun zuen mundu osoan ezaguna den The King’s Singers ahots taldean. Mende laurdenez ia, 120 kontzertu eman zituen urteko, eta sarritan agertu zen hala irratian nola telebistan; horrez gain, disko ugari grabatu zituen EMI, BMG Records, Signum Records eta Sony etxeekin –baita hiru Grammy izendapen eta Grammy sari bat irabazi ere–. Duela gutxiago, Stephen lehiaketako epaimahaikide izan da eta abesbatza-lantegi ugari irakatsi ditu. 2008an, abeslari eta abesbatzentzat egonaldiak eskaintzen dituen A Cappella Nazioarteko Eskola sortu zuen Stephenek. 2010ean, Cheltenham Ladies’ College ikastetxeko ahots-ikasketen buru izendatu zuten. Gloucestershiren bizi da.
Georg Grün
Alemania
Kammerchor Saarbrücken izeneko abesbatzaren zuzendari artistikoa izan da, taldea sortu zenetik (1990). Haiekin, nazio-mailako zein nazioarteko lehiaketa garrantzitsuenak irabazi ditu; adibidez, Tolosakoa. 2000tik 2012ra bitartean koru-zuzendaritzako irakaslea izan zen Mannheimeko Goi Mailako Musika Eskolan. 2012az geroztik, Hochschule für Musik Saar goi-mailako musika-eskolako irakaslea da.
Gonbidatutako zuzendari, epaile eta koru-zuzendaritzako eskola magistraletako irakasle jardun ohi du, dela nazio-mailan, dela nazioartekoan. Azken urteotan, Stockholmen, Helsinkin eta Triesten aritu da gonbidatutako irakasle-lanetan. Laster, nazioarteko epaimahaiaren buru izango da Marktoberdorfeko ganbera-koruen nazioarteko lehiaketan (Bavaria, Alemania).
Stojan Kuret
Eslovenia
Triesten jaioa (Italia). Ljubljanako Unibertsitateko Musika Akademian graduatu zen, eta pianoko titulua ere eskuratu zuen, Triesteko Giuseppe Tartini kontserbatorioan hain zuzen; 1983z geroztik, hortxe dabil irakasle. Hamar urtez Ljubljanako Unibertsitateko APZ Tone Tomšič abesbatzaren zuzendari artistikoa izan zen. Abesbatza horrekin eta Vokalna akademija Ljubljanarekin nazioarteko sari artistiko ugari lortu zituen (bost sari nagusi –Tours 1999, Varna 2001, Gorizia 2001, Maribor 2002, Arezzo 2009–, hirutan finalista eta bitan irabazle Kantu Koraleko Europako Sari Nagusian –2002an Arezzon eta 2010ean Varnan–). 1984an Gallus Saria irabazi zuen musikaren alorrean izandako arrakastei esker, eta Ljubljana hiriko domina eman zioten, halaber, APZ Tone Tomšič abesbatzaren zuzendaritza artistikoarengatik. Bi urtez RTV Eslovenia ganbera-abesbatzaren zuzendari izan zen (irrati eta telebistako abesbatza nazionala). Bi urtez ere, 2007ko urtarriletik aurrera, Italiako Gazte Abesbatzaren zuzendari izan zen. 2011ko irailean Guidoneum Sari prestigiotsua irabazi zuen, Vokalna akademija Ljubljanarekin egindako lan arrakasta eta sormen handikoari esker. 2012an Prešeren Saria jaso zuen; hots, Esloveniako kultur alorreko ohore nazional handiena.
Bengt Ollén
Suedia
Gösta Ohlin eta Gunnar Erikssonen gainbegiradapean trebatu zen, Göteborgeko Musika eta Drama Akademian. Ondoren orkestra-zuzendaritza ikasi zuen, Lennart Hedvall, Jorma Panula, Robert Reynolds eta Everett Lee zituela irakasle. Bengt Ollèn Sofia Vokalensemble taldearen sortzaile eta zuzendaria da. 1995etik, grina handiz eta gogo bizi eta amaigabez gidatzen du abesbatza; hala, maila artistiko gorenetaraino eraman du. Bengten ikuspegia “notez harago doan” musika sortzean datza. Haren aburuz, musikak entzulea hunkitu ere egin behar du. Beraz, abeslari bakoitzaren konpromisoa funtsezkoa da musikaren progresiorako; musikak arrakasta izateko, guzti-guztiek hartu behar dute parte, eta horixe du bere sinesmen musikala.
Halaber, Södra Dalarnas ganbera-orkestraren sortzaile eta zuzendari da Bengt. Urtero, “Musik vid Siljan” jaialdian parte hartzen du orkestrak.
Bengtek sarri parte hartzen du epaimahaikide gisa lehiaketetan, baita maisu gonbidatu eta zuzendari gisa ere, nazio-mailan zein nazioartean, hainbat jaialdi, tailer eta kontzertutan. 1994az geroztik abesbatzako irakasle dihardu mundu osoan ezaguna den Stockholm Musikgyumnasium eskolan. Bere abesbatzekin, arrakasta handia bildu du mundu osoko abesbatza-lehiaketetan.
Ko Matsushita
Japonia
1962an Tokion jaioa. Kunitachi College of Music eskolan lortu zuen konposizio-gradua, eta Hungariako Kodály Institutuan, aldiz, koru-zuzendaritzakoa. Konpositore gisa, Japonian eta mundu osoan interpretatzen dira haren lanak. Zuzendari gisa, hainbat abesbatza gidatzen du Tokioko metropolian, eta Nazioarteko Abesbatza Lehiaketetan sari ugari irabazi ditu haiekin.
2005ean, Musika Koralaren “Robert Edler Prize” saria jasotzen zuen lehen asiarra izan zen.
Alexander Vatsek
Ukrainia
Koruko eta orkestrako zuzendaria, ahots-irakaslea, nazioarteko hainbat epaimahaitako kidea, koru-aholkularia, hizlaria eta moldatzailea. Oreya eta Gaudeamos Brno abesbatzak sortu zituen (1996) eta 10 sari nagusi eta 37 lehen sari lortu ditu haiekin. Ukrainako ohorezko artista izendatu dute eta I. Ohiyenko Saria eskuratu du. Mundu osoan eman ditu musika koralari buruzko mintegiak eta tailerrak, eta Frantzian, Alemanian, Errumanian, Ukrainian eta Txekiar Errepublikan zuzendu ditu proiektu sinfonikoak. World Choir Games lehiaketako epaimahaikide aritu da, Busan (Hegoaldeko Korea), Bremen (Alemania), Xiamin (Txina) eta Wernigeroden (Alemania). Horiez gain, baita Tolosa (Espainia), Marktoberdorf (Alemania), Maribor (Eslovenia), Riva del Garda (Italia), Artek (Ukraina), Tallin (Estonia) eta Bergenen (Norvegia) ere. Orobat, Txekiar Errepublikako koru-aholkulari izan da (2002-2006).
BABESLEAK
LAGUNTZAILE BEREZIAK
LAGUNTZAILEAK
Agua de Insalus
Colegio Hirukide Jesuitinak
Convento de Santa Clara
Distribuciones Mendieta
Euskalherriko Abesbatzen Elkartea
Harizpe
Iglesia de los Franciscanos
Industrias Borobil
Kaiz Lorategia
Sociedades Populares de Tolosa
Udaberri Dantza Taldea