Ekinbide Etxea

NOR GARA

1967ko apirilaren 8an, Tolosako Ekinbide Etxea (TEE), elkarte pribatu modura sortu zen. Irabazirik gabeko elkarte honen asmoa, hiribilduko ezagutza eta kultura sustatzea zen. 1994.urtean erabilera publikoa duen elkarte modura izendatua izan zen.

Bere ibilaldi luze honetan zehar, milaka tolosar integratu ditu boluntario izaera izan duten zenbait lanetan, eta honi esker antolatutako programazioa aurrera eraman ahal izan da: egin behar sinpleenetatik, konplikatuenetara zein ardura haundia eskatzen zutenez arduratuz. Bere izaera altruistak eta lan egiterako orduan izandako zorroztasunak, zenbait sari jasotzera eraman du elkartea, esaterako 1970.urtean Ekinbide Etxeei zuzendutako Estatuko Sari Nagusia jaso zuen eta 1989.urtean Euskadi Turismo Saria.

Bere sorreratik, TEEk, hiribilduko bizitza kulturalean garrantzi handia izan du. Bere lehen urteetan zehar,Tolosan izan ziren ekintza kulturalak zein jai girokoak aurrera ateratzeko lanetan tematu zen. Azken urteetan aldiz, besteak-beste, nazioartean proiekzio handiagoa duten jarduera eta gure herriko egoera kulturalari horizonte berriak irekitzen diezkieten ekintzetan zentratu da: Tolosako Abesbatza Lehiaketa, Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia Titirijai, Eskulturastea eta TOPIC, Tolosako Txotxongiloen Zentro Internazionala.

EKINTZAK

ABESBATZA LEHIAKETA

Tolosako Abesbatza Lehiaketa, 2018.urtean bere 50.urtemuga ospatuko duen lehiaketa, mundu mailako abesbatza lehiaketarik garrantzitsuenetakoa da. Eta hau, Europako Abesbatzen Sari Nagusiko partaide izateak ziurtatzen du, lehiaketen lehiaketa baita eta bertan Europako 6 abesbatz lehiaketa garrantzitsuenak biltzen dira: Frantzia, Italia, Hungaria, Bulgaria, Eslovenia eta Euskadi (Tolosa).Tolosako Lehiaketaren garrantzia, abesbatz musika euskaldunaren zabalkuntzaz arduratzeaz gain bere garapen publiko eta nabaria da. 2011.urtean Donostiako Orfeoia-EHU saria jaso zuen.

TITIRIJAI

Titirijairen 35 urteak, txotxongilolaritzaren munduan erreferente den jaialdi izatera eraman dute. Nagusiki haur ikuslegoari zuzendutako jaialdia da baina ez soilik, txikienengan antzerkiarekiko irrika sortzeko eta euren izaera kritikoa garatzeko asmoa ere baitu.

ESKULTURASTEA

Udaletxearekin elkarlanean eta 25.urtemuga zela eta, TEEk eta Eskulturastea komisioaren bidez, abian jarri zuen behin-betirako aire zabalean jarritako eskultura museo-erakusketa eta hau TEEk Tolosako herriari egindako oparia izan zen. Gaur egun, 6 artista ospetsuren sei lanek osatzen dute ondare urbano hau: Jorge Oteiza (Triangulo plaza), Ricardo Ugarte (Probintziako artxiboa), Nestor Basterretxea (Emeterio Arrese) , Anta (Arrameleko zubia), Tomas Hernandez Mendizabal (Zezen plaza) eta Manuel Uranga ( Corazonistas plaza).

AMALUR JARDUNALDIAK

Mundua ezagutu eta ulertzeko grina bat eginez, sortu ziren Tolosan Amalur Jardunaldiak. Bidaia abiapuntu harturik, munduko herrialde desberdinetara hurbildu gara. Elkarrizketak, hitzaldiak, erakusketak, edo taillerren bitartez, milaka sentimendu, emozioak, ametsak eta proiektuak trukatu eta konpartitu ditugu. Mundua guregana ekartzeko asmoz jaio zan 2006. urtean Amalur.

Urte guzti hauetan Amalur Jardunaldiak, munduko natura, paisaiak, kulturak, istorio eta pertsonen topagunea izan da. Alde batetik, goi mailako hizlariak eta ekintzak antolatu ditugu eta bestetik, egunez egun bertaratutako jendearen fideltasuna eta aniztasuna eskertzeko eta azpimarratzekoa izan da benetan. Tolosako Ekinbide Etxeak (T.E.E.) bultzatutako ekimena, bere apaltasunean tinko eta indartsu dago eta guzti horrek animatzen gaitu, 10. urte bete eta aurrera jotzeko, baina horretarako guztion laguntza behar dugu.

TOPIC

TOPIC, TEE-aren azken proiektu handia, Tolosako Txotxongiloen Zentru Internazionala da, 3600m2 dituen eta txotxongiloen munduko zabalkuntza, ondarearen kontserbazio, ikerketa, heziketa eta hezkuntzarako erabiltzen den espazioa da. Europan bakarra den zentroa eta bere 7 urteetan zehar nazioarteko erreferente bilakatu dena eta zenbait sari ezberdin jaso dituena: Antzerkiko Sari Nagusia ASSSITEJ (2010), Eusko Jaurlaritzako Turismo Sarian aipamen berezia (2011), Silletto Saria Europa Museum Forum-en eskutik (2012), Hezkuntza eta Museoen Iberoamerikar saria (2013), ONCEren Urrezko Kaskabilo Saria (2013), Rosa Mª Garcia Cano Saria (2014) Zilarrezko Peligri Saria (2015) eta Galicreques Saria (2016).

TOLOSA,
GURE KOKALEKUA

Tolosako herria 1256an eratu zuen Alfonso X. Jakintsuak, nahiz eta aspaldiagotik herria esistitu. Agertzen diren lehengo erreferentziak 1025 urtekoak dira. Erdi arotik merkatal gaiek eta bidaiariek bertatik zirkulatu behar zuten merkatal gune bat izan da Tolosa.

 Hurbilagoko garaietan garrantzia handia izan zuen papergintza industriak. 1844tik 1854ra Gipuzkoako probintziako hiriburua izan zen. Gipuzkoa erdian kokaturik dago Donostiatik 25 km.-ra eta gaur egun gutxi gora behera 18000 biztanle ditu.

Euskara
X