carteltitirijai08web
Titirijai’08
10/11/2008
AMALUR 2010
07/05/2009

Mariona, To.pic-eko maskota

mariona.web

mariona.webGipuzkoako 3.500 haurrek baino gehiagok parte hartu dute TO.PIC Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroaren etorkizuneko maskotaren aukeraketan.
•    Ikasleek aurrez aurkeztutako 500dik gora hautagaien artean komunikazio grafikoko profesionalek hautatutako 5 proposamenen artean egin behar izan dute aukeraketa.

•    Azkoitiko Xabier Munibe ikastetxeko Urtzi Odriozolaren ideia suertatu da irabazle.

•    Txotxongiloen Nazioarteko Egunean aditzera eman da zein ideia izan den irabazle.

(2009ko martxoaren 20a). Tolosako CITen web orrian ia hiru astez bozketa egin ondoren, Gipuzkoako 3.516 ikaslek epaia eman dute eta, botoen % 64 alde agertuta, Azkoitiko Xabier Munibe ikastetxearen Urtzi Odriozolaren proposamena da, ikasleen ustez, TO.PICen maskota izango den Marionak nolakoa izan behar lukeen ondoen islatzen duena. Beraz, Urtzi Odriozolek eta bere 5.A-ko gelakideek TO.PICerako egun bateko txangoa irabazi dute, gaua barne. Txango horretan, txotxongiloen antzezlan bat ikusteko aukera izango dute, txotxongiloak egiteko tailerra egingo dute eta museoan barrena bisita gidatua izango dute. Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroa eraikitze-fasean dago orain, eta ateak aurtengo udazkenean irekiko dituela aurreikusten da. Hortaz, irabazleek hilabete batzuk itxaron behar izango dituzte merezitako saria jaso ahal izateko.

Ideia irabazleak Mariona estilizatu bat agertzen digu, marroi koloreko ilea modu berezian bilduta; izan ere, Marionak, bi mototsen ordez, hiru izango ditu. Bota marroiek eta marra gorridun jertseak eta galtzek osatzen dute TO.PICen maskota izango denaren fisionomia berezia.

Marionari behin betiko forma eman behar izango dioten diseinatzaileentzako inspirazio-iturri izango den proposamen irabazlearen aukeraketa joan den abenduan hasi zen, Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroak Lehen Hezkuntzako Bigarren eta Hirugarren Zikloetako haurrei TO.PICen maskotaren sorreran parte hartzeko proposamena egin zienean. Zentroa inauguratu aurretik ikasleek etorkizuneko Txotxongiloen Nazioarteko Zentroaren garapenean parte hartzea zen ideia. Emaitzak ikusita, 500 proposamen baino gehiago jaso baitira, erabat bete dira helburuak. Hortik abiatuta, komunikazio grafikoko profesionalek osatutako epaimahaiak bost proposamen hautatu zituen, eta Gipuzkoa osoko 3.500 ikaslek horien artean gustukoen dutenaren alde bozkatzeko aukera izan dute Tolosako Ekinbide Etxearen web orriaren bidez.

Orain diseinatzaileen txanda da. Irabazle suertatu den Urtzi Odriozolaren ideian inspiratuta, haiek arduratuko dira datorren udazkenetik aurrera, Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroak ateak irekitzen dituenean, TO.PICen irudi izango denari behin betiko forma emateaz.

Euskara
X