TITIRIJAI 2018, 36. TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILO JAIALDIA

YOUTH CHOIR “KAMĒR…” ABESBATZAK 50. TOLOSA SARI NAGUSIA IRABAZI DU !! 3
YOUTH CHOIR “KAMĒR…” ABESBATZAK 50. TOLOSA SARI NAGUSIA IRABAZI DU !!
05/11/2018
HELDUEI ZUZENDUTAKO IKUSKIZUNEKIN JARRAITZEN DUGU OSTIRALA ARTE 5
HELDUEI ZUZENDUTAKO IKUSKIZUNEKIN JARRAITZEN DUGU OSTIRALA ARTE
27/11/2018

TITIRIJAI 2018, 36. TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILO JAIALDIA

TITIRIJAI 2018, 36. TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILO JAIALDIA 7

TITIRIJAI 2018, 36. TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILO JAIALDIA 9Iritsi da Titirijai 2018, 36. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia.

Oraindik gure belarrietan 50. Abesbatzen lehiaketan parte hartu duten abesbatza zoragarrien oihartzunak durundan eta pasa den asteburuan Triangulo plazan sukaldatutako babarrun zaporetsuen usaina sentituz gabiltza. Guretzat garrantzi berezi izan duen asteburua azken hau, ez bakarrik gure elkartea, Cit, Babarrun kofradiaren parte delako -beharbada hortik gure aurtengo Titirijaiko kartela, Tolosako identitate marka bi batzen dituenak: Gastronomia eta Txotxongiloak- bazik eta asteburu horretan zehar Charleville-Mezieresekin senidetzea ofizialdu zelako ere bai, alegia, Txotxongiloen mundu mailako hiriburutzat hartzen den hiria eta gure arteko senidetzea.

Charlevillekin senidetzea

Charleville-rekin harremana oso urrundik datorkigu, senidetzearen abiapuntua Txotxongiloan izan badu ere, harreman sakonago bat dago atzean,  kultur arloan ez ezik, industrializazioan ere oinarritzen baita. Harreman hau Tolosako herri guztiarentzat emankorra izatea espero dugu.

Ziur gaude bestalde senidetze honek zorionez beteko dituela ,Titirijai eta Topic-entzat hain garrantzitsua den momentu honetan, gogoan ditugun bi pertsona, dauden lekuan daudela: Duela bost urte jada utzi gintuen Miguel Arreche eta aurten joan zaigun eta gure txotxongilo joanetorri baita Charlevilleko harremanean ere hainbeste lagundu digun Margareta Niculescu,.

Lankidetza Bilbao TX Jaialdiarekin

Abiapuntu zoragarri honekin Titirijaiko edizio berri bati ongietorria ematen diogu beraz, Bilboko Txotxongilo jaialdia kolaboratzaile dugularik, gurekin iaztik bidaide duguna, esfortzuak errentagarri egin eta gure ikuslegoarentzat onena ekartzeko helburuarekin. Bi jaialdiak UNIMAren “Elkarrekin mugimendua sortzen dugu” leloaren bizi leloa izan nahi dugu, Bilbo eta Tolosa elkarrekin euskal txotxongilolaritza mugimendua sortzen dute, urtez urte hobetu eta bultzatzeko asmoz.

Hobetzeko nahi honi jarraiki, beste behin ere udazkeneko eskola antolatu dugu aurtengoan, UNIMA Euskal Herria, Eusko Jaurlaritza eta aurtengoan Nazioarteko Unimaren eskutik. Fabrizio Montecchi irakaslea izango dugu gure artean baita Europa osotik etorritako hainbat eta hainbat ikasle.

Aste batez Tolosa, Bilbo, Euskadi, Charlevillen baimenarekin noski, txotxongiloen hiriburu bihurtuko ditugu.

Ongietorriak txotxongilolariak, zuen txotxongiloen magiak zuen bihotzak  gainezka ditzala!

TITIRIJAI 2018, 36. TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILO JAIALDIA 10

TITIRIJAI 2018, 36. TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILO JAIALDIA 12

Euskara
X