44. ABESBATZA LEHIAKETA 5
44. ABESBATZA LEHIAKETA
02/01/2012
ESKULTUR ASTEA – irailaren 10etik 15era- 7
ESKULTUR ASTEA – irailaren 10etik 15era-
01/05/2012

AMALUR 2012

AMALUR 2012 9

Zergatik antolatu ditugu gure geografiari buruz hitz egiten dituzten topaketak?

Egitarau Aurrerapena

Beharbada Lurrean ia guztia ura delako eta ibaiak haren bideak direlako. Planeta urdin honetan bizi garenok elkarrekin harremanetan jartzeko zubiak eraikitzen dituzte ur bide horiek. Hargatik, eta Naturan dagoenik eta agerraldirik ikusgarrien eta erakargarriena direlako, aurtengo Jardunaldietan Ibai Handiei buruz aritzea erabaki dugu.

Beti egin ohi dugun bezala, hainbat alorretatik begiratuta jorratuko ditugu gaiak, ibaiak ez baitira ur garraiobide hutsak. Gure zibilizazioak idatzitako historiaren lekuko zuzenak izan dira; haietan barrena ibiltzeak hainbat lekutako izpiritualtasunean murgiltzera garamatza; ur horietako baretasun edo bizitasunean sartzea ekologian, nekazaritzan, industrian, tentsio politikoetan… sartzea da; azken batean, gure historia kolektiboaz eta pertsonalaz gehiago ikasteko era bat da, gure nortasuna ezagutzeko era bat.

Aurten AMALUR planeta osoan barrena ibiliko da. Oria ibaiertzetik hasi eta Nilo, Ganges, Danubio, Yukon, Orinoco, Amazonas, Mekong, Zambeze… ezagutuko ditugu. Badakigu non dauden, bai, baina sakonki ezagutzeko aukera eman nahi dizuegu. Ikuspuntu desberdinetatik hartu eta luxuzko gonbidatuen eskutik jorratuko ditugu gaiak: beren kezkak, ametsak eta esperientziak elkar banatuko dituzte gurekin, erraz ahaztuko
ez dugun bidaia batean.

Abiatu aurretik, lerro hauen bidez Antxon Bandres oroitu nahi dugu. Haren jakin-min ase ezina eta ekimena eredu dira guretzat, natura eta mendien maitale izan zen. Gertukoa, bizia, eta pasioz betetako gizasemea, ugan arrastoa utzi duten hainbat eta hainbat proiektu eta ekimenetan bultzatzaile izateaz batera parte hartzaile zuzena ere izan zen. Miresmenez eta maitasunez, zure omenez aurtengo AMALUR Jardunaldiak.

Euskara
X