TITIRIJAI:
TOLOSAKO NAZIOARTEKO
TXOTXONGILO JAIALDIA
Beste behin ere, 2021aren azaroaren 21etik 29ra bitartean Titirijai ospatuko dugu, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia.
Badator Titirijai, Tolosako udazkeneroko hitzordua. Iazkoa urte bitxia izan zen arren, lortu genuen jaialdia ospatzea, eta aurten normaltasunera itzuliko da berriz. Gainera, inoiz baino gogo handiagoz hasiko gara datorren urtean beteko den 40. urteurrena prestatzen. Izan ere, irrikaz gaude kalea eta antzokiak beteta ikusteko, gainezka, Tolosan, Gipuzkoan zein Euskal Herrian tradizio bilakatu diren txotxongiloak ikustera joandako haur nahiz helduekin.
Aurtengo jaialdiak, inoiz baino gehiago, agerian jarriko du Euskal Herria Plazako TOPIC eraikinaren barrunbeetan egiten den lan ikusezina: ehunka bideo ikusten ditugu; jaialdietara bidaiatzen dugu zuei eskainiko dizkizuegun ikuskizunak aukeratzeko; sorkuntzarako egonaldiak antolatzen ditugu gero haien fruituak goza ditzazuen antzoki eta kaleetan; erakusketak ekoitzi, diseinatu eta lantzen ditugu, zuek liluratzeko aurreko mendeetako haur zein helduen gozamen izan ziren altxorrekin, edo bestelako bitxikeriekin, esaterako txotxongiloak agertzen dituzten disko-azalekin; kaleko ikuskizunak antolatzen ditugu herritarrak parean topa ditzan larunbateroko paseoen alaigarri; sona handiko profesionalak eta adituak biltzen ditugu eztabaidarako jardunaldietan, gogoeta egin dezaten profesionalki Europan dugun egoerari eta titiriteroen prestakuntzari buruz; prestakuntza jardunaldiak antolatzen ditugu profesionalentzat; omenaldiak ere bai… DENENTZAKO jardueraz jositako Titirijai bat: haur zein heldu, profesional nahiz zale, badaude denoi zuzendutako jarduerak, zuk zeuk ere goza dezazun.
Zain gauzkazu!!!
IKUSKIZUN
FAMILIARRAK
Teknika: Haizezko txotxongiloak
Gomendatutako adina: Familiarrra
Iraupena: 20’
Hizkuntza: Hitz gabe
Lekua: Premontajes Aretoa
Data: azaroak 20
Ordua: 12:00 eta 17:00
Ikuskizun hau bakarkako lan bat da, eguneroko bizitzan poesia aurkitzeko eta, horrela, bizitza apur bat magikoago egiteko gaitasuna piztu nahi diona jendeari. Helburutzat dauka sinpletasunaren indarra aldarrikatzea, gauza errazen konplexutasuna apreziatzea eta ahaztutakoen edertasuna deskubritzea.
Eguneroko bizitzako elementu ohikoenekin sortutako unibertso fantastiko batean murgilduko gaitu. Objektuen berrerabilpenaz eta eraldaketaz pentsaraziko digu, eta baita ere objektu horien balio erlatiboaz, zoriontsu izateko benetan zer behar dugun zalantzan jarriz…
Teknika: Mahaiko txotxongiloak eta maskarak
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 50’
Hizkuntza: Erderaz
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: azaroak 20
Ordua: 18:30
Zenbait klasikok badute denboraren joanari aurre egin eta guztiz garaikideak diren irakurketak eskaintzeko gaitasuna. Horietako bat da HAMELIN, izen bereko ipuin klasikoan oinarritutako ikuskizuna, eta gure ustez kontatu beharrekoa den funts bat bizirik mantentzen duena. Hamelinek zeurea izan zitekeen hiri baten zorigaizto misteriotsua kontatzen baitu. Hiri horretan, hiritar guztiak elkarren ondoan bizi dira, euren poztasun eta eztabaiden erdian, baina bizikidetza dramatikoki asaldatuko da gertakizun baten ondorioz. Hiria arratoi plaga batek inbadituko du. Inork ez daki nondik agertu diren baina, akaso ez dira inondik etorri? Agian beti egon dira bertan?
Teknika: Mahaiko txotxongiloak eta objektuak
Gomendatutako adina: 7 urtetik aurrera
Iraupena: 45’
Hizkuntza: Erderaz
Lekua: TOPIC Premontajes Aretoa
Data: azaroak 21
Orduak: 12:00 eta 17:30
Kalek moxal basati bat da, amarekin batera libre bizi dena. Egun batean gizonek harrapatu eta otzandu egingo dute, eta jabe desberdinen menpe lan egin beharko du, zirko batean amaitzen duen arte, itzulipurdiak eta bestelako jauziak eginez. Bere ukuiluan gatibu, Kalekek gauero amesten du berriz ere libre dela, haizea bezala.
Ikuskizun honek poesia eta umorea uztartzen ditu, txotxongiloak, objektuen antzerkia eta musika protagonista bilakatuz. Pablo Vergneren dramaturgia orijinala samurra bezain sakona da askatasunari buruzko ipuin honetan.
Teknika: Pailazoa, mahaiko txotxongiloak, objektuak
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 55’
Hizkuntza: Hitz gabe
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: azaroak 21
Ordua: 18:30
Sarritan, aske izatea ez da loturak haustea, baizik eta lotura horiekin bizitzea. Ahalegin horretan, bizitza errepikatu egiten da, buru-bihotzetako hormetan talka egiten duen oihartzun bat bailitzan. Eta amesgaizto hori maiz errepikatzen da eszenatokian harrapatuta dauden bi komiko hauen lozorroan.
Ymedioteatro konpainiak bere proposamen pertsonal eta zirraragarriena aurkezten digu. Jolasa da sorkuntzaren jatorria, lotsarik eta beldurrik gabe, ahalegin betean eta denak emanda: txotxongiloak, objektuak, eszenografia, argiztapena, emozioak, musika eta mugimendua. Ikusizko metaforen dantza, bizitzara lotzen gaituen poesiaz mintzatzen den ikuskizun komiko baten baitan.
Teknika: Mahaiko txotxongiloak
Gomendatutakoa adina: Familiarra
Iraupena: 40’
Hizkuntza: Hitz gabe
Lekua: TOPIC Premontajes Aretoa
Datak: azaroak 27 eta 28
Orduak: 12:00 eta 17:30
“El Niño” ikuskizuna Miguel Torga idazle portugesaren olerki soilenetako batean inspiratuta dago, zeinetan oso lerro gutxitan islatzen baitu ongi gordetako sekretu batek nola indartu dezakeen benetako adiskidetasuna.
Argumentu minimalista duen kontakizun hau zoritik abiatzen da. Apaingarri gutxiko eszenatoki horretan mugituko dira protagonista bakarra, bigarren mailako hiru elementu eta obra hasieratik amaierara osatuko duen soinu-banda.
“El Niño” proiektu berezi-berezia da, haurrei zein helduei irudimena hegaldatzeko irrika pizten diena, eta bizitzako gauza sinpleenak baloratzera bultzatuko gaituena, ulertzeko hain errazak direnak eta beste ororen gainetik zaindu eta gorde behar direnak.
Teknika: Eskularrua, haria, mahaia…
Gomendatutako adina: 2 urtetik aurrera
Iraupena: 55’
Hizkutnza: Erderaz
Lekua: Leidor Antzokia
Data: azaroa 27
Ordua: 17:00
Maricastaña eta Bruno ipuinen sorleku ezkututik datoz. Begietara begiratzen diete ikusleei, eta pertsonaiak ingurura hurbiltzen zaizkie, esku-txokotik jatera datozen txoriak bailiran. Musika jotzen dute, alegiak errezitatzen, astakeriak asmatzen, eta politxinelak dantzarazten dituzte erretaulan.
Testuak: Ramón Gómez de la Serna, Juan Ramón Jiménez, Miguel Hernández, María Elena Walsh, Antonio Robles.
Txotxongilo ikuskizun onenaren saria FETEN 2014 jaialdian. Obra onenaren ikusleen saria Los Yébeneseko I. Txotxongilo Jaialdian.
Teknika: Haria, buruak, mahaiko txotxongiloak…
Gomendatutako adina_: Familiarra
Iraupena: 40’
Hizkuntza: Hitz gabe
Lekua: TOPIC antzokia
Data: azaroak 27
Ordua: 18:30
Aurreikusi ezinezko kontzertu bat, munduko txoko desberdinetako musikak biltzen dituena. Hitzik gabeko komedia bat, elkarri lotzen zaizkion istorioz osatua, non 11 txotxongilo musikari eta bi txotxongilo aktore agertzen baitira, elkarren arteko txotxongilo eta pantomima jolas batean murgildurik.
Perkusio-jole tradizional bat sabel-dantza egiten duen ekialdeko dantzari batekin, akordeoilari bat abeslari ijito batekin, Asia Txikiko flautista tradizional bat 3 biolin-jole klasikorekin, gitarra-jole bat The Strings” rock taldeko perkusio-jole batekin, biolin-jole txiki bat eta Country abeslari bat. Guztiak agertuko dira jendaurrean euren bizitzako uneak kontatzeko.
Txotxongilo antzerki eta pantomimaz osatutako ikuskizuna, adin guztietako jendearentzat entretenigarri dena hiru elementu nagusiri esker: koreografia, umorea eta erritmoa.
Teknika: Paperezko antzerkia, mahaia, objektuak
Gomendatutako adina: 5 urtetik aurrera
Iraupena: 45’
Hizkuntza: Erderaz
Lekua: TOPIC antzokia
Data: Azaroak 28
oRDUA: 18:30
Azul como un trazo de mar” (Iyagui: Cuentos Coreanos) 5 urtetik gorako ikusleentzat pentsatutako txotxongilo antzerkia da. Lau interprete-demiurgok mikrokosmos bat sortzen dute espazio huts batean, anitz bezain harmonikoak diren elementuak agertuz eta ordenatuz. Hitzak, poesiak, figurek, argiak eta zuzeneko soinuak unibertso eszeniko bat osatzen dute ipuin zoragarri baten kontakizunaren inguruan.
Ikuskizun hau Veranos de la Villa Jaialdian (Conde Duque Kultur Zentroa) estreinatu da, eta biran ibili da Donostiako Kultura Korearraren Jaialdian (Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa).
HELDUENTZAKO
IKUSKIZUNAK
Teknika: Objektuak
Gomendatutako adina_: 16 urtetik aurrera
Iraupena: 30’
Hizkuntza: Ingelesa
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 22
Ordua: 22:00
Zer esan nahi du atzerritar bati ongietorria emateak zure itsasertzean? Ordu erdiko obra honetan, aireportuko segurtasun kontrol batek argitara aterako ditu mundu osoko hainbat istorio. Maletetako eguneroko artikuluek bizia hartuko dute nondik nora bidaiatu duten azaltzeko. Eta istorio horiek kontatuz, Aduanas obrak sakonki islatuko du atzerritarrek estatuen mugetan jasaten duten sufrimendua, ontasuna aldarrikatuz haien arteko konexioak azaleratzean.
Aduanas obraren bertsio honetan parte hartzen dute Abigail Espínola (Mexiko), Carolina Morales (Txile), Jesse Orr (Kanada) eta Mark Blashford (Estatu Batuak) titiriteroek, Sarah Nolen (Estatu Batuak) zuzendariaren esanetara.
Teknika: Paperezko antzerkia, itzalak
Gomendatutako adina: 16 urtetik aurrera
Iraupena: 30’
Hizkuntza: Ingelesa, frantsesa, portugesa, gaelikoa, italiera
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 22
Ordua: 22:00
UNIMAren 90. urteurrenaren karietara, Marcos Nicolaiewsky brasildarrak Sortzaile gazteentzako UNIMA saria irabazi zuen Customs” izeneko testuagatik. Mugei buruzko istorio bat da, gogoeta egiten duena gaur egun muga bat zeharkatzeak duen esanahiari buruz, izan muga geografikoa edo tenporala, irekia edo itxia…
Les Hauts-de-France” eskualdeko Le Tas de Sable – Ches Panses Vertes espazio-konpainiak beretzat hartu zuen testu hori, istorioz kargatutako maletak are gehiago betetzeko asmoz. Hala, txotxongiloei eman zien hitzak totemizatzeko lana, elkarrengandik izugarri desberdinak diren pertsonaiak –Irlanda, Portugal, Belgika eta Frantziatik etorritako artistek baliatzen dituzten manipulazio-teknikak bezain desberdinak- haragiztatu zitzaten. Europako kantu eta hizkuntzaz betetako sorkuntza poetiko bat, mugetara erabateko iraultza daramana!
Teknika: hagaxkako eta mahaiko objektuen antzerkia
Gomendatutako adina: 12 urtetik aurrera
Iraupena: 80’
Hizkuntza: Erderaz
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 23
Ordua: 22:00
Coctel hainbat txotxongilo-teknikek osatzen dute: objektu-antzerkiak, maskorrarekin egindako txapelak, txotxongilo gorpuzdunak eta txotxongilolari bat agerian, ikusleen laguna dena eta aldi berean, aretoan bat gehiago besterik ez dena, txotxongiloek dutelako egi osoa.
Lau historio ikusteko aukera izango dugu: Elkarrizketak Luisekin, Papelin, Heriotza eta La Nely
Teknika: Mahaiko txotxongiloak, itzalak
Gomendatutako adina: 16 urtetik aurrera
Iraupena: 45’
Hizkuntza: Erderaz
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 24
Ordua: 22:00
Yuma Innui herriko (Kanadako herri autoktono bat) nerabe bat da, eta erdibidean sentitzen da, tiraka nabaritzen baititu, alde batetik, iraganean lurperatuta eta ahaztuta dauzkan erroak eta, bestetik, bere eguneroko mundua. Egun batean ohartuko da ez dagoela bakarrik. Jatorriz Amazonia perutarrekoa den Yara bizilagunak bere istorioa kontatuko dio. Yara istorio ehulea da, hiriko kaleetan saltzen dituen oihaletan ehuntzen ditu istorioak.
Obra honek herri autoktonoak arroztearen ondorio ugarietako bat azaleratzen du.
Teknika: Papera
Gomendatutako adina: 7 urtetik aurrera
Iraupena: 40’
Hizkuntza: Hitz gabe
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 25
Ordua: 22:00
“NIYAR” antzerki bisualeko pieza artistiko bat da, norbere helburuak betetzeko nahi eta grinaren istorio betierekoa kontatzen duena. Ikuskizunak oinarritzat hartzen du paperarekin eta paperetan jolastea, horrexek ematen baitie forma eszenatokiko diseinu ederrari eta aurpegirik gabeko paperezko txotxongilo berezi-bereziei. Beraz, aurreko guztiari manipulatzaile-interpretearen fintasuna eta goxotasuna erantsi ondoren, “NIYAR” obrak bidaia poetiko batera gonbidatzen ditu ikusleak, batzuetan zoriontsuak eta besteetan tristeak diren une magikoak bizitzera. Finean, obrak elkarlanean darabiltza objektuen antzerkia, txotxongiloak eta antzerki bisuala, maitasunaren eta aukeramen librearen kontzeptura iristeraino.
Teknika: Mahaiko txotxongiloak, bideo-poesiak, zuzeneko musika.
Gomendatutako adina: 16 urtetik aurrera
Iraupena: 55’
Hizkuntza: Erderaz
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 26
Ordua: 22:00
El tiempo de las tortugas” bidaia emozional bat da maitasunaren eta desamodioaren ur sakonetarantz. Geure armaduraren barnean murgiltzera gonbidatzen gaitu, dortokek bezala, oskola soinean hartuta igeri egiten ikasteko.
Dora Cantero-ren poesia orain lazgarri, orain ironia eta umorez beteekin, eta Joan Bramon Mora-ren presentzia musikal delikatuarekin, dortoka bihurtuko gara, itsas hondotik urazalera joan-etorrian dabiltzala, konturatu gabe, igerian ikasten duten dortoka.
El tiempo de las tortugas” bidaia-koaderno bat da, lokartzen garenean irensten gaituen dimentsio primarioan bizi ditugun esperientziak biltzen dituena. Irudiz, musikaz eta hitzez elkarri jositako abentura onirikoen bilduma bat, emanaldi poetiko eder bezain sentikor batean.
KALE
IKUSKIZUNAK
Aurten berriz ere, Titirijai Tolosako kaleetara irtengo da, ikusle leialen bila, eta kaleko ikuskizunak, kalejirak eta beste hainbat emanaldi eskainiko ditu haur zein helduen gozamenerako.
¡Animaros, llegan los titiriteros!Anima zaitezte, hemen dira titiriteroak!
Teknika: Paperezko antzerkia
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 45’
Hizkuntza: Erderaz
Lekua: Kultur Etxea
Data: Azaroak 20
Orduak: 12:30 eta 18:00
Narratzaile bat da. Galduta dator, bere maleta eta antzokiarekin, eta aho-korapiloak, esaldi luzeak, ipuinak eta papera erabiliz, mundu berezi batean murgilduko gaitu, hitz-jokoz, istorioz eta bere irudimenetik ateratako pertsonaiaz betetako munduan.
Hiru istorio edo lau…?
SECRETO DE FAMILIA. Neskato txiki bat da. Sekretu bat dauka. Gaur, ohikoa baino goizago jaiki da eta, ikusi du bere ama… arantzurde bat dela!
DOÑA CARMEN. Asko gustatzen zaio lo egitea baina… animalia-orkestra bat du ohe azpian.
EL HOMBRECITO QUE TENÍA. Hain zen txiroa, ezen ez baitzeukan ezer ere…
INTERCAMBIO CULTURAL. Julitok sei ordu daramatza telebistari begira, eta iragarki batek bere arreta piztu du bat-batean: alda zaitez atzerriko hiritar batekin! Eta Julitok Afrikara joatea aukeratu du.
Técnica: Instalazio parte-hartzailea
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 45’
Hizkuntza: Hitz gabe
Lekua: Zerkausia
Data: Azroak 21
Orduak: 11:00,12:00, 13:00, 16:30, 17:30 eta 18:30
Munduko zinemarik txikiena iraultza batean murgilduta dago. Pertsonaia bizidunek matxinatzea erabaki dute, eta PUCK karabana txikiko pantailatik irtetea ikusleen artean barrabaskeriak egiteko. Animalia fantastikoak, munstroak, alegiazko izaki txikiak, erraldoiak, haur ameslariak, mamuak eta intsektu bitxiak, denek kalea inbadituko dute eta eszenatokitzat hartu, euren istorioak zuzenean azaltzeko. Bi dimentsiorekin ez dute nahikoa! Jolasak mundu handiago bat behar du, eta baita ere irudimen handiko eskuak eta dena egia bihurtuko duten adimen irekiak. PUCKeko koadrila osoa badator mundua hankaz gora jartzera, euren jolasetan proposatzen dizkiguten abentura bizidunak bizitzera, gu geu ere bat gehiago bihurtuz euren koadrila mugagabean. Imajinatu nahi eta ahal dugun bezain mugagabea.
Teknika: Hologramak
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 12’
Hizkuntza: Hitz gabe
Lekua: Berdura Plaza
Data: Azaroak 21
Orduak: 12:00-14:00 eta 17:00-19:00 (emanaldiak 20 minuturo)
Publiko guztientzako pieza labur bat, non aktore-manipulatzaile batek txotxongilo holografiko eta objektuekin elkarreragiten baitu. Hakan protagonista ohartuko da bere barrua hutsik duela. Argia itzali egin dela. Une horretan, argi hori berreskuratzeko bidaia bati ekingo dio, baina ez da bakarrik joango: ondoan izango ditu bizia hartuko duten hainbat objektu pertsonal eta ametsezko munduan gidatuko duten hologramak. Abentura hau hamasei lagunentzako moduko etxola batean gertatuko da, material birziklatuekin eraikia eta Inken tradizioan inspiratua.
El onírico INTERIOR” obra Fira Tàrrega 2016 jaialdian estreinatu zen, eta harrezkero hainbat azoka eta jaialditan parte hartu du Taiwan, Danimarka, Suedia, Luxenburgo, Erresuma Batu, Alemania, Belgika, Turkia, Errumania, Portugal eta Espainian.
Teknika: Kalejira
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 20’
Hizkuntza: Hitz gabe
Lekuak: Emeterio Arrese (12:30) eta Plaza Zaharra (18:00)
Data: Azaroak 27
Orduak: 12:30 eta 18:00
Bazenekien baleek kantatu eta negar egiten dutela? Kujira balea urdin kume bat da. Balea urdina munduan inoiz izan den animalia handi eta indartsuena da, baina negar egiten du gure planeta zoragarria nola hondatzen dugun ikustean. Kujirak bidaia luze bati ekin dio, bere negarra eta kantua gizakiei entzunarazteko. Klima aldaketaz, kutsaduraz eta planetako baliabideen gehiegizko ustiapenaz ohartarazi nahi gaituen negarra.
Ikuskizun ibiltari honetan, balea urdin erraldoi bat hirian barrena abiatzen da bere kantua entzunaraziz. Bizitzari eta ingurumenarekiko errespetuari eskainitako kantua da, ikusleak ohartarazten dituena klima larrialdiarekiko dugun erantzukizun kolektiboaz.
Teknika: Instalazio parte-hartzailea
Gomendatutako adina: Familiarra
Iraupena: 20’
Hizkuntza: Hitz gabe
Lekua: Zerkausia
Data: Azaroak 28
Orduak: 11:00,12:00, 13:00, 16:30, 17:30 eta 18:30
Kaleko animazio ikuskizuna, tamaina handikoa, elkarreragin ludikoa eta publikoaren dibertsioa bilatzeko asmoz sortutako tramankulu mekanikoetan oinarritua.
Guztira, asmamen handiko zazpi atrakzio izango dira ikusgai:
- 5 metroko garaiera duen txotxongilo erraldoi bat, ikusleek manipulatua.
- 5×5 metroko karpa bat, zurezko automata mekanikoz betea, ikusleek mugiarazditzaten. Mekanismoak ulertzeko hainbat panel egongo dira, automatak eraikitzekoerabili ohi diren mekanismo eta engranaje desberdinei buruz.
- 4 panel desberdin, publikoak martxan jarri ahal izango dituen 16 mekanismorekin.
- Mekanismoei buruzko azalpenezko 2 panel, funtzionamenduaz gain, egungomakinerian non erabiltzen diren adieraziz.
- Karabana – kamera ilun bat. Bertan, argazki kamera baten funtzionamenduaerreproduzituko da, zeinak kanpoaldeko espazioa eta mugimendua atzematen etaislatzen baititu lente baten bidez.
- Zurezko enigma-piramide handi bat, aginte, botoi, manibela, tiradore eta abarrezbetea. Guztiak ukitu ahala, irekitzeko sekretua zein den erakutsiko digu. Eta irekitzea 25 lortuz gero, sorpresa bat izango du barruan. Atrakzio hau ikusmen ezgaitasuna duten pertsonentzat egokituta dago.
- Garabiak eta txirrikak; soilik mekanismo eta txirrikekin eraikitako garabi bat, non 3 jokalarik palankei eragin beharko baitiete kaxa batean dauden objektuak garraiatzeko. Lan horretarako elkarrekin lan egin eta elkarren artean koordinatu beharko dute.
- Helize batekin eta garapen mekaniko batekin hornitutako triziklo bat; pedalei eragitean, mugimenduak behar beste energia sortuko du organotxo bat martxan jarri eta haren musikarekin ingurua girotzeko.
Ikuskizuna egokia da mota guztietako publikoentzat. Jarduerari buruzko kartel informatiboak egongo dira.
ESKOLETARAKO
PROGRAMAZIOA
Teknika: Manipulación zuzena
Gomendatutako adina: 7 urtetik aurrera
Iraupena: 60’
Hizkuntza: Erderaz
Lekua: Leidor Antzokia
Datak: Azaroak 22 eta 23
Ordua: 11:00 eta 14:00
Rob itsasontzi hartara sartu zenean, ez zekien ontzia ez zela sekula iritsiko portura. Edo, akaso, patuak toki horixe zeukan gordeta berarentzat. Uharte bat, non gauza bakarra aurkituko baitzuen: bere burua. Bizitza noraezean doanean, zaila da jakiten zein den gure portua. Eta erreskatearen zain gauden bitartean, irudimena da gure salbamendu ontzi bakarra.
Teknika: Pailazoa, mahaiko txotxongiloa, objektuak
Gomendatutako adina:Familiarra
Iraupena: 55’
Hizkuntza: Hitz gabe
Lekua: TOPIC Antzokia
Datak: Azaroak 22 eta 23
Orduak: 11:00 eta 14:00
Ymedioteatro konpainiak bere proposamen pertsonal eta zirraragarriena aurkezten digu. Jolasa da sorkuntzaren jatorria, lotsarik eta beldurrik gabe, ahalegin betean eta denak emanda: txotxongiloak, objektuak, eszenografia, argiztapena, emozioak, musika eta mugimendua. Ikusizko metaforen dantza, bizitzara lotzen gaituen poesiaz mintzatzen den ikuskizun komiko baten baitan.
Teknika: Mahaiko txotxongiloak
Gomendatutako adina:Familiarra
Iraupena: 50’
Hizkuntza: Erderaz
Lekua: Leidor Antzokia
Datak: Azaroak 24 eta 25
Orduak: 11:00 eta 14:00
Hiri berri bat jaio da irudimenaren geografian. Hiriak etengabe mugitzen dira, gero eta pertsona gehiago hartzen dituzte beren baitan: beste kultura batzuetakoak, bizitza ikusteko eta ulertzeko modu desberdinak dituztenak, beste literatura eta ipuin batzuetakoak… Toki eta jatorri anitzetakoak izan arren, elkarren ondoan bizi diren bost pertsona elkartuko ditugu hemen. Pertsonekin gertatzen den bezala, istorioak ere elkarrekin erlazionatzen eta nahasten dira, elkar aberasten dute, eta mundua bera bezain mestizoa den istorio bat sortzen dute.
Teknika: Harizko txotxongiloak
Gomendatutako adina:Familiarra
Iraupena: 53’
Hizkuntza: Hitz gabe
Lekua: TOPIC Antzokia
Datak: Azaroak 24 eta 25
Orduak: 11:00 eta 14:00
Ikuskizun honetan, Protok bidaia oso pertsonal bat biziko du, jaio zen unetik hasita, eta bere izatearen hainbat etapa garrantzitsu ikusiko ditugu. Bere bizitasunari esker, gaurkotasun handiko gaiak aztertuko ditugu ironiaz eta poesiaz bustirik, besteak beste, teknologia eta gure benetako izatearen hauskortasuna eta kontzientzia.
Teknika: Mistoa
Gomendatutako adina:6 urtetik aurrera
Iraupena: 65’
Hizkuntza: Erderaz
Lekua: Leidor Antzokia
Data: Azaroak 26
Orduak: 11:00 eta 14:00
Sally Jonesen legendak garai txarrean jaiotako gorila baten istorioa kontatzen digu; ilargirik eta izarrik gabeko gau batean jaio zen, eta horregatik, lan eskergaz eta zorigaiztoz betetako bizitza bat izatea zuen patu. Zoritxarrak berehala agertu ziren: Belgikako legez kanpoko ehiztariek gatibu hartu zuten eta boli merkatari turkiar bati saldu, hark bere emazte apetatiari oparitu ziezaion.
Teknika: Papera
Gomendatutako adina:7 urtetik aurrera
Iraupena: 65’
Hizkuntza: Hitz gabe
Lekua: TOPIC Antzokia
Data: Azaroak 26
Orduak: 11:00 eta 14:00
“NIYAR” antzerki bisualeko pieza artistiko bat da, norbere helburuak betetzeko nahi eta grinaren istorio betierekoa kontatzen duena. Ikuskizunak oinarritzat hartzen du paperarekin eta paperetan jolastea, horrexek ematen baitie forma eszenatokiko diseinu ederrari eta aurpegirik gabeko paperezko txotxongilo berezi-bereziei. Beraz, aurreko guztiari manipulatzaile-interpretearen fintasuna eta goxotasuna erantsi ondoren, “NIYAR” obrak bidaia poetiko batera gonbidatzen ditu ikusleak, batzuetan zoriontsuak eta besteetan tristeak diren une magikoak bizitzera.
BESTE
JARDUERA BATZUK
V Udazkeneko Eskola
Obra bat, Mila eta bat Ikuskizun
Datak: Azaroak 20tik 27ra
Ordutegia: 15:00 – 20:00
Irakasleak: Alain Lecucq & Narguess Majd
Lekua: TOPIC
Bost urte daramatzagu Udazkeneko Eskola antolatzen. Gure ingururako oso beharrezkoa den kalitatezko prestakuntza espazio bat da, ez daukagulako etengabeko prestakuntza arauturik. Beste behin UNIMA Euskalherria eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eman diguten babesari esker, aurten gurekin izango dugu Paperezko Antzerkian munduko espezialista handiena den Alain Lecucq, eta baita ere bere ikasle eta ondorengo Narguess Majd. Biak hala biak euren ezagutza transmititzen ahaleginduko dira V. Udazkeneko Eskola honetan.
Ikastaro berritzaile bat izango da, non tradizioa eta forma garaikideak uztartuko baititugu. Izan ere, batetik XIX. mendean sortutako paperezko antzerkiaren teknika garatuko dugu, baina bestetik, antzerki teknika garaikidea eta antzeko beste baliabide batzuk erabiliko ditugu istorio anitzagoak kontatzeko, gaur egungo baliabide estetiko eta teknikoen laguntzaz.
HIZKETALDIAK
Egunak: Azaroak 22, 23, 24, 25 eta 26
Ordua: 23:00
Lekua: TOPIC-eko edaritegian
Gaueko helduen ikuskizunaren ostean, artistekin mintzatzeko, euren lanari, zailtasunei buruz gehiago ikasteko aukera da hau. Nola aukeratzen dituzte gaiak? Eta teknikak? Eta Musika?…
NAZIOARTEKO JARDUNALDIAK
Europako txotxongilolarien prestakuntzari eta profesionalizazioari buruzko gogoetak
Europan estatu desberdinak maila desberdinetan daude txotxongilo artisten hezkuntza edo prestakuntzari dagokionez. Tolosako TOPIC zentroa proiektu batean murgilduta dago Europako beste bost herrialdetako sei erakunderekin batera; horietako hiruk (Frantzia, Belgika eta Eslovenia) eskaintzen dute mota bateko edo besteko prestakuntza, eta beste hirurek (Espainia, Italia, Grezia) ez.
Testuinguru profesionalari erreparatuta, praktika ere oso desberdina da. Testuinguru profesional deitzen diogu artistek eta sareek duintasunez ordaindu eta aitortutako esparru batean jarduteko duten gaitasunari.
Gainera, proiektu honetako herrialde gehienetan ez dago arloko profesionalen azterketa edo erreferentziarik; Frantzian eta Espainian egin dira, eta beste bat martxan dago Italian, baina gehienek ez daukate testuinguru legal edo sozialik oinarritzat.
Elementu desberdin horien ondorioz, artistak egoera oso prekarioan bizi dira, eta igaro dugun osasun krisiak agerian utzi du hori.
Azkenik, proiektuko herrialde gehienetan, txotxongiloaren munduan lan egiten duten artista eta egiturek ez daukate solaskide espezifikorik erakunde publikoetan –Frantzian izan ezik-.
Horregatik, eta Europako proiektuaren abiapuntu gisa, iaz hasi ginen jardunaldi hauek antolatzen digitalki, eta aurten jarraipena emango diegu presentzialki, txotxongiloen munduko artistek prestakuntza zein profesionalizazio arloetan dituzten premiei buruz eztabaidatzeko.
Helburu horrekin, Europan eta Estatuan erreferentziazkoak diren profesional handiak bildu ditugu
Egunak: Azaroak 23tik 27ra
Ordua: 17:00 – 19:00
Lugar: TOPIC Edaritegia
Programa
2021/11/23 | 17:00-19:00
Jardunaldietako I. saioa “Formación del marionetista, en los países sin formación reglada”, Lucile Bodson, Fabrizio Montecchi, Alfred Casas eta Juanjo Herrero-ren parte-hartzearekin..
2021/11/24 | 17:00-19:00
Jardunaldietako II. saioa: “Acompañamiento de Compañías y Residencias de Creación”, Sylvie Baillon, Emmanuelle Castang eta Lola Lara-ren parte-hartzearekin.
2021/11/25 | 17:00-19:00
Jardunaldietako III. saioa: “Importancia de la programación de Teatro para público joven”, Françoise Flabat, Uroš Karancan eta Jose Luis Melendo parte-hartzearekin.
2021/11/26 | 17:00-19:00
Jardunaldietako IV. saioa: “Sobre la importancia de las MOOC – Formaciones on-line”, Karmele Cruz, Stathis Markopoulos, Jordi Palet eta Estitxu Zaldua.
2021/11/27 | 10:00-12:00
Jardunaldietako V. eta azken saioa: ondorioak.
ERAKUSKETAK
Paperezko antzerkia Ingalaterran jaio zen 1811n familia-antzerki gisa Europa osora zabalduz, XX. mendearen hasiera arte. Hainbat urtez ahaztuta egon ondoren, duela hogeita hamar bat urte itzuli zen eszenatokietara mundu osoko artistei esker. Antzerki hau bai haurrei bai helduei zuzenduta dago.
Praktika honen aitzindarietako bat Alain Lecucq da, espezialitate honek Europan duen erreferentzia-izen handiena. Bere ibilbide profesional osoan zehar sorturiko lanaren bilduma batez osatutako erakusketa eskaintzen dugu, erakusketa honetarako bereziki, bilduma pribatuetatik eta beste herrialde batzuetako museoetatik ekarri diren obrekin.
Paperezko antzerkiaren historiari errepaso bat emango diogu, XIX. mendearen hasierako praktika horren garapenari buruzko dokumentu eta piezekin hasita.
Ondoren, Paperezko antzerki garaikidearekin jarraituko dugu, ikuskizunen laburpenak aurkeztuko dituen bideoekin batera. Zatoz erakusketa berezi honetara!
Lleidako Txotxongilo Zentroak binilozko diskoen eta txotxongilo munduaren arteko harremana isladatzen duen erakusketa berezi bat dakarkigu.
Bertan, txontxongiloei erreferentzia egiten dien hainbat binilo karatulen bilduma eskeintzen dizuege bakoitzaren musika entzuteko aukerarekin batera.
OMENALDIAK
Txotxongiloaren munduak bizirik jarraitzea zerbait heroikoa da ia, batik bat txotxongiloak artetzat hartu ez dituen herrialde batean, nahiz eta kopuruek erakusten duten oihartzun handia dutela, nagusiki ikusle kopuruari erreparatzen bazaio: 3.635.000 ikuslek enplegu zuzena ematen diete 2.822 artistari, 55.000.000 euroko urteko fakturazioa sortuz (2018ko datuak).
Zenbaki horiek erakusten digute sektore garrantzitsu bat dela arte eszenikoen barruan, Espainian halakotzat hartzen ez bada ere.
Horregatik uste dugu, urtez urte ZUTIK eta arrakastak biltzen jarraitzea badela nahiko arrazoi aitortzak eta omenaldiak egiteko. Horregatik, aurtengo omenduak dira:
Teatralia – diziplina anitzeko jaialdiari bere zilarrezko ezteiengatik.
Charleville-Mézières-eko Txotxongilo Antzerkien Munduko Jaialdia – Duela 60 urte hasi zen, eta munduko jaialdirik garrantzitsuena da gaur egun.
Dadi Pudumjee, Indiako Txotxongilo Artearen txotxongilolari iraultzailea, Indiako txotxongilolari garaikide gehienen maisua. Eskuzabala den gizona, lan handia egin du haurrekin, batez ere kaleko haurrekin, eta asko trebatu ditu lanbide desberdinetan.