Tolosako Ekimen Etxeak 56. Tolosako Abesbatza Lehiaketa iragarri du eta honako Oinarri hauen arabera antolatu du:

Lehiaketa hau abesbatza amateur guztientzat dago zabalik, Ahots Taldeen kategorian izan ezik, horiek profesionalak izan baitaitezke. Abesbatzen zuzendariei ez dagokie amateur kalifikazioa.

DATAK

Urriaren 29: Abesbatzen iritsiera

Urriaren 30etik Azaroaren 1era: Lehiatzeko fasea

Azaroak 2: Amaiera saioa: modalitate guztietan saritutako abesbatzek nahitaez hartu behar dute parte.

2025

56. EDIZIOA

Urriaren 30-etik Azaroaren 2-ra

KATEGORIAK ETA MODALITATEAK

Lehiaketa kategoria hauen arabera garatuko da:

1. KATEGORIA – GANBERA ABESBATZAK

2. KATEGORIA – AHOTS TALDEAK

1. KATEGORIA – GANBERA ABESBATZAK

Lehiaketan parte har dezakete gutxienez 17 abeslariz eta gehienez 40 abeslariz osatutako ahots nahasietako eta ahots berdineko abesbatzek. Muga horiek gordetzen ez dituen abesbatza 11. artikuluaren arabera zigortuko da.

Orobat, lehiaketako batzorde artistikoak behin betikoz onartu behar ditu kategoria honetan aurkezten diren programak.

Talde parte-hartzaileek nahitaez hartu behar dute parte honako modalitate hauetan:

  1. I. modalitatea: EUSKAL KANTAK ETA HERRI-KANTAK
  2. II. modalitatea: POLIFONIA

I. MODALITATEA: EUSKAL KANTAK ETA HERRI-KANTAK

Hauek dira ahots motaren arabera abestu beharko diren derrigorrezko lanak eta aurkeztutako
programek bete beharreko baldintzak:

  • a) Ahots Nahasiak: ARROSA LILIA, de Pablo Sorozabal (1897-1988).
  • Ahots Zuriak: HIRU EUSKO ABESTIAK, de P. José Domingo de Santa Teresa (1888-1980).
  • Ahots Lodiak:de HIRU GAUKANTU EUSKALDUN ETA TABERNAKO ABESTI BAT, de Jaakko Mäntyjärvi (1968):
    – III Zure begiak maite ditut
    – IV Ardotxo txuria

b) Herri kanta euskaldun bat, edo euskarazko testua duen sorkuntza-lan bat.

c) Abesbatzaren sorterriko folklore-lan bat, herri-izaeraduna.

d) Herri-izaera duten musika-lanak (folklorea, jazz-a, pop-a, «show-choir»…).

  • Zilegi da instrumentuzko laguntza txiki bat erabiltzea. Antolatzaileek ez dute pianoa baizik hornituko.
  • Aurkeztutako programan (nahitaezko musika-lana barne), benetako musika-denborak (atsedenaldiak eta txaloaldiak kontuan hartu gabe) 17 minutuko iraupena izango du, gutxienez, eta 20 minutukoa, gehienez. Denbora horiek gordetzen ez dituen abesbatza 10. artikuluaren arabera zigortuko da.
  • Beste musika-lan osagarri batzuk aukeratu daitezke, nahierara, gehieneko 20 minutuak bete arte.
  • Ahots nahasietako abesbatzek lau ahotsez edo gehiagoz abestutako errepertorioa aurkeztu behar dute.
  • Inolako musika-lanik ezingo du iraun aukeratutako lan guztien denbora osoaren erdia baino gehiago.

II. MODALITATEA: POLIFONIA

Hauek dira ahots motaren arabera abestu beharko diren derrigorrezko lanak eta aurkeztutako programek bete beharreko baldintzak:

    a)

  • Ahots Nahasiak: AVE VERUM CORPUS, Javier Busto (1949).
  • Ahots Zuriak: PATER NOSTER, Junkal Guerrero (1968).
  • Ahots Lodiak: PATER NOSTER, Junkal Guerrero (1968).

b) 1800 baino lehen jaiotako musikagile baten lan bat.

c) 1801 eta 1980 bitartean idatzitako musika-lan bat.

d) 1980ren ondoren idatzitako musika-lan bat.

  • Aurkeztutako programan (nahitaezko musika-lana barne), benetako musika-denborak (atsedenaldiak eta txaloaldiak kontuan hartu gabe) 17 minutuko luzera izango du, gutxienez, eta 20 minutukoa, gehienez. Denbora horiek gordetzen ez dituen abesbatza 10. artikuluaren arabera zigortuko da.
  • Beste musika-lan osagarri batzuk aukeratu daitezke, nahierara, gehieneko 20 minutuak bete arte.
  • Ahots nahasietako abesbatzek lau ahotsez edo gehiagoz abestutako errepertorioa aurkeztu behar dute.
  • Gomendagarria da musika-lan bakar bat, dela c atalekoa, dela d atalekoa, instrumentu gutxi batzuekin laguntzea. Antolatzaileek ez dute pianoa baizik hornituko. Programako beste abestiak esklusiboki «a cappella» abestu beharko dira, ahots nahasien kategoriako nahitaezko musika-lana izan ezik.
  • Inolako musika-lanik ezingo du iraun aukeratutako lan guztien denbora osoaren erdia baino gehiago.
  • Aurkeztutako musika-lanetatik, gutxienez bat, abesbatzaren sorterriko musikagile batena izan behar da.
  • Gomendagarria da estilo eta izaera anitzeko eta kontrastatuko musika-lanak aurkeztea.

 

2. KATEGORIA – AHOTS TALDEAK

Kategoria honetan gutxienez 4 kantariz eta gehienez 16 kantariz osatutako ahots-talde mistoek, gizonezkoen ahots taldeek edo emakumezkoen ahots taldeek parte hartu ahal izango dute. Muga horiek errespetatzen ez dituen taldea zigortu egingo da, 11. artikuluaren arabera.

Amateurrek nahiz profesionalek osa ditzakete, eta ez dago adin-mugarik.

Emanaldian zehar, Ahots Taldeak bere kantari batzuk aldatu ahal izango ditu, gehienez ere lau kantari arte. Arau hori betetzen ez bada, ahots taldea kanporatua izango da.

Lehiaketako batzorde artistikoak behin betiko onartu beharko ditu kategoria honetan aurkezten diren programak.

Ahots taldeek modalitate hauetan parte hartu beharko dute:

  1. I. modalitatea: MUSIKA ERLIJIOSOA
  2. II. modalitatea: MUSIKA PROFANOA

I. MODALITATEA: MUSIKA ERLIJIOSOA

Aukera libreko programa bat interpretatu beharko dute, testu erlijiosoarekin. Programa honetan ondokoak sartu beharko dira gutxienez:

a) 1800 baino lehen konposatutako lana.

b) 1801 eta 1980 artean konposatutako lana.

c) 1980tik aurrera konposatutako lana.

  • Modalitate horietako bakoitzean aurkezten den programak gutxienez 15 minutuko eta gehienez 18 minutuko musika-iraupena izango du (ez da geldialdirik edo txalorik kontatuko). Denbora horiek errespetatzen ez dituen abesbatza zigortu egingo da, 10. artikuluaren arabera.
  • 18 minutu arte, beste abesti osagarri edo gehigarri batzuk ere aukeratu ahal izango dira.
  • Obrak “a cappella” eran interpretatu beharko dira. Debekatuta dago edozein musika-tresna melodiko edo perkusio erabiltzea.
  • Obra bakar batek ere ezin izango du aukeratutako obren iraupen osoaren erdia baino gehiago iraun.
  • Aurkeztutako lanetako bat, gutxienez, koruaren jatorrizko herrialdeko autore batena izango da.
  • Lanak estilo eta karaktere desberdinetakoak eta kontrastatuak izatea gomendatzen da.

II. MODALITATEA – MUSIKA PROFANOA
Aukera libreko programa bat interpretatu beharko dute testu ez erlijiosoarekin. Programak, gutxienez, honako hauek bilduko ditu:

a) 1800 baino lehen konposatutako lana.

b) 1801 eta 1980 artean konposatutako lana.

c) 1980tik aurrera konposatutako lana.

  • Modalitate horietako bakoitzean aurkezten den programak gutxienez 15 minutuko eta gehienez 18 minutuko musika-iraupena izango du (ez da geldialdirik edo txalorik kontatuko). Denbora horiek errespetatzen ez dituen abesbatza zigortu egingo da, 10. artikuluaren arabera.
  • 18 minutu arte, beste abesti osagarri edo gehigarri batzuk ere aukeratu ahal izango dira.
  • Obrak “a cappella” eran interpretatu beharko dira. Debekatuta dago edozein musika-tresna melodiko edo perkusio erabiltzea.
  • Obra bakar batek ere ezin izango du aukeratutako obren iraupen osoaren erdia baino gehiago iraun.
  • Aurkeztutako lanetako bat, gutxienez, koruaren jatorrizko herrialdeko autore batena izango da.
  • Lanak estilo eta karaktere desberdinetakoak eta kontrastatuak izatea gomendatzen da.

SARIAK

Sari hauek ezarri dira modalitate bakoitzerako:

1. Saria: Garaikurra eta 1.000 EURO.

2. Saria: Garaikurra eta 750 EURO.

3. Saria: Garaikurra eta 500 EURO.

Sariak Amaierako Ekitaldiaren egun berean ordainduko dira.

TOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETAKO SARI NAGUSIA

56. Tolosako Abesbatza Lehiaketa honetako edozein kategoriatan parte-hartzen duten abesbatza guztiak Tolosako Abesbatza Lehiaketaren Sari Nagusia irabaztearren lehiatzen dira. Hartara, Tolosako ordezkari gisa, Europako Sari Nagusirako izendatuak izateko aukera izango baitute. Saria 2.000 eurokoa izango da eta irabazleek, izendatuak izan diren Europako Sari Nagusian parte hartzean jasoko dute dirua.

Abesbatza Kantuaren Europako Sari Nagusia, nazioarteko abesbatza lehiaketa hauek antolatzen dute: Arezzo (Italia), Debrecen (Hungaria), Jürmala (Letonia), Maribor (Eslovenia), Varna (Bulgaria) eta Tolosa.

Lehiaketa horietan irabazle izandako abesbatzak MARIBOR-en (Eslovenia) lehiatuko da 2026an, Abesbatza Kantuaren Europako Sari Nagusia lortzeko.

Izendapen hori lortzeko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Kategoriatako batean lehiaketako puntuazio altuena lortzea.
  • Gutxienez 12 abeslariz osatutako abesbatza izatea.
  • Abeslari ez profesionalez soilik osatutako abesbatza izatea.
  • Urte horretan bertan izendapenik irabazi ez izatea Europar Sari Nagusiko beste lehiaketaren batean.

ANTOLATZAILEEN LAGUNTZA

Antolatzaileek ondoko diru-laguntzak emango dituzte joan-etorrien gastuekin laguntzeko, abesbatzek beren jatorritik Tolosaraino egin beharreko distantzien arabera:

250 EURO, 50 kilometrotik beherako distantzietarako.

300 EURO, 50 eta 200 kilometro arteko distantzietarako.

200 kilometrotik gorako distantzia egin behar duten abesbatzen kasuan, antolatzaileek beren gain hartuko dituzte egonaldiaren gastuak (ohea eta jana), hasi 2025eko urriaren 29ko afaritik eta azaroaren 2ko bazkarira arte.

IZEN EMATEAK

Lehiaketa honetan parte hartzeko izena emateko epea 2025eko maiatzaren 10ean bukatuko da. Izen-emate orriarekin batera agiri hauek bildu beharko dira eta xabi@cittolosa.com helbidera bidali:

  1. Abesbatzaren CV laburra (gehienez ere 20 lerro idatzita)
  2. Abesbatzaren argazkia koloretan eta definizio handiarekin
  3. Abesbatzaren duela gutxiko grabaketa bat
  4. Lehiaketan interpretatu beharreko lan bakoitzaren kopia bat PDF formatuan

Gure web orriaren bidez ere eman daiteke izena::

Hautatua izan ondoren, abestuko diren obren 8 partitura original bidaliko dira – 7 kopia epaimahaikideentzat eta kopia bat lehiaketak artxibatzeko. 8 kopiak postaz bidali beharko dira erakundearen helbide ofizialera. Obrak ez zaizkio abesbatzari itzuliko eta lehiaketako artxiboetan geldituko dira.

Oharra: Obren izenburuak eta konpositoreen izenak argi eta garbi idatzita egon beharko dira.

Izen-emateak ez du baliorik izango ez bada aipatutako izenemate-orria guztiz bete eta bertan eskatutako dokumentazio guztia erantsi.

Izena emateko epea bukatu eta ondorengo 30 egunen barruan jakinaraziko zaie izena eman duten taldeei ea Lehiaketan parte hartzeko onartuak edo baztertuak izan diren.

Zuzendariak nahi duen ordenan interpretatu daitezke musika-lanak; dena dela, 2025eko irailaren 1a baino lehen jakinarazi behar zaie antolatzaileei delako hurrenkera eta ondoren, ez da onartuko aldaketarik erabakitako ordenan.

Saritutako abesbatzek nahitaez egon eta parte hartu behar dute Amaierako Saioan. Gutxi gora behera azaroaren 2ko 14.00ak arte iraungo du.

Abesbatza parte-hartzaileek Tolosa inguruko herrietan egingo diren kontzertuetan partehartzeko betebeharra dute. Hala eskatuko balitz, abesbatzak 75 minutuko “a cappella”
kontzertu-programa
prestatu beharko du.

EPAIMAHAIA ETA ERABAKIA

Hainbat herrialdeetako eta musikaren munduko zazpi pertsona ospetsuk osatuko dute epaimahaia; hain zuzen, lehiaketa hasi baino hilabete lehenago jakinaraziko da zeintzuk diren.

Epaimahaiak ezaugarri hauen arabera epaituko du:

  • Adierazpen- eta tinbre-aberastasuna.
  • Musika-formulazioari gordetako begirunea.
  • Aurkeztutako programaren aniztasuna eta kalitatea.

Epaimahaikide bakoitzak 100 puntura arte eman ditzake eta abesbatza bakoitzaren emanaldi 7 2025 Tolosako Abesbatza Lehiaketa osoa hartuko da aintzat. Emandako puntuazio maximo eta minimoak kenduko dira eta behin betiko puntu-kopurua gainerako epaimahaikideen puntuazioak batuz lortuko da.

Epaimahaiak gaitasuna du, aho batez, saririk ez emateko gutxienez ondorengo puntuehunekoak lortu ez dituzten abesbatzei:

  • Lehen sarirako: puntuen guztizkoaren % 85 gutxienez.
  • Bigarren sarirako: puntuen guztizkoaren % 80 gutxienez.
  • Hirugarren sarirako: puntuen guztizkoaren % 75 gutxienez.

Modalitate bakoitzerako zehaztutako denbora-mugak (gutxienekoak nahiz gehienekoak) gainditzen dituen minutu bakoitzeko, 5 puntu kenduko dira.

Abesbatza ez bada kategoria horretarako zehaztutako abeslari-kopurura iristen, edo kopuru horiek gainditzen baditu, 5 puntu kenduko zaizkio mugetatik kanpo dagoen abeslari bakoitzarengatik.

Amaierako Saioak ez du ematen punturik sailkapenerako

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta Amaierako Saioan emango da ezagutzera.

Abesbatza parte-hartzaile guztiei emango zaizkie lortutako sailkapen eta puntuazioak.

AZKEN XEDAPENAK

Antolatzaileek eskubidea izango dute Lehiaketan edo gainerako kontzertuetan abestutako kantak diskotan argitaratzeko eta bideotan grabatzeko. Abesbatzek ezingo dute interpretazio edo irudi-eskubiderik eskatu.

Antolatzaileek beraientzat gordetzen dute egoki baderitzote oinarri hauek aldatzeko eskubidea.

56. TOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETAN parte hartzeak oinarri hauen guztien onespen osoa dakar berekin.

2025 IZEN-EMATEAK

56. EDIZIOA

Lehiaketa honetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago eta 2025-eko maiatzaren 10-ean itxiko da

JARRAITU
ABESBATZA LEHIAKETA
SARE SOZIALETAN

BABESLEAK

Lehiaketaren oinarriak 1
Lehiaketaren oinarriak 3
Lehiaketaren oinarriak 5
Lehiaketaren oinarriak 7 Lehiaketaren oinarriak 9
Lehiaketaren oinarriak 11Lehiaketaren oinarriak 13

LAGUNTZAILE BEREZIAK

Lehiaketaren oinarriak 15

LAGUNTZAILEAK

Agua de Insalus
Colegio Hirukide Jesuitinak
Convento de Santa Clara
Distribuciones Mendieta
Euskalherriko Abesbatzen Elkartea

Harizpe
Iglesia de los Franciscanos
Industrias Borobil
Kaiz Lorategia
Sociedades Populares de Tolosa
Udaberri Dantza Taldea

Euskara
X