TOLOSAKO NAZIOARTEKO ABESBATZA LEHIAKETA
Urtero Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa Tolosan ospatzen da 1969 urtetik aurrera, Santu Guztien jaiaren inguruan, hau da, azaroaren 1a inguruan.
Bere helburua munduko abesbatza onenak biltzea da, herrialde bakoitzeko estilo, interpretazio, abesbatza literatura, ahots heziketa trukea egiteko asmoz, eta aldi berean, Euskal Herriko musika tradizioa eta kultura ezagutzera ematea.
Urteen joanarekin, munduko abesbatza lehiaketa garrantzitsuenetako batean bihurtu da. Bere 50. ediziora arte Tolosan mundu osoko 1.200 abesbatza inguruk parte hartu du.
2020
Tolosako Abesbatza Jaialdia
Abenduak 8, 11, 12, 13 eta 19
Tolosako Abesbatza Lehiaketaren antolakuntzak bertan behera utzi behar izan du 2020ko ekitaldia eta horren ordez, Tolosan koru-izpirituari eusten jarraitzeko, bertako abesbatzekin jaialdi bat antolatu du.
Sarrerak gonbidapen bidez izango dira
Gonbidapenak abenduaren 2tik aurrera TOPICeko lehiatilan
Lanegunetan: 10:00/13:00 – 16:00/19:00
Asteburuetan eta Jaiegunetan: 10:30/14:00 – 15:30/19:00
BABESLEAK
LAGUNTZAILE BEREZIAK
LAGUNTZAILEAK
Agua de Insalus
Colegio Hirukide Jesuitinak
Convento de Santa Clara
Distribuciones Mendieta
Euskalherriko Abesbatzen Elkartea
Harizpe
Iglesia de los Franciscanos
Industrias Borobil
Kaiz Lorategia
Sociedades Populares de Tolosa
Udaberri Dantza Taldea