54. Tolosako Abesbatza Lehiaketako PROGRAMA 3
54. Tolosako Abesbatza Lehiaketako PROGRAMA
24/10/2023
Tolosako Titirijaiko 41. edizioa aurkeztu da 5
Tolosako Titirijaiko 41. edizioa aurkeztu da
23/11/2023

Suhar Korua 54. Tolosako Abesbatza Lehiaketako txapelduna

Suhar Korua 54. Tolosako Abesbatza Lehiaketako txapelduna 7

Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 54. edizioa amaitu ondoren, Suhar Korua euskal abesbatzak Kutxa Sari Nagusia irabazi du eta horrekin batera, 2024ko irailean Varnan egingo den Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusian parte hartzeko izendapena lortu du. Xabier Sarasolaren Ipar haize hotz zuria kantatu ondoren, euskal obra baten interpretazio onenaren Eusko Jaurlaritzaren saria jaso zuen.

Ganbera abesbatzen kategorian, Euskal abestia eta Musika Herrikoia modalitateko lehen saria ere eraman zuen etxera. Atal honetan, bigarren saria Japoniako La Pura Fuente Choir izan zen eta hirugarrena Finlandiako Somniun Ensemble-en eta Txinako Shangai Rainbow Chamber Singersen artean banatu zen.

Polifonia modalitatean ere, Suhar Korua eta Shangai Rainbow Chamber Singers eta Somnium Ensemble izan ziren interpretaziorik onenak. Suhar Koruaren aparteko lana goraipatzeko eta Entzulegoaren Saria emateko orduan, ikuslegoak epaimahaikideen emaitzarekin bat egin zuen.

Ahots-taldeen kategorian, Musika Erlijiosoa modalitatean, lehen saria Italiara joan zen, Coro Giovanile With Us ahots-taldeak eskuratu zuelarik. Bigarren saria Filipinetako Male Ensemble Philippines ahots-taldearentzat izan zen eta hirugarrena Erresuma Batuko Phoenix Consort ahots-taldearentzat. Filipinetako ahots-taldea txapeldun hautatu zuten Musika Profanoa modalitatean, ondoren Coro Giovanile With Us eta hirugarren Phoenix Consort.

Honako hauek osatu dute aurtengo epaimahaia: Xabier Sarasola (Euskal Herria), Florian Benfer (Alemania-Suedia), Maria Goundorina (Errusia-Suedia), Stojan Kuret (Italia-Eslovenia), Cameron La Barr (AEB), Janis Ozols (Letonia) eta Avip Priatna (Indonesia).

Euskara
X