cartel.coros.2011
43 Abesbatza Lehiaketako Irabazleen Zerrenda
02/11/2011
AMALUR 2012 4
AMALUR 2012
12/03/2012

44. ABESBATZA LEHIAKETA

44. ABESBATZA LEHIAKETA 6

Aurtengo txapelketan 12 herrialdetatik datozen 16 abesbatzek parte hartuko dute: Alemania, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Filipinak, Finlandia, Frantzia, Indonesia, Irlanda, Letonia, Ukraina. Ahots Nahasietako 7 abesbatza (20 eta 40 abeslari artean) lehiatuko dira Folklore eta Polifonia modalitatetan eta 10 Ahots Talde (4 eta 16 abeslari artean), Musika Erlijioso eta Musika Profanoa modalitatetan. (Ikus egitarau aurrerapena )

Azken urte hauetan bizi izan dugun krisia saihesteko asmoarekin, programazioan garrantzitsu baina derrigorrezkoak ez diren alderdien mozketak egin izan ditugu: aurkezpen kontzertua, kontzertu berezia, etab… Aurten, ordea, pairatu ditugun mozketak hain krudelak izan dira, programazioan ezinbestekoak eta erreferentzial izan diren jarduerak bertan behera uztera bultzatu gaituztela. Antolatzen dugunok eta baita saioa ikustera etortzen ziren zale guztiok hainbeste maitatzen genuen Haurren Lehiaketaren desagerpenak Tolosako Abesbatza Lehiaketaren bihotza bete-betean ukitzen du. Ikusi besterik ez zegoen, saio hau izaten zela sarrerak agortzen lehena baina edozein kasutan, gure asmoa, ahal dugun bezain laster berreskuratzea da.

Hala ere, 44 urte hauetan lehiaketa antolatzera bultzatu gaituzten idealak bere horretan jarraitzen dute. Horiexek dira urtez urte munduko abesbatza onenetakoak elkartzera bultzatzen gaituztenak eta baita, gure herriko errepertorioko abesti batzuk euskaraz abestera animatzen ditugu, gure euskal kantutegia lau haizetara zabalduaz.

Gainera, Urriaren 20an, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak eta Tolosako Abesbatzen Lehiaketak elkarlanean, Gipuzkoatik datozen hiru abesbatzek parte hartuko duten Topaketa antolatu dute.

Lehiaketako emanaldiez gain, abesbatzek kontzertu desberdinak emango dituzte Euskal Herrian zehar, guztira 70 kontzertu baino gehiago emango direlarik. Kontzertu hauei eta baita penintsula osotik etorritako abesbatza-musika maitaleei esker, giro aparta eta bizia atzematen da lehiaketako egunetan zehar eta asko eskertzen dute parte hartzen duten abesbatzek.

Zentzu honetan, ziur gaude Leidor Antzokia sekulako gertakari hunkigarri eta artistiko baten lekuko izango dela beste behin.

Euskara
X