AMALUR JARDUNALDIAK 2024
Amalur espiritua
“Munduko bideak eskola dira, eta, eskola horretan, espiriitua baretu etgiten da eta tolerantzia eta elkartasuna sendotu. Eskolo horretan, ematen eta hartzen ikasten da, etxearen eta espirituaren ateak irekita edukitzen dira, eta, batik bat, partekatzen. Ikasten da gutxiaz gozatzen, daukaguna baloratzen, austeritatean zoriontsu izaten eta ugaritasuna ospatzen. Entzuten eta begiratzen ikasten da, eta maitatzen ere bai.
Oparotasun herrietako gazteek, familiako betebeharrek edo profesionalek betirako lotu baino lehen, beren bizitzako urte bat eskaini beharko liokete munduko bideak korritzeari, hiriz hiri, herriz herri, motxila bizkarrean hartuta, bidaiatzeari.
Urte bat galduko lukete arrakasta lortzeko lasterketa horretan – zer da, ordea, urte bat? -, baina irabai egingo lukete pertsona gisa, hodeiertz luze-zabala izango luketelako aurrean, eta ez, sarritan, azterketa batean hamarren bat gehiago lortzera mugatzen den hodeiertz hori. Hala, mundua genuke irabazle.”
Ana Mª Briongos-en Negro sobre nebro. Irán, cuadernos de viaje liburutik hartua. Horrexek adierazten du zer izan nahi duen Amalur espirituak.
HITZALDIAK
ARANTXI PADILLA
“KOLONBIA ETA TXIMELETA HORIAK ”
Eguna: otsailak 22
Lekua: Topic (Tolosa)
Ordutegia: 19:00-20:30
Hizkuntza: euskera
KOLONBIA ETA TXIMELETA HORIAK
2011. urtean iritsi nintzen Kolonbiara. Ordutik hamarkada bat baino gehiago pasa da eta herrialdea ez da gehiegi aldatu denbora honetan. Bakea sinatu zen duela urte batzuk, baina bakea ez da guztiz iritsi herrialdeko txoko guztietara. Indarkeriak jarraitzen du, gizartean desberdintasun sozial handiak mantentzen dira, eta oraindik ere, liskar handiak daude lurragatik talde armatu desberdinen artean. Horrek eragin izugarria du herritarrengan, milaka kolonbiar mehatxatuta baitaude giza eskubideak defendatzeagatik, eta egun, Kolonbia da mundu mailan lider sozial gehien hiltzen dituzten herrialdea. Hitzaldi honetan, korrespontsal baten ikuspegitik hitz egingo dut. Herrialdea nola dagoen, eta izan duen bilakaera.
ARANTXI PADILLA. Billabona, 1982. Gazte garaitan Bosnian eta Etiopian aritu nintzen boluntario moduan, eta 27 urterekin, EITBn lanean nengoela, eta Tolosako Musika eskolan irakasle, Kolonbiara joateko aukera eskaini zidaten korrespontsal moduan. 10 urte baino gehiago daramatzat Bogotan bizitzen, Latinoamerikako berriemaile, Mexikotik behera dauden herrialde desberdinetako hauteskundeak, protestak eta momentu historikoak gertutik bizi eta kontatzen. Esaterako: Chavezen azken urteak eta bere heriotza, Kolonbiako bakea sinatu aurretik FARCeko gerrilariekin kanpamenduetako egonaldia, Hondurasen kartzela batean 300 preso erretzea, edota Ekuadorreko lurrikarak guztiz markatu du nere bizitza, baita egun Brasilen, Lula Da Silvaren itzulera, edo Kolonbian, Gustavo Petro presidenteen aroak ere.
ROGE BLASCO
“40 URTE BIDAIEI ETA ABENTUREI BURUZKO INFORMAZIOA EMATEN ”
Eguna: otsailak 23
Lekua: Topic (Tolosa)
Ordutegia: 19:00-20:30
Hizkuntza: gazteleraz
40 URTE BIDAIEI ETA ABENTUREI BURUZKO INFORMAZIOA EMATEN.
Bidaiak, abenturak eta esplorazioa bizimodu gisa, XIX. mendetik gaur egun arteko pertsonaien azalpen biografikoen bidez. Afrikanistak: Antoine dÁbbadie, José María de Murga eta Mugartegui, Manuel Iradier, besteak beste. Julio Villar eta José Luis de Ugarte nabigatzaileak. Erreportariak, idazleak eta dokumentalistak: Manuel Leguineche, Enrique Meneses, Javier Reverte, Cristina Spengler, Hugo Pratt (Corto Maltes), Ana Mª Briongos. Mendizaleak, ziklo-bidaiariak, izotz-esploratzaileak, oihanak eta basamortuak…
ROGE BLASCO kazetariak bidaiariei eta abenturazaleei elkarrizketa egiten die 1984ko martxoan Radio Euskadin “Levando anclas” saioa ematen hasi zenetik 2023ko urtarrilera arte. Denbora horretan, “Dr Livingstone, supongo” asteroko programa aurkeztu eta zuzendu du ETB 2an (1987-1995) eta “Tierra a la vista” TVE 2an (1996). Gaur egun, aldizkarietako kolaborazioekin eta You Tubeko kanal batekin jarraitzen du. Espainiako Geografi Elkartearen 2010eko Komunikazio Saria eta Donostiako 2022ko Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren Komunikazio Saria jaso ditu.
CÉSAR PALACIOS
“KANARIETAKO NATURAREN ETA GIZAKIAREN HISTORIA, ZAZPI PAISAIAREN BIDEZ”
Eguna: otsailak 29
Lekua: Topic (Tolosa)
Ordutegia: 19:00-20:30
Hikzuntza: gaztelania
KANARIETAKO NATURAREN ETA GIZAKIAREN HISTORIA, ZAZPI PAISAIAREN BIDEZ.
Egile-bidaia bat artxipelago batetik, gehiegitan klixe jasanezinak jasaten dituena, baina benetakotasun izugarria ezkutatzen duena. Zazpi uharte, zazpi paisaia, zazpi biodibertsitate eta kultur gotorlekuak. Bertako natura, geologia, historia, jendea eta gastronomia ezagutuko ditugu, baina baita haien arazoak eta erronka handiak ere. Beleak abrelatekin, korridore itsuak, baso-herabetasuna, dragoak jogurtan, Darwinen gogoa, sumendi gaiztoak, sabina makurtuak.
César-Javier Palacios kazetaria, ingurumen-hezitzailea, geografoa, naturalista eta turismo-gidari akreditatua da. Fuerteventuran bizi da duela 25 urtetik. Doñanako Estazio Biologikoan (CSIC) lan egin du eta Félix Rodríguez de la Fuente Fundazioko eta FSCko Komunikazio zuzendaria izan da. TVEko La2 kateko ‘El señor de los bosques’ naturako telesailaren aurkezlea da. “El vuelo de la alondra” RNEko “El gallo que no cesa” duen ingurumen atala da. 2004tik 20 Minutos egunkariko zutabegilea eta “La Crónica Verde” egunkariko blogaria da. Hogei bat libururen egilea.
ÉRIKA REIJA
“ERRUSIA, GERRARAKO BIDEA”
Eguna: martxoak 07
Lekua: Topic (Tolosa)
Ordutegia: 19:00-20:30
Hizkuntza: gaztelania
ERRUSIA, GERRARAKO BIDEA.
2022ko otsailaren 24ra arte, inor gutxik uste zuen Putin ondoko herrialdearen aurkako inbasio masibo bat egiteko gai zenik, Kiev, Ukrainako hiriburua, bonbardatzera ere iritsiz. Gauetik goizera, Kremlinek edozein eraso-plan ukatzetik hura ezinbestekotzat justifikatzen saiatzera igaro zen. Moskun korrespontsal gisa 5 urteko esperientziatik, Erika Reijak Errusia gero eta erregimen autoritarioago baterantz izan duen noraeza argitaratzen du, horrek Mendebaldearen aurkako erabateko konfrontazioa ekarri duena.
Kazetaria eta politologoa, ERIKA REIJAK Espainiako Telebistan lan egiten du 2004tik, eta oposizio bidez plaza finkoa du bertan. Errusiako kate publikoaren korrespontsal gisa eta espazio post-sobietarrean egindako lanagatik, Prentsa Askatasunaren Jose Couso saria edo Kanpoko Espainiako korrespontsal onenaren Nazioarteko Prentsa Klubaren saria jaso ditu. Aurretik Marokora bidali zuten, baita ere herrialde eta gatazka askotara mandatari bezala. Nabarmentzekoak dira Egiptoko iraultzaren estaldurak, Libiako gerra, Ukrainako Donbaseko eskualdean gatazka piztu izana edo israeldarren eta palestinarren arteko azken gerrak.
MIRIAM DEL RÍO
“’DARK TURISMOA’, TURISMO ILUNA MODAN DAGO”
Eguna: martxoak 08
Lekua: Topic (Tolosa)
Ordutegia: 19:00-20:30
Hizkuntza: gaztelania
“DARK TURISMOA”, TURISMO ILUNA MODAN DAGO.
“Turismo ilunak” gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Ba al zenekien zubi bat dagoela Eskozian, hurbiltzen diren txakur guztiak hustera bultzatzen dituena? Ba al zenekien Islandian dagoela Julio Verneren inspirazio iturri izan zen sumendia lurraren erdigunerako bere sarrera ospetsua kokatzeko, edo Las Vegasen dagoela jatetxea non bazkaltiar gehien amaitzen diren ospitalean bere plateren bat probatu ondoren? “Dark Turismoan” hiriak, museoak, hilerriak, ospitaleak, katakonbak, uharteak, kartzelak, basoak… sartzen dira. Bost kontinenteetan zehar bidaiatuko dugu, heriotzarekin, misterioarekin edo uztearekin lotutako hainbat leku esploratzeko. Horien magnetismo ilunak ehunka bisitari erakartzen ditu urtero.
Miriam del Río: Bartzelonan jaio zen 1980an. Kultura eta historia gaietan espezializatutako kazetaria. Zinemari, arkeologiari eta historiari buruzko hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du, eta alderdi hori bere beste grina handi batekin uztartzen du, munduan zehar bidaiariak gidatuz.
JOSÉ LUIS REBORDINOS
“ZINE-HIRI BATZUETAN IBILBIDE LABURRA ETA PERTSONALA, ZINEMAN”
Eguna: martxoak 21
Lekua: Topic (Tolosa)
Ordutegia: 19:00-20:30
Hizkuntza: gaztelania
ZINE-HIRI BATZUETAN IBILBIDE LABURRA ETA PERTSONALA, ZINEMAN.
Bizitzan zehar, hiri asko bisitatu ditut fisikoki, eta asko zineman. Batzuek zortea izan dut bi modutara egiteko. Maite ditudan zenbait hiritan barrena egindako ibilbide sentimental eta oso pertsonala da hau: Berlin, Buenos Aires, Paris, Tokio eta Donostia.
JOSÉ LUIS REBORDINOS: European Film Academy-ko (EFA) kidea eta Argentinako Arte eta Zientzietako Akademiako ohorezko kidea. Espainiako Ministroen Kontseiluak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion 2015ean. 2021ean, Frantziako Kultura Ministerioak Chevalier de l ‘ordre des arts et des lettres (Frantziako Errepublikako Arteen eta Letren Ordenako Zalduna) izendatu zuen. Pedagogia Berezian lizentziatua. Donostia Kulturako Zinema Unitateko zuzendaria 22 urteotan. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteko zuzendaria 21 urtez eta Giza Eskubideen Zinemaldiko zuzendaria 8 urtez. Nosferatu liburu bilduma zuzendu du 22 urtez. Beste egile batzuekin batera, hainbat liburu idatzi ditu euskal zinemagileei buruz: Elias Querejeta, Montxo Armendariz, Antxon Eceiza, Julio Medem, Javier Aguirresarobe eta abar. Asiako zinemaz (Shinya Tsukamoto, poeta y guerrillero del cinematógrafo) edo beste zenbait gairi buruz ere (El dolor, los nervios culturales del sufrimiento – Breve historia del cortometraje vasco) idatzi du. 2011ko urtarrilaren 1ean Donostia Zinemaldiko zuzendari izendatu aurretik, zuzendaritza batzordeko kide izan zen hamabost urtez. 2017ko urrian Asian Future sailaren epaimahaikidea izan zen 30. edizioaren Tokioko Nazioarteko Zinema Jaialdian. 2018ko abuztuan, Locarnoko zinema jaialdiko First Look Jury epaimahaiko kidea izan zen. BWIP (Bloody Work in Progress) saileko hautatzailea, 2013an Blood Windowren lehen ediziotik (Ventana Sur, Argentina). Casa Asiako Kulturako Aholku Kontseiluko kidea.
ANDER IZAGIRRE
“ALBUM LATINOAMERIKARRA”
Eguna: martxoak 22
Lekua: Topic (Tolosa)
Ordua: 19:00-20:30
Hizkuntza: euskara
ALBUM LATINOAMERIKARRA
Latinoamerikan egindako hainbat erreportajeren bitartez, Ander Izagirre kazetariak eskualde hartako zertzelada batzuk ekarriko dizkigu: Mexikoko mendietan desagertzear dauden hizkuntzak eta kulturak, zabortegi baten magalean sortutako haur-orkestra, itsasoaren igoeraren mehatxupean bizi diren Panamako uhartetarrak, Kolonbiako gatazkari aurre egin dioten pertsonak, Boliviako aztarnategi harrigarri bat, emakume futbolari guaraniarren golik onenak… Hiria, natura, gatazka, kirola, oinazea eta poza.
ANDER IZAGIRREk (Donostia, 1976) nazioarteko gaiak eta bidaia kronikak idatzi ditu komunikabideetan eta hainbat liburutan (‘Potosí’, ‘Los sótanos del mundo’, ‘Cansasuelos’, ‘Txernobil txiki bat etxe bakoitzean’…). Lan horiengatik Europako Kazetaritza Saria, Euskadi Literatur Saria eta Kapuscinski Saria jaso ditu, besteak beste.
Hitzaldiak streaming bidez YouTube kanalean @jornadasmalur9201
MINTEGIA: “egoera historikoa deszifratzen, zibilizazio-eredua eraldatzeko ”
FERNANDO VALLADARES
Eguna: martxoak 14-15
Lekua: Topic (Tolosa)
Ordutegia: 19:00 – 20:30
EGOERA HISTORIKOA DESZIFRATZEN, ZIBILIZAZIO-EREDUA ERALDATZEKO.
FERNANDO VALLADARES biologian doktorea da, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko ikertzailea eta Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean irakasle elkartua. Izen handiko zientzialaria da, eta ikerketa ugari egin ditu biodibertsitatearen zereginari eta klima-aldaketak eta giza jarduerak ekosistemetan dituzten inpaktuei buruz. 2021ean, Rei Jaume I saria jaso zuen, Ingurumenaren babesa kategorian, eta Komunikazio Saria. BBVA Fundazioaren ingurumena. Ingurumen-krisiari buruzko kezkak bultzatuta, hainbat komunikabidetan eta sare sozialen kanalean Gizateriaren osasuna aktiboki zabaldu du. “La recivilización” izan da bere lehen dibulgazio-liburua.
PRESTAKUNTZA JARDUNALDIA:
“Emozioak ondo kudeatuz behar dugun ingurumen-aldaketa ondo ulertzea”
Egunak: iraila
Lekua: Topic (Tolosa)
BABESLE OFIZIALA
BABESLEAK
LAGUNTZAILEAK
BESTE LAGUNTZAILEAK
Nagore Salaberria
Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa
Sortu eta Tinta Imprimategia
Zine Klub Tolosa
Servigraff Imprimategia
Rotulan Errotulazio Estudioa
Ibon Azpilikueta. Argazkigintza Tailerra
Manuel Vitero
Tolosaldeko prentsako lagunak:Diario vasco, Noticias de Gipuzkoa, Ataria, Galtzaundi, Berria…
Mr. Erskin. Bideo edizioak
Kaxoia . Bideo Edizioak
Topic-eko langile guztiak
Gure Kaiola elkartea
Ero Etxe Elkartea
Vinos Villanueva
Txinparta Elkartea
Fronton Jatetxea
Kabi Alai Elkartea
Oria Hotela
Barceló bidaiak