Titirijai 1

TITIRIJAI:
TOLOSAKO NAZIOARTEKO
TXOTXONGILO JAIALDIA

TITIRIJAI bueltan izango dugu Tolosan.

Berriro ere, laster izango dugu Euskadiko Arte Eszenikoen kultur ekitaldi garrantzitsuenetako bat. Tolosan egiten den TITIRIJAI Txotxongilo Jaialdiaz ari gara, profesionalen eta adin guztietako ikuslegoaren arteko topaketaz. Jaialdiak 1982an du sorburua, Tolosako Ekimen Etxea, Miguel Arrecheren eskutik, eskualdean txotxongiloaren kultura eta artea sustatuko zituen ekimen artistiko bat aurrera eramateko aukerari buruz egindako hausnarketaren emaitzaz. Ordutik, jaialdiak gora egin du, eta Euskadiko kultur ekitaldirik urtetsuenetako bat da egun.

Aurtengo egitarauak Estatuko eta nazioarteko txotxongilo ikuskizunen eskaintza zabala biltzen du. Hala, gure artean izango ditugu bai Hegoafrika, Uruguai, Italia, Eslovenia, Portugal edo Frantziako konpainiak, bai Galizia, Madril, Andaluzia eta Kataluniakoak. Eta harro gaude gure artean izango ditugun Euskadiko konpainia anfitrioiekin: Mar Mar Teatro, Bonbon Beltz, Zurrunka eta Anita Maravillas. Titirijai ez da barrualdean egiten diren emanaldietara mugatzen; jaialdiak kaleko emanaldiak ere hartzen ditu, Kuntur (Companyia de Titelles), Maletas Mágicas ikuskizuna, eta Gargot Picado instalazioa tartean.

TITIRIJAI Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren helburua txotxongiloen arloan sormena eta berrikuntza sustatzea da, baita gune bat eskaintzea ere artistei beren lana bisitatzen gaituzten publikoarekin partekatzeko. Beraz, profesionalentzat zein zaleentzat diseinatutako hainbat jarduera eskaintzen dira, eta horietan aukera paregabea eskaintzen zaie bertaratuei antzerki bisualaren, txotxongiloen eta objektuen antzerkiaren baliabideak ezagutzeko. Jarduera horietatik Toulouseko (Frantzia) Odradek eskolak emango duten tailerra nabarmenduko genuke; dramaturgia bat sortzen erakutsiko digute txotxongiloen eta objektuen antzerkiaren barruan. Eta jardueran horien artean izango ditugu Joëlle Noguès-en edo Shaday Larios-en hitzaldiak ere, txotxongiloen munduan murgiltzeko eta adierazpide artistiko hau sakontasun handiagoaz ulertzeko modu bikaina.

Zatozte jaialdiaz gozatzera! Zuen zain gaude!

Titirijai 2023 kartela - 41 edizioa

2023

41. EDIZIOA

Azaroaren 25etik abenduaren 03ra

martxoa, 2024

Filtroak

Ez da ekitaldirik aurkitu

martxoa, 2024

Filtroak

Ez da ekitaldirik aurkitu

JARRAITU
TITIRIJAI JAIALDIA
SARE SOZIALETAN

BABESLE & LAGUNTZAILEAK

Titirijai 4 Titirijai 6
Titirijai 8 Titirijai 10
Titirijai 12 Titirijai 14 Titirijai 16
Titirijai 18
Titirijai 20 Titirijai 22 Titirijai 24 Titirijai 26
Titirijai 28 Titirijai 30

Sello EFFE - "Remarkable Arts Festival" 2019-2021
Euskara
X