Aurtengo edizioa oso berezia izango da Titirijaik bere gurasoek, aitabitxiekin eta bizilagunekin izandako bizipen beroen fruitua den izaki berri bat izango duelako. Izaki berriak TOPic izena du eta oraindik jaio izan gabe, mundu erdian hain ezaguna da, bere jaiotzara etorriko diren enbaxadoreak bidaliko dituela.
Bataiotan gertatzen den bezala, gurasoek protagonismoa jaio berriari uzten diote. Horrela bada, Titirijai jakitun da aurten bigarren lekuan geratuko dela, krisiagatik zerbait murriztutako baina programari eta edukiei dagokienez oso garrantzitsua den
edizio baten aurrean egon arren.
Aurten Quebecen urtea izango da, arrazoi ekonomiko eta gizatiarrengatik historikoki lotua egon garen herrialde horren urtea alegia; bere garapenean, neurri batean behintzat, euskal kulturaren gure aztarnak utziz, gure baleazaleek lagundu zuten herrialdearen urtea hain zuzen ere.
(Txotxongilolarien Quebectar Elkarteko) AQMko gure lagunek maitasun handiz (berriro grina) muntatu duten quebectar txotxongiloaren bere historia piskat laburraren erakusketa zoragarri bat; eskerrik asko, nola ez ba, aurten bere hamargarren urteurrena betetzen duen Espainian Quebeceko Bulego Orokorraren konplizitate eta laguntza estimagaitzari eta aurtengo edizioan protagonista izango den “Quebectar Txotxongiloari Leiho” honen edukia artez bete duten quebectar txotxongilolarien konpainien eskuzabaltasunari ere.
Titirijai 2009k lehen aldiz bere historian berriak diren Asiako bi herrialdetako bi konpainia hartuko ditu. Tailandiako Hobby Hut Puppet Troupe eta Koreako Art Stage San. Lehenengoak joan den urtean hemen emanaldiak eskaini behar zituen baina Bangkokeko aireportuan greba bategatik blokeaturik geratu zen juxtu Tolosara etorri behar zuenean eta bigarrena, Charleville Meziereseko Txotxongiloaren Munduko Jaialdian arrakasta lortzetik datorren konpainia bat da.
Azkenik UNIMA País Valenciáko txotxongilolariei UNICEFeko enkargua den lan baten aurkezpenari, munduko estreinaldiari aipamen egin nahi diogu. Valentziako txotxongilo multzo batek taldean egindako lan bat da, bertan haurraren eskubideei buruzko txotxongilo ikuskizun bat produzitzeko elkarrekin baina nahastu gabe beraien gaitasun artistikoak elkartu dituzte. Tolosan estreinatu nahi izan dute eta besoak zabaldu dizkiegu, ziur gaudelako ahalegin horrek emaitza bikaina emango duelako.
Programa honetako orriak begira itzazue eta bere hortan edizio garrantzitsu baten