TITIRIJAI:
TOLOSAKO NAZIOARTEKO
TXOTXONGILO JAIALDIA
Ez dira garai errazak izan Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdirako, baina zailtasunak zailtasun, aurten ospatzeko moduan dago. Lau hamarkada bete dira Tolosan (Gipuzkoa) modu apalean hasi zenetik. Miguel Arretxe eta Idoya Oteguiren eskutik ospea eta errekonozimendua hartzen joan zen Titirijai, Leidor eta TOPICeko antzoki eta kaleak betetzen dituzten konpainiei esker gainera, beste herri batzuetara ere joaten baitira Jaialdia zabaltzera.
Ikuslego familiar eta heldua Tolosara hurbildu ahal izango da aurten txotxongiloen artean oinarritutako ikuskizunez gozatzeko, azaroaren 19tik 27ra. Aurten, gainera, etapa berri bat hasiko da TOPICen, Juanjo Herrero eta Estitxu Zalduaren zuzendaritzakidetzarekin, orain arte zuzendari izan den Idoya Oteguiren lekukoa hartuz. Belaunaldi aldaketa da hau, talde honek egingo duen trantsizio bat da eta horrenbeste urteetan ospetsua izan den Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, hala izaten jarraitzeko lanean arituko dira.
Horregatik, 40. edizio honetan elkarrekin gozatzeko, Tolosan ospatuko diren ikuskizun, jardunaldi, udazkeneko eskola, erakusketa eta omenaldiak zuekin partekatzea espero dugu.
Bertan itxarongo zaituztegu!
IKUSKIZUN
FAMILIARRAK
Teknika: Objektuak, irudiak eta soinuak
Gomendatutako adina: Familiarrra
Iraupena: 45’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Lekua: TOPIC premontajes aretoa
Data: Azaroak 19 eta 20
Ordua: 12:00 eta 17:00
Etxearen eta naturaren inguruko soinu eta zentzumenen laborategi txikia. Eszenografia mugikor eta soinuduna, pertsonaia bitxi baina lasaigarria, urtaroen, koloreen eta zentzumenen gurutzaketa melodia bihurtzen den paisaian. Itsasargiak bere oroitzapenen zatiak dantzatzen ditu. Irudiek hiru dimentsiotako bidaia-egunkari hau osatzen dute: bizitza berrikusi baten pertzepzio txikiak.
Teknika: Obektu manipulazioa
Gomendatutako adina: 7 urtetik behera
Iraupena: 40’
Hizkuntza: Gaztelania, Euskera eta Frantsesa
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 19
Ordua: 18:30
Haizeak txistu egiten du eta hotz handia egiten du. Gau itxia da. Albisteek hotz, elur eta euri denboraldi handi bati buruz hitz egiten dute. Ezin da etxetik atera.
Emakumea aspertuta eta atsekabe dago. Kafe katilua berotzen duen bitartean, leihotik begira geratu da. Bere pentsamenduetan murgildurik, hatz erakuslearekin leihoko lurrunaren gainean marrazten hasi da. Leihoa kolorez aldatzen da. Gaueko itzal urdinen artean neskato baten silueta agertzen da, xamurki dantzan.
Haizeak ozenago egiten du txistu eta haize-instrumentu sinfonia goxo batean bihurtzen da. Arrain eta karramarroz osatutako unibertso ederra, anemona eta landare bitxiz osatutako baso batez inguratua. Espazioa itsas kosmos bat bihurtzen da. Landare-mundu nautiko bat zabaltzen zaigu aurrean, ilargiaren argitan dantzan ari diren beso loretsuak bailiran.
Teknika: Objektu manipulazioa
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 55’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Lekua: TOPIC antzokia
Data: Azaroak 20
Orduak: 18:30
Duela milaka urte, Paleolitoko toki eta uneren batean, giza talde bat otsoek inguratzen dute eta mamut handi baten hezurren ondoan babesten da. Baina eskeleto handi abandonatu horretan ez dago ahora eraman eta gosea baretzeko haragiaren arrastorik. Estututa eta goseturik, amaiera zail bat iragartzen du denak. Baina muturreko egoera horretan patu tragiko horri izkin egiten dion zerbait gertatzen da. Ezohikoa beste edozein animaliarentzat.
Horrela, besteen harridurarako, gizakietako batek hezur lehor eta zimeldu bat hartu eta estaltzen duen haragi zaporetsua atseginez mastekatzen duen itxura egiten du. Fartsa, fikzio edo antzerki keinu bat da, baina beste errealitate batzuk irudikatzeko irrika indartsua adierazten duena. Eta gaitasun horrek, denboraren poderioz, planetako animaliarik boteretsu eta ustekabekoena bihurtuko du.
Teknika: Mahai txotxongiloa
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 65’
Hizkuntza: Euskara
Lekua: LEIDOR Antzokia
Data: Azaroak 26 eta 27
Ordua: 17:00
Gure Kanoa Abbaren istorioa da, Senegalgo arrantzale familia batean jaiotako haur xarmangarri bezain ausarta. Aitarekin batera Arrainen Etxean arrantzan jarraitu ahal izateko, Abba bidaia luze batean murgilduko da, bi kulturaren, bi munduren errealitatea gerturatuz, Maam Kumbaren ahotsa, Lurraren kantua, Izaro herrira eramanez.
Migrazioa, hemisferio desberdinetako pertsonen arteko harremana eta Lurraren zaintza dira txotxongiloen lan sakon, poetiko eta dibertigarri honen ardatzak. Abenturaz beteriko istorio honetan, herrien taupadak eta kantuak itxaropena bizi den leku magikoa aurkituko dugu.
Teknika: Mimoa, ikusizko poesia, objektu antzerkia
Gomendatutakoa adina: Familiarra
Iraupena: 50’
Hizkuntza: Hitz gabe
Lekua: TOPIC antzokia
Datak: Azaroak 26
Orduak: 18:00
Ostatu zahar batean lan egiten duen neska baten istorioa da, bidaiari maitagarri baten ustekabeko bisita jasotzen duena eta bere bihotzeko ateak eta leihoak irekitzera gonbidatzen duena. Topaketa dibertigarri eta bereziak, protagonista bizitza ikusteko modu berri baterantz eramango du.
Teknika: Objektu manipulazioa
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 55’
Hizkutnza: Hitzik gabe
Lekua: TOPIC antzokia
Data: Azaroa 20
Ordua: 18:30
Bazen behin larriki gaixotu zen Tsar bat, diagnostikoa: “Gizon hau ez da zoriontsua”, erremedioa: “Gizon zoriontsu bat aurkitu behar duzu eta bere alkandora jantzi”. Teatro Paraisok gizateriaren abentura handienetako batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, zorionaren bilaketa! Eta hori egiteko, teknologia berriak antzerkigintzarekin lotu nahi ditu, irudi bizidunen, objektuen, musiken eta egoeren unibertso bat sortzeko, galdera handi bati erantzuteko: nor da munduko gizonik edo emakumerik zoriontsuena?
Teknika: Mahai txotxongiloa
Gomendatutako adina_: Familiarra
Iraupena: 45’
Hizkuntza: Gaztelania
Lekua: TOPIC Premontajes aretoa
Data: Azaroak 26 eta 27
Ordua: 12:00 eta 17:00
Gwendolynek eta bere lagun Matildak etxe bat eraiki dute elkarrekin bizitzeko. Ilusio handia dute, baina pixkanaka konturatzen dira elkarbizitza ez dela uste bezain erraza. Egun batean, Gwendolynek bere ahizparen urtebetetzea ospatzeko gonbidapena jasoko du, eta atseden hartzeko aprobetxatuko du. Baina itzulerako ustekabe batek, Matildarekin duen harremana aldaraziko du. Gnoma bizikidetzaren eta adiskidetasunaren erronkari, desberdintasunei eta bestearen onarpenari buruzko ikuskizuna da, bestelako familia-egitura bati keinu eginez.
Teknika: Mahai txotxongiloa
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 45’
Hizkuntza: Gaztelania
Lekua: SESTAO
Data: Azaroak 25
Ordua: 19:00
Ikuskizun hau Alice izeneko neskato baten istorioa da.
Egun batean, Alice gaixotu egiten da eta bakarrik Ilargia lortzen badu sendatuko dela dio.
Bere aita gai izango da neskatoaren nahiak betetzeko? Bere aitak baietz uste du, lehendakaria delako baino ez bada ere. Eta lehendakari batek beti dena lortzen du.
Baina… Ilargia?!
Gauza korapilatsuei buruzko istorio sinple bat.
HELDUENTZAKO
IKUSKIZUNAK
Teknika: Mahai txotxongiloa
Gomendatutako adina_: 18 urtetik aurrera
Iraupena: 60’
Hizkuntza: Gaztelania
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 22
Ordua: 20:30
Ikuskizun hau Juan Pérez Escalaren txotxongilo-tailerrean eta Hego Amerikako korronte artistiko bat den errealismo magikoaren eta mikro fikzioaren munduan murgiltzen da. Txotxongiloek, musikak eta zuzeneko marrazkiek bat egiten dute poesia hunkigarri eta filosofikoa sortzeko.
Kontatzen dizkigun istorioak ez dira istorioak, ez poemak, ezta benetako haikuak ere. Txiste eta ipuin txikiak ere ez dira. Izen bat eman zien: “kazus”.
Juanek samurtasunez eramaten gaitu bere mundura, non maitasuna, bizitza eta heriotza elkar lotzen diren. Eguneroko bizitza sublimatzen du, eromena eta malenkonia hutsaltzen ditu. Kazuak bezala, konturatzen gara zerbait intimoagoa eta sakonagoa ere badela: Kazu Lourekin maiteminduta dago, baina Lou jada ez dago han. Hala ere, maitasunak bizirik eta alai dirau…
Teknika: Aktorea, txotxongiloak eta itzalak
Gomendatutako adina: 18 urtetik aurrera
Iraupena: 50’
Hizkuntza: Gaztelania
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 22
Ordua: 20:30
Toni Rumbauk hitzaldi-ikuskizun bat aurkezten du, bertan, txotxongiloen milaka urteko praktika horren misterio ezkutuenetako batzuetan murgiltzera gonbidatzen du ikuslea. Horretarako, txotxongilolari-hizlariak eskularru-txotxongiloaren teknika klasikoa erabiltzen du, egileak ondo ezagutzen duena eta bere ikuskizun askotan praktikatu duena. Bestalde, itzalak, argiaren bidez errealitatea negatiboan tolestea eta bi dimentsioetara modu misteriotsuan murriztea ahalbidetzen duen prozedura hori, txotxongilolaritzaren eremu sakonenetan barneratzeko egileak erabiltzen duen beste hizkuntza da.
Teknika: Mahai txotxongiloa
Gomendatutako adina: 16 urtetik aurrera
Iraupena: 60’
Hizkuntza: Testurik gabe
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 23
Ordua: 20:30
Etorkizunean, robotak gizakiekin bizi ziren. Mundua aurrera zihoan eta robotek beren lana egiten zuten pertsonei lagunduz, beren kabuz pentsatzen hasi ziren arte. Gobernua ez zegoen pozik honekin eta planetako robot guztiak giltzapetu eta suntsitzeko agindu zuen. Eta horrela, robotak ia desagertu egin ziren.
Egun batean, Klara, gurpildun aulkian dagoen neskatoa, etxetik asko urruntzen da eta kontzentrazio-esparru batera iristen da. Bertan robot bat aurkituko du, ziurrenik lur planetako azken robota. Isiltasunean eta ulermenean oinarritutako adiskidetasun sakona hasten dute. Baina zoria ez dago bere alde eta banandu egiten dira. 70 urte geroago robota esnatu eta Klararen bila hasten da, aldatu den mundu batean, non intolerantzia eta axolagabekeria nagusi diren.
Teknika: Objetuak
Gomendatutako adina: 18 urtetik aurrera
Iraupena: 60’
Hizkuntza: Gaztelania
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 24
Ordua: 20:30
El tiempo de las tortugas maitasunaren eta desamodioaren ur sakonetarantz bidaia emozional bat da. Geure armaduraren barnean murgiltzera gonbidatzen gaitu, dortokek bezala, oskola soinean hartuta igeri egiten ikasteko.
Dora Cantero-ren poesia orain lazgarri, batzuetan ironia eta umorez beteta, eta Joan Bramon Mora-ren presentzia musikal delikatuarekin, dortoka bihurtuko gara, itsas hondotik ur-azalera joan-etorrian dabiltzala, konturatu gabe, igerian ikasten duten dortok
Teknika: Eskularrua
Gomendatutako adina: 16 urtetik aurrera
Iraupena: 50’
Hizkuntza: Gaztelania
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 25
Ordua: 20:30
Zikoitza, itsusia, gaiztoa eta eskrupulurik gabea, Don Kristobal bere fortuna handia handitzen jarraitzeko bakarrik bizi da. Baina bere zerbitzaria, pobre, jeloskor eta are itsusiagoak mila eta bat artimaña asmatuko ditu bera hiltzeko, zatitxotan ebakitzeko eta, azkenean, bere zori izugarriaz jabetzeko.
Txotxongilo mediterraneoaren teknika tradizionala jarraituz, baina “cartoonetik” hurbilago dagoen erritmoa eta estetika barne, La Muerte de Don Cristóbal bizitzeko borondatearen historia unibertsala kontatzen digu, non umoreak, energiak eta karikaturak beldurra eta indarkeria gainditzen duten.
KALE
IKUSKIZUNAK
Aurten berriz ere, Titirijai Tolosako kaleetara irtengo da, ikusle leialen bila, eta kaleko ikuskizunak, kalejirak eta beste hainbat emanaldi eskainiko ditu haur zein helduen gozamenerako.
¡Animaros, llegan los titiriteros!Anima zaitezte, hemen dira titiriteroak!
Teknika: Instalazio parte hartzailea
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 60’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Lekua: Zerkausi – Alondegia
Data eta Orduak: Azaroak 20 Zerkausi 11:00, 12:00, 13:00, 17:00 eta 18:00
Data eta Orduak: Azaroak 27 Alondegia 11:00, 12:00, 13:00, 17:00, 18:00
Euskal mitologian oinarritutako zurezko jokoen bilduma ibiltaria da Larun, artisau-erara egina eta diseinu esklusiboa duena.
Jokoak adin guztietako jendearentzat dira, pantailarik gabeko gunea eskaintzen dute, belaunaldien arteko harremanak sustatzen dira eta, aldi berean, euskal mitologiari buruz ikasten da.
Probatu zure trebetasunak, eta ondo pasa Jokairen proposamen berri eta iradokitzaile honekin.
Técnica: Instalazio parte-hartzailea
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 60’
Hizkuntza: Hitz gabe
Lekua: Zerkausia
Data: Azaroak 26
Orduak: 20:30
Jauja, gurasoek eta seme-alabek alaitasunez dantzatzen duten espazio magikoa da, zentzu osoko festa deitzen diogun hori partekatzen duen gunea.
Doinu tradizionalak alde batera utzi gabe, hala nola, El corro chirimbolo eta Ay chumbala eta txango eta kanpaldiko kantuak: Ivanof eta Carrascal, Jauja gure ondare latinoaren parte diren beste abesti batzuetara hurbiltzen da: La Bamba eta Guantanamera, besteak beste, eta Vainica Doble, Bob Dylan eta José Antonio Labordetaren abestiak interpretatzen dituzte haurrei hurbiltzeko.
ESKOLETARAKO
PROGRAMAZIOA
Teknika: Xaboi punpak
Gomendatutako adina: Ikuslego guztientzat
Iraupena: 60’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Lekua: Leidor Antzokia
Datak: Azaroak 21 eta 22
Ordua: 10:00 eta 12:30
Gaur ospakizun egun handia da antzokian! 1913ko uztailaren 15a da eta eszenatokian gure hegazkinlariak eraikitako biplano eder bat dago, hitzaldi labur baten ondoren abentura handi bat bizitzera abiatuko den berbera.
Batzuen eszeptizismoaren eta besteen gogoaren artean, gure heroia laster hegaz abiatuko da eta mundu ezezagun, zoragarri eta urrunetara eramango gaitu, urrunegi agian…
Haize-boladek, hodei leun eta apartsuek, xaboi-punpa erraldoiek lurraren mugetatik haratagoko bidaia batera eramango gaituzte.
Teknika: Objektu manipulazioa
Gomendatutako adina:Familiarra
Iraupena: 55’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Lekua: TOPIC Antzokia
Datak: Azaroak 20
Orduak: 18:30
Duela milaka urte, Paleolitoko toki eta uneren batean, giza talde bat otsoek inguratzen dute eta mamut handi baten hezurren ondoan babesten da. Baina eskeleto handi abandonatu horretan ez dago ahora eraman eta gosea baretzeko haragiaren arrastorik. Estututa eta goseturik, amaiera zail bat iragartzen du denak. Baina muturreko egoera horretan patu tragiko horri izkin egiten dion zerbait gertatzen da. Ezohikoa beste edozein animaliarentzat.
Horrela, besteen harridurarako, gizakietako batek hezur lehor eta zimeldu bat hartu eta estaltzen duen haragi zaporetsua atseginez mastekatzen duen itxura egiten du. Fartsa, fikzio edo antzerki keinu bat da, baina beste errealitate batzuk irudikatzeko irrika indartsua adierazten duena. Eta gaitasun horrek, denboraren poderioz, planetako animaliarik boteretsu eta ustekabekoena bihurtuko du.
Teknika: Txotxongilo eta aktoreak
Gomendatutako adina:11 urtera arte
Iraupena: 50’
Hizkuntza: Gaztelania
Lekua: TOPIC Antzokia
Datak: Azaroak 22
Orduak: 10:00 eta 12:30
Nork ez du inoiz gezurrik esan? Eskolan, kalean, etxean, futbolean edo partxisean inoiz gezurrik esan ez duela esaten duena gezurretan ariko da. Gezurra esaten dute telebistan eta Interneten. Ipuinak gezur hutsa dira. Egiak ezkutatzen dituzten gezurrak. Gezurrak ezkutatzen dituzten egiak.
Mentira Cochina gezurrari eta egiari buruzko hausnarketa proposatzen duen ikuskizuna da, bere errealitatea arbuiatzen duen haur baten istoriotik abiatuta. Bi arkitektok, gezurrak sortzen adituak, nortasun berri bat sortzen lagunduko diote. Gezurrari eutsiko zaio?
Teknika: Inprobisazioa
Gomendatutako adina:Ikuslego guztientzat
Iraupena: 55’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Lekua: LEIDOR Antzokia
Datak: Azaroak 23
Orduak: 10:00 eta 12:30
Folklorearen generoak giza irudimena ahalik eta gehien zabaltzeko joera du, ikuslea ustekabeko mundu batera eramateko. Lehen begi-kolpean dena txantxa bat dirudi, baina, egia esan, elementu folklorikoak hain konbinatuta daude agertokian, non ikuskizun sinkretikoa, umoretsua baina, aldi berean, iradokizun serioz betea lortzen baita. Magia folkloriko batek bizia hartzen du ikuslegoaren aurrean.
Ikuskizuna haurrentzat zein helduentzat zuzendua dago. Eta hau, guztiek maite dituztelako beren sustraiak, beren historiarekin liluratzen direlako eta beren herriaren tradizioak gordetzen ahalegintzen direlako gertatzen da hain zuzen ere.
Teknika: Objektu manipulazioa
Gomendatutako adina:7 urtetik aurrera
Iraupena: 50’
Hizkuntza: Gaztelania
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 23
Orduak: 10:00 eta 12:30
Nor da Elzéar Duquette? LIHEDen, hondar-erloju handia da, gure txotxongilo guztiak bezala, baina bizitza errealean, The King of the Walk zen. 59 urte zituela, harea-ale gutxi batzuk bakarrik geratzen zitzaizkiola konturatu zen gizon bat. Horrela, baldintzak zailagoak ziren lekuetan bizitza bilatzea erabaki zuen.
Bere lagun onena aurkitzeko helburuarekin, zortzi urtez munduan zehar oinez eraman zuen bidaia bati ekin zion. Bere hilkutxatik tiratuz, honetan lo egin eta bere ondasun urriak gorde zituen.
Zergatik erabaki zuen bere hilkutxatik tiratuz bidaiatzea? Bidaiaren amaieraren oroigarri bat da, denok berdinak egiten gaituen amaieraren oroigarria.
Teknika: Hagaxka
Gomendatutako adina:Familiarra
Iraupena: 55’
Hizkuntza: Gaztelania
Lekua: LEIDOR Antzokia
Data: Azaroak 24
Orduak: 10:00 eta 12:30
Marionak, Jurik eta Nilek martetar izatera jolasten dute. Unibertsoa bere jokoaren parte da, guztiok unibertsoaren parte garen bezala. Egun batean, bere orbitak bitan banatzen dira eta pista galtzen diote elkarri. Urteak aurrera doaz, orain helduak dira, Mariona hirukotearen ametsa egia bihurtzear dago: benetan espaziorantz bidaiatzea. Ez du alde egin nahi, ordea, agur esan gabe.
Bere lagunek agur esan nahi dute joan baino lehen. Berriro elkartu ala ez, oroimena esnatu egiten da, jokoak itzuli egiten dira eta astroek ezinezko konstelazioak egiten dituzte berriro.
Orbital emateko dagoen besarkada baten inguruan biratzen duen istorioa da, hiru lagunek egingo duten egiazko bidaia luzearen inguruan.
Teknika: Mahai txotxongiloak eta proiekzio animatuak
Gomendatutako adina: 7 urtera arte
Iraupena: 45’
Hizkuntza: Gaztelania
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 24
Orduak: 10:00 eta 12:30
Timiri itsasoa begiratzea gustatzen zaio. Horregatik, ahal duen guztietan, bere amona bisitatzen du bere arrantzale herrian. Bertan, Kalin ezagutuko du, bere adineko neskatoa, eta Moby Dicken istorioa kontatuko dio. Jolasean eta irudimena hegan utziz, Tim eta Kalinek balea zuri handiaren abenturak berpiztuko dituzte, Ahab kapitainaren arpoietatik libratzeko eta 7 itsasoetan zehar igeri egiten jarraitzeko.
Teknika: Mimoa, ikusizko poesia, objektu antzerkia
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 50’
Hizkuntza: Hitzik gabe
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 25
Orduak: 10:00 eta 12:30
Ostatu zahar batean lan egiten duen neska baten istorioa da, bidaiari maitagarri baten ustekabeko bisita jasotzen duena eta bere bihotzeko ateak eta leihoak irekitzera gonbidatzen duena. Topaketa dibertigarri eta bereziak, protagonista bizitza ikusteko modu berri baterantz eramango du.
BESTE
JARDUERA BATZUK
TITIRIJAIEKO JARDUNALDIAK
Edizio honetan, topaketa-jardunaldi batzuk diseinatu ditugu estatuko eta nazioarteko hainbat profesionalekin. Bertan, beren gogoetak eta bizipenak azalduko dizkigute, esparru oso zehatz baten barruan. Indarkeria eta Txotxongiloen Antzerkia goiburupean egingo dira jardunaldi horiek, eta mota horretako arazoei buruz hitz egin nahi da, indarkeriaren fenomenoa ardatz hartuta, ikuskizunen barruan edo kanpoan ikusita, eta, era berean, txotxongilo-antzerkia tresna praktiko gisa, ezagutzarako eta inguruneko indarkeria esplizituko testuinguru bihurtzeko tresna gisa baliagarria izan daitekeen aztertuko da.
Hori dela eta, Titirijaiko zuzendaritzak erabaki du eztabaidak osagarriak eta desberdinak diren hurrengo hiru gaietan oinarritzea:
Egunak: Azaroak 23tik 27ra
Ordua: 17:00 – 19:00
Lugar: TOPIC Edaritegia
Txotxongiloa ezagutzarako eta eraldaketarako tresna gisa gatazken bihotza.
Data: Asteazkena Azaroak 23
Ordua: 17:00etatik 19:00etara
Lekua: Topic-Ambigú
Parte-hartzaileak: Karim Dakroub eta Dadi Pudumjee
Moderatzailea: Toni Rumbau
Txotxongilo Antzerkiaren barruko indarkeria edo, beste hitz batzuetan esanda, txotxongilo berberek sortutako indarkeria.
Data: Ostirala Azaroak 24
Ordua: 17:00etatik 19:00etara
Lekua: Topic-Ambigú
Parte-hartzaileak: Paz Tatay eta Eugenio Navarro
Moderatzailea: Toni Rumbau
Txotxongilo-antzerkiaren inguruko kanpoko indarkeria.
Data: Osteguna Azaroak 25
Ordua: 17:00etatik 19:00etara
Lekua: Topic-Ambigú
Parte-hartzaileak: Adolfo Ayuso, Roberta Colomo eta David Zuazola
Moderatzailea: Toni Rumbau
Heidee Boetto eta Manuel Moran konfirmatu gabe
ERAKUSKETAK
Erakusketa honetan ikusiko duzuen bizi-abentura 1977ko apirileko ilunabar batean hasten da. Urte hartan, Jordi Bertran Txotxongilo Tailer Taldearekin elkartu zen, Pepe Otalek zuzenduta, eta txotxongiloen lilura eta komunikatzeko gaitasuna ezagutu zituen.
Ondoren, bi taldetan parte hartu zuen: Bartzelonako Col·lectiu d ‘Animació (1978), Carles Cañellasek zuzendua, eta La Companyia Ambulant Els Farsant (1979-1987), zeinaren sortzaileetako bat izan baitzen. 1987an, bere konpainia sortu zuen, txotxongiloen artea zabaltzeko eta, batez ere, helduengana iristeko.
TOPICetik, Jordi Bertran txotxongilolari eta musikariak 45 urtetan zehar egindako lan bikainaren bilduma bat eskaintzeaz harro gaude. Erakusketa honetan, zalantzarik gabe, inor axolagabe utziko ez duen pieza bikainak eta bitxiak aurkitu daitezke.
Titirijai 40. Urteurrena
Datak: 2022/11/19 – 2022/11/27
Lekua: TOPICeko Ambigu aretoa
Titirijairen 40. urteurrena dela eta, txotxongilo jaialdiaren hainbat ediziotako kartelak jasoko dituen kartel-erakusketa bat proposatzen dugu. Ale bakoitzak edizio bakoitzerako sortutako diseinu bakarra du, forma eta koloreen ugaritasuna dira ale hauen bereizgarriak eta mugak gainditzen dituen jaialdi honek izan duen ibilbidea errepasatzen dute.
Urte bat gehiago, TOPIC-ek, Tolosa & Co.rekin batera, txotxongilo erakusketa bat antolatuko du Tolosako hainbat dendetako erakusleihoetan aurtengo Titirijai jaialdiarekin kointzidituz. Era honetan, zentroko txotxongiloak beren testuinguru naturaletik kanpo ikusarazi nahi dira eta, aldi berean, Tolosako jarduera sozialaren partaide egin. Aurten, indonesiar jatorriko Wayang Golek txotxongilo tradizionalak izango dira protagonistak, UNESCOk gizateriaren kultura-ondare ez materiala izendatu zituenak.
Titirijai jaialdiaren 40. edizio honetan, nola ez, omenaldia Idoya Oteguirentzat izango da, Titirijai Jaialdiaren sortzaileetako bat, Miguel Arrecherekin batera, eta 2009tik aurten arte TOPICeko sortzaileetako bat eta ko-zuzendaria. Aparteko indarra duen emakume honek, txotxongiloen mundua maila oso altuetara eramatea lortu du, bai nazioan, baita nazioartean. Beste kargu garrantzitsu askoren artean, 2016an Nazioarteko UNIMA idazkari nagusi izendatu zuten, Tolosan egindako Biltzarraren hogeita bigarren edizioan.
Bere ekarpena eta lana funtsezkoa izan da eta izaten jarraitzen du Txotxongiloen Nazioarteko Zentroari eta Tolosako hiriari berari ikusgarritasuna emateko. Hainbeste lan egin dituenez, ezinezkoa da lerro gutxi hauetan laburbiltzea. Horregatik, merezitako omenaldi honek bere izena darama: Idoya Otegui, gure lagun maitea eta, zalantzarik gabe, erreferentea.