


Hori guztia hemen aurkitu liteke, hegoaren hegoan. Nahikoa duzu horretarako paraje horietan barrena kexaz eraman zaitzaketen koloregabetutako eta zaharkitutako autobus horietako baten leihatilatik burua ateratzearekin, atera eta sentitzen ausartzearekin. Zaila da esplikatzen.
Oinez, bizikletaz, autoan eta autobusez bidaiatuko dugu Chile, Argentina, Bolivia eta Perun barrena. Hango bazterrak ezagutuko ditugu, bertako jendeekin uztartuko gara, eta istorioak, kondairak eta txutxumutxuak entzungo ditugu Hegoamerika izena duen pozoi gozo hori jada dastatu dutenen eskutik.
Beste behin, ongi etorri hegora, ongi etorri Amalurrera.