ANDER IZAGIRRE: ALBUM LATINOAMERIKARRA

marzo, 2024

22mar19:00- 20:30ANDER IZAGIRRE: ALBUM LATINOAMERIKARRAAMALUR 202419:00 - 20:30 Topic, Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa, GuipúzcoaActividades:Amalur

Más

Detalles del Evento

Latinoamerikan egindako hainbat erreportajeren bitartez, Ander Izagirre kazetariak eskualde hartako zertzelada batzuk ekarriko dizkigu: Mexikoko mendietan desagertzear dauden hizkuntzak eta kulturak, zabortegi baten magalean sortutako haur-orkestra, itsasoaren igoeraren mehatxupean bizi diren Panamako uhartetarrak, Kolonbiako gatazkari aurre egin dioten pertsonak, Boliviako aztarnategi harrigarri bat, emakume futbolari guaraniarren golik onenak… Hiria, natura, gatazka, kirola, oinazea eta poza.

 

ANDER IZAGIRREk (Donostia, 1976) nazioarteko gaiak eta bidaia kronikak idatzi ditu komunikabideetan eta hainbat liburutan (‘Potosí’, ‘Los sótanos del mundo’, ‘Cansasuelos’, ‘Txernobil txiki bat etxe bakoitzean’…). Lan horiengatik Europako Kazetaritza Saria, Euskadi Literatur Saria eta Kapuscinski Saria jaso ditu, besteak beste.

Hora

(Viernes) 19:00 - 20:30

Ubicación

Topic

Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa, Guipúzcoa

Programa PDF

PROGRAMA

Entradas

ENTRADAS
Euskara
X