HELDUEI ZUZENDUTAKO IKUSKIZUNEKIN JARRAITZEN DUGU OSTIRALA ARTE

TITIRIJAI 2018, 36. TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILO JAIALDIA
20/11/2018
TEATRI MOBILI EUSKAL HERRIA PLAZAN
29/11/2018

HELDUEI ZUZENDUTAKO IKUSKIZUNEKIN JARRAITZEN DUGU OSTIRALA ARTE

Gri Gri

Gaur, asteartea, helduei zuzendutako ikuskizunekin jarraitzen dugu Topic-en, gaueko 22:00etan eta ondoren artistekin solasaldia izango da anbiguan, modu informal eta lasaian, beraien lana gertuagotik ezagutzeko, beraien zailtasunak, nola aukeratzen dituzten gaiak, erabiltzen dituzten teknikak, musika…
Frantziako Pupella Nogués konpainiaren “Ubu Erregea”ren ondotik, gaur ikusiko dugun ikuskizuna “La Celestina” izango da, Valentziatik datorren Banbalina konpainiaren eskutik; bihar “Trabajos de interior”, Behi Bis konpainia euskaldunaren eskutik; ostegunean “Gri-Gri”, Marionettes Nomades Kataluniarren eskutik eta ostiralean “Gaudeamus”, La Chana Teatro konpainiaren eskutik.

Euskara
X