Miguel Arreche zendu da
12/10/2013
Amalur 2014. Andeen babesean
20/03/2014

Tolosako abesbatza lehiaketa (2014)

Abestutako musika azalean daramagu: txiki-txikitatik dago gurekin, gure amaren lo-kantetan, hala une zoriontsu eta goxoetan nola bakarraldietan. Aurten ere, halako uneetaz gozatzeko aukera emango digu Tolosako 46. lehiaketak. Uste osoa dugu aurtengo lehiaketa, aurreko urteetan bezala, kalitatez gainezka aurkeztuko zaigula eta aukera emango digula gure abestiak, bai eta beste herrialdeen abestiak ere, emozioz, kalitatez eta fintasunez betetako bertsioetan entzuteko.

Tolosako 46. Abesbatza Lehiaketa honetan 14 taldek hartuko dute parte. 12 herrialdetatik datoz taldeok: Bielorrusiatik, Esloveniatik, Espainiatik, Estatu Batuetatik, Hungariatik, Indonesiatik, Letoniatik, Norvegiatik, Erresuma Batutik, Errumaniatik, Singapurretik eta Ukrainatik. Aurtengo lehiaketan ere, aurreko urteko irizpideari jarraiki, Ganbera Koruen kategoria mantenduko dugu (20-36 abeslari). Kategoria horretan, koru mistoez gain, gizon- eta emakume-abesbatzak ere parte hartu dezakete. Bestalde, Ahots Taldeen txanda da aurten Ahots Taldeen eta Haur Abesbatzen kategorien arteko urteroko txandakatzean, eta berriz ere, hain maitea dugun Santa Klara elizako agertokira itzuliko gara.

Lehiaketan zehar, abesbatzek 70 bat kontzertu emango dituzte Euskadi osoan. Parte hartzen duten abesbatzek bereziki eskertzen dute, bai emanaldi horiek, bai Espainia osotik bertaratutako entzule koru-musikazaleek ere, sortutako giro sutsu aparta.

Lehiaketako saioez gain, beste kontzertu batzuk ere aipatu nahi ditugu: urriaren 18an, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta, euskal koruen topaketa; azaroaren 2an, arratsaldean, musika eslaviarra ardatz duen kontzertua.

Gure nahia da Tolosako herriak, beti bezala, laguntasunez eta errespetuz hartzea egun hauetan gurekin izango ditugun korukide eta musika-munduko pertsona ospetsuak.

EGITARAU OROKORRA (pdf)

Euskara
X