Kazetaria eta idazlea da. Erreportaje, liburu eta blogetan kontatu ditu kontinente bakoitzeko sakonunerik baxuenera egindako bidaiak (Los sótanos del mundo), Espainiari vespaz emandako itzulia (Vespaña) edo burezurrak eraiki eta harrien biografiak egiten dituztenen profilak (Cuidadores de mundos). Azken lanetan, Groenlandiako inuitak, Boliviako haur meatzariak eta Saharako errefuxiatuak izan ditu idazgai.