AMALUR 2010
07/05/2009
cartel2009titirijai.web
Titirijai’09
15/10/2009

41. Abesbatza Lehiaketa

cartelcoros2009.web
cartelcoros2009.webOhi den bezala, Santu Guztien egunaren inguruan, gure herrian aurten bere 41. edizioa ospatzen duen TOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETA ospatuko dugu eta berari dagokio zuen eskuetan jartzen dugun egitaraua.

Egitarau Aurrerapena

Aurreko ediziotan bezala, T.E.E.-k urte osoan zehar lan egin du gure herriarekin hartuta dugun konpromezu hau errealitate bihurtu ahal izateko. Aurreko urtetan lortutako maila artistiko altuengatik baita guztiok jasaten ari garen zailtasun ekonomikoengatik eta, modu garrantzitsuan, agindutako dirulaguntza publikoei eragin dietenengatik, aipatutako konpromezua mantentzea zaila gertatzen zaigu. Horregatik zenbait ataletan gastuak moztera beharturik aurkitu gara, horrek aurten egingo ez diren aurkezpen kontzertuari eta kontzertu bereziari eragin dielarik, baina gutxienez aurtengo urteagatik,  lehiaketako saiotan parte hartzen duten abesbatza kopurua salbatu dugu eta ez da aldatuko.

Zentzu honetan, Leidor Antzokia berriro gertakizun artistiko zoragarri baten esparrua izango dela agertarazi nahi dizuegu. Aurreko ediziotan izan ditugun abesbatza eta musikako pertsonaia ospetsuen presentziak, gure herriak eskaintzen dien harrera kutuna bizirik, urtetik urtera momentuko abesbatzarik onenak gure artean eduki ahal izateko laguntza garrantzitsu bat dira.

Aurtengo ediziotik parte hartzen duten abesbatza guztiak eta bakoitza nabarmentzeaz gain, lehen aldiz gure Lehiaketan izango dugun eta hainbeste denboran zai egon garen Australiako abesbatza zoragarri bat nabarmendu nahi genuke eta ziur gaude sortuko den ikusminari soberan erantzungo diola.

Dena den, Lehiaketa honen arrakasta ez da bakarrik abesbatza onak ekartzea, baizik beraiek transmititzen dutena (kalitatea, teknika, sentimendua, e.a.) hartuko duen entzulego on bat edukitzea ere. Horregatik, egun hauetan Tolosan zuen zai gaude Abesbatza jardunaldi hauetaz gozatu eta elkarrekin igaro ahal izateko.

Euskara
X