45. TOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETA 7
45. TOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETA
10/01/2013
Miguel Arreche zendu da 9
Miguel Arreche zendu da
12/10/2013

Amalur Jardunaldiak 2013 Tolosa

Amalur Jardunaldiak 2013 Tolosa 11

Amalur Jardunaldiak 2013 Tolosa 13

Ekialdeko Tibeten sortzen denetik izen bereko deltara arte 4.900 kilometro egiten ditu, sei herrialde zeharkatuta: Txina, Thailandia, Laos, Birmania, Kanbodia eta Vietnam. Asiako hirugarren ibairik luzeena da, eta sei izen desberdin hartzen ditu Txinako Itsasora iritsi aurretik: tibetarrek Dza Chu (haitzetako ura) esaten diote; Yunnanen, Lancang Jiang da (ibai zurrunbilotsua); Laosen eta Thailandian, Mae Nam Kong (ur guztien ama); Kanbodian, Tonle Thom (ibai handia); eta Vietnamen, aldiz, Cuu Long (bederatzi dragoien ibaia) izenarekin itsasoratzen da, ibaiaren delta bederatzi adarretan zatitzen baita. Ur-ibilgu handi honen seigarren toponimoa, Mekong, Mae Nam Kong izenaren kontrakziotik eratorritakoa da, eta munduan zabalduena.

Bere ibaiertzetan, 4.900 kilometro horietan, hiru eskola budista tradizionalen tenpluak aurkituko ditugu: vrajayana, Tibeten eta Yunnan iparraldean; mahayana, Yunnaeko gainerako lurretan eta Vietnameko zati batean, eta theravada, gainerako bidean.

Mendi elurtuak eta glaziarrak, jakak eta ur-bufaloak, amildegiak eta arroilak, oihanak eta basoak, arroz-soroak eta padurak, aztarnategi arkeologikoak, zentral hidroelektrikoak, ur gaineko azokak, kobrak, opioa, Yetia, ubarroiak arrantzan, ur gezako izurdeak, montzoiak, gerra ahaztezinak, hiriak, herriak eta herrixkak 4.900 kilometro horietan. Horixe da 2013 urteko Amalur Jardunaldietako protagonista den Mekong ibaiaren erretratu robota.

Nola datorren ibaiertzera ura, hala dator gure oroitzapenera Joselu Andueza. Beragatik ez balitz, Amalur ez zen abian jarriko. Jardunaldi hauek zuretzako dira, Joselu. Besarkada handi bat.

Euskara
X