Eskultur Astea

IRAGANARI BEGIRA

80. hamarkadan, kultur-azpiegitura eskasak zituen eta instituzio-ekimenen gabezia zegoen testuinguru batean, Tolosako Ekinbide Etxeak (TEE) Euskadiko Eskultura Erakusketa antolatu zuen urte batzuetan zehar. TEEk erakusketak antolatzen ditu momentuko artista esanguratsuenen eskultura-sorkuntza erakusteko helburuarekin.
Herri-ekimen pribatu batetik sortutako Tolosako Ekinbide Etxeko eskulturen batzordea TEEko lehen presidentea buru duen herritar talde baten irmotasun, altruismo, gogo bizi eta buru-belarri aritzeari esker sortzen da.

90. hamarkadan, TEEren 25. urteurrena ospatzeko, eskulturen batzordeak Tolosan etorkizunerako geratuko zen kaleko eskultura bat jartzea proposatu zuen. Ekimen honekin gure hiribilduari balore artistikoa eman nahi izan zitzaion, belaunaldi berriek ezagutu eta aintzat hartu zezaten, etorkizuneko proiekzio bat izan zezan, kultur ondare bat.

Egitasmoa Jorge Oteizari aurkeztu zitzaion eta atsegin handiz onartu zuen, baina baldintza batekin: ez zuen berak bakarrik parte hartu nahi eta proposamena euskal eskultura eskolako gainontzeko kideei ere egitea eskatu zuen. Horrela, Tolosak eskultoreen zirkuitu garrantzitsu bat izango zuen, eskultore hauek “Gernikaren oroimenean” izan zuten bazterketaren ordainetan.

Zenbait artistek baieztapena eman zuten.

Artista hauen eskuzabaltasunari, instituzio eta entitateen laguntzari eta maila ekonomikoan kudeaketa egin zuen “eskulturen batzordea”ri esker, Tolosak Euskal Eskultoreen erakusketa iraunkor bat du eta berarekin herritarren egunerokotasuna ekintza artistikoarekin uztartu nahi da, bien arteko hausnarketa eta gozamena areagotzeko.

Baina Oteiza bezalako jeinu batekin, aurretik zer egingo duen jakin gabe, gauzak ezin izan ziren hain errazak izan eta bere kokapena ez zen eztabaidatik libratu; alde batetik, “Gernikaren kalte-ordainketa”-n artista hauek kontutan hartu ez izanagatik publikoki ez zabaltzeari lotutako eztabaida. Beste aldetik, Txabi Etxebarrietaren omenez jarritako PAR MOVIL bere beste eskultura jarri ondoren, Oteizak bi eskulturak giza kate baten bidez elkartu nahi izan zituen era sinbolikoan. Elkartasun sinboliko hau ezin izan zen egin, batzordearen arabera bi piezek ez zutelako zer ikustekorik. ATAUTS, kultur egitasmo baten barruan Tolosako herriari egin zitzaion dohaintza bat zen; beste eskultura, ordea, herriaren problematika triste baten barruan sartzen zen. ATAUTS, udalerriko lurzoruan jarri zen eta PAR MOVIL lurzoru partikularrean. Bere proposamena gauzatu ezin izan zenez, bere porrota izugarria izan zen. Oteiza oso modu saminean kexatu zen ATAUTS eskultura kendu nahi izateraino. (Ikus “Esculturas para un pueblo” liburu eta DVDa)

GURE HELBURUAK

Globalizazioak komunikazioak zeharo hobetu ditu, kultur-zirkulazioa dinamizatu eta pluralizatu, kontzientzia pluralistago bat erraztu du, are gehiago horrenbesteko jakintza zientifiko ditugun garai hauetan. Artearen modu eta helburuak sortzaileen historiarekin batera doaz aldatzen, diziplina desberdinen arteko elkarrekiko lotura bat dago eta honen bitartez, pertzepzio-alderdi samurrenak dira gai estetiko erabakitzaileenak finkatzen dituztenak.

Bien arteko osagarritasunak arteak gizakiarekin duen interkonexio eta transferentzia-aglutinazio konplexuen funtzioa betetzen duen garai batean kokatzen gaitu: naturan dagoen gizakia gizaki sozialean bilakatzeko.

Dena mugimenduan dago. Helburua espazio publikoei buruz berriz hausnartzea da. Eta eraldatzeko gogoa izan dadila bizitzeko leku, elkartzeko toki eta ibilbide sinbolikoa dituen hiri baten definizioaren aurreko gure jarreraren motorra.

ESKULTURASTEA

Eskultura hauen ezarpena ere ez zen herritarren eztabaidatik libratu. Obren garaikidetasuna, ez zen ulergarria askorentzat. Gaur egun, gure hiri-inguruneko parte dira eta gure oroimen kolektiboan sartuta daude.

Egitasmo honekin jarraituz, “ESKULTURASTEA” Tolosako leku irekietako esku-hartze artistiko eta eskulturen lehen sinposioa antolatu zen.

Urrats bat gehiago eman nahi dugu.

ESKULTURASTEAk toki publikoetan arteak duen zentzuari buruzko hausnarketari heldu dio, eztabaida, hitzaldi eta erakusketen bitartez. Hiri-laborategi bat sortu du.

Era berean, espazio publikoaren garrantzian praktika artistikoaren indarra gaurkotzen saiatu gara, komunitatearentzat baliagarriak diren irudikapen, ekintza eta deliberazioak sortzea nahi dugu. Eskultura-Sinposioa izendapenarekin, leku irekietako esku-hartze artistiko eta eskulturen lehiaketarako deialdia egin genuen 2012an

Eskultur Astea 1

ESKULTURASTEA

Estolda Arteko Lerroak

Erkidegoa: Euskal Autonomi Erkidegoa
Probintzia: Gipuzkoa
Diziplina: Eskultura
Aukeratutako Eskultorea: Manu Uranga

Euskara
X