Amalur Jardunaldiak 2013 Tolosa
07/03/2013
Tolosako abesbatza lehiaketa (2014)
11/02/2014

Miguel Arreche zendu da

 Atzo zendu zen Miguel Arreche 68 urte zituela. Bere izena Tolosara eta kulturara betirako lotuta geratuko da

Gipuzkoako herritik zenbait aktibitate ezberdinen dinamizatzaile eta fundatzailea izan zen : Abesbatza lehiaketa, Titirijai jaialdia eta beranduago Topic-ekoa esaterako. Bere heriotzarekin pertsona autodidakta bat joan da, kulturarekiko bokazio haundia zuena eta nazioarteko erreferente bat txotxongilolaritza munduan.

1947. urtean Tolosako Ekinbide Etxeko gazteria batzordeko partaide izatera pasa zenetik bertako  arima izatera pasa zen. Arreche Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiko fundatzaile izan zen, baita  TOPIC Nazioarteko Txotxongiloen Zentrukoa ere. Bere bizitzako zati haundi bat jarduera kulturalei eskeini zien. Duela gutxi erretiroa hartu zuen, nahiz eta txotxongilolaritza munduarekin lotuta jarratizen zuen , berak zioen modua  “amodiozko istorio bat “ baitzuen eurekin.

“Txotxongilolaria izan gabe ikuslegoa formatzen, zabaltzen eta txotxongiloaritza antzerkiari lotutako ikerketa burutzen lan egin dut” esan zuen duela bi urte Mexikon,  “Rosete Aranda”  Nazioarteko Tlaxclana Txotxongiloen Jaialdian  saria jaso zuenean. Ezagutzarengatik unkiturik, ondorengo hau azaldu zien txotxongilolaritza antzerkiari buruz bere anfitrioiei: “ nik beti diot txotxongiloak izan zirela ni lotu nindutenak , txotxongilolaritzan istripuz erori nintzen antzerki mundutik bainetorren. Zerbait antolatzea pentsatu genuen haurrak antzerkira eta txotxongilolaritzaren hizkuntzara hurbil zitezen eta sakonki ezagutu gabe, eurentzat gertukoa eta aproposa iruditu zitzaigun. Horrela hasi nintzen jaialdi bat anotatzen, zeinek erantzun moduan Tolosako Txotxongiloen Zentru Internazionala eman duen. Bere ibilbide internazionala berretsia izan zen UNIMAko idazkari nagusia izendatu zutenean, Txotxongiloen Nazioarteko elkartea. Kargu hau 2000 eta 2008. urteetan zehar  eraman zuen.

Datorren hilean Titirijaiko 31. edizioa ospatuko da, lehenengoa Miguel Arrecheren figurarik gabe. 30 urteetan zehar  ekimen hau martxan mantendu dute baliabide baino animo gehiagorekin, mundu mailan ezaguna izatera iritsi den jaialdia hain zuzen ere. Milaka haur pasatzen dira urtero Titirijai jaialditik eta Tolosa festa kultural batean bilakatzen da.

Esfortzu haundiko urteak izan dira Arreche eta CITeko langileentzat, nortzuk 2009an Topic-eko irekierarekin gailendu ziren, Europan bakarra den Txotxongilo zentrua irekitzean. Zentru honek gainera, dagoenerako zenbait sari internazional  jaso ditu. 25 urteetan zehar zenbait eginahal egin ondoren, 2009ko azaroan TOPICek lehen aldiz ateak ireki zituenean , Migueli ilusioa bezain beste nabaritzen zitzaion haur txiki honek sortzen zion kezka. “Haur txiki bat da eta jaten eman behar zaio, baita jazten lagundu ere.” Ordurako krisi ekonomikoa gertu zegoen eta horregatik  “ asmamena martxan jarri eta txapel batekin bi buru estaltzea besterik ez zaigu geratzen”.

Txotxongilo artearen munduak bere pertsonai garrantzitsuenetariko bat galdu du. Bere lankideak izan garenok kultura kudeatzaile moduan lortutakoak azpimarratu nahi ditugu baita  bere ekarpenak gizarte irekiago bat lortzeko ere, hori bai beti kultura bizitzaren erreferentzi modura ezarriz.

Euskara
X