mariona.web
Mariona, To.pic-eko maskota
20/03/2009
cartelcoros2009.web
41. Abesbatza Lehiaketa
24/09/2009

AMALUR 2010

kartela.amalur10.web

Parekatuko al zenuke basamortua goi-mendiekin edo itsas-zabalarekin?
Egitarau Aurrerapena

AMALURen ez daukagu zalantzarik, bai, egingo genuke, geugan galderak sortzen dituelako eta ezagutzen dugun gainontzekoarekiko desberdina delako. Ez da batere ohikoa lurra bi aldaeretan ezagutzea: gizakia sortu aurretik zen bezala, eta gizakiaren ondoren izango den bezala. Basamortuak literatura asko, pila, eragin du. Zerk inspiratzen ote du ordea literatura hori? Ibilaldi lasai baten fantasiak zenbaitetan (Pierre Loti), desagertzear dagoen mundu baten esplorazioak eta hango biztanleekiko pasioak beste batzuetan (Wilfred Thesiger), Afrikan eta Ekialdean ibilitako emakume bidaiari handien oroitza berreskuratzeak (Cristina Morató), zenbait idazlek munduko basamortu handienetan ibilita ezagutu duten askatasun sentsazioa izan dute gaia (Sergio Fernandez Tolosa), edo eta Thèodore Monod bezala, ikerlari frantsesa bera –bereak dira aurkezpen honetako lehen lerroak-, zeinak literaturaren bidez adierazi nahi izan zuen Saharako areetako lore baten –Monodiella flexuosa- aurkikuntzak eragin zion gozotasuna eta geroztik beste berrogeita hamar urtean berriro aurkitu ez izanak eragindako samina.

2010 honetan ere bildu gaitezen AMALURen bueltan. Itxi ditzagun begiak eta goazen irudimenaren eskutik amestutako basamortu horietako batetara. Hala entzungo ditugu haien ahotsak, eta geure egingo ditugu Nadia Tadziren hitzak… “basamortuak etengabe hitz egingo dio berau entzuten dakienari”.

  

Euskara
X