cartel2009titirijai.web
Titirijai’09
15/10/2009
cartel.titirijai10.web.
Titirijai’ 10
05/10/2010

42. Abesbatza Lehiaketa

cartelcoros2010.web
cartelcoros2010.webOhikoa den bezala, azaroaren lehenaren inguruan, Santu Guztien ospakizuna, 42. Tolosako Abesbatza Lehiaketa ospatuko dugu. Lehiaketako saioak urriaren 29ko arratsaldetik azaroaren 1eko eguerdira burutuko dira.

Egitarau Aurrerapena

Aurtengo txapelketan 14 herrialdetatik datozen 24 abesbatzek parte hartuko dute: Alemania, Bulgaria, Eslovenia, Espainia, Estatu Batuak, Filipinak, Frantzia, Hungaria, Japonia, Lituania, Errusia, Suedia, Suitza eta Ukraina. Ahots Nahasietako 10 abesbatza (20 eta 40 abeslari artean) lehiatuko dira Folklore eta Polifonia modalitatetan; 6 Ahots Talde (4 eta 16 abeslari artean), Eliz Musika eta Musika Profanoa modalitatetan; eta 5 Haur Abesbatza. Gainera, Urriaren 16an, estatuko 3 erkidego desberdinetatik datozen 3 abesbatzek parte hartuko dute, egun horretarako antolatu den Topaketan.

Bere hastapenetik, Tolosako Lehiaketak, berpizkundetik hasi eta gaur egun arteko literatur koral desberdinen hartu-emana bilatu izan du. Bateratze-lan bat, eguneratua, estilo, eskola eta garai desberdinetakoa, hain beharrezkoak zirenak gure inguruan, 1969. urte hartan. Helburu horrekin, abesbatza parte hartzaileek behartutako lanak abestu behar dituzte: bere herrialdeko literatur musikalaren lan bat eta era berean, espainiar errepertorioko musika-lanak. Gure musikagileak abesbatza musika idaztera bultzatzeko xedearekin, aurtengo behartutako musika-lanak bertako musikagile gazteei idaztea eskatu zaie.

Beste lekuetan bezala, zailtasun ekonomikoak pasatzen ari bagara ere, Tolosako T.E.E., aurreko urtetan lortutako kota artistikoak mantendu ahal izateko lanean aritu da urte osoan zehar, parte hartuko duten abesbatzak aukeraketa-irizpide zorrotz batekin aukeratuaz.

Irizpide zorrotz baina era berean, zabala eta irekia ziurtatzeko xedearekin, epaimahaia kultura eta herrialde desberdinetatik datozen mundu koralaren 7 pertsona ospetsuez osatzen da. Epaimahaikideak ondorengo herrialdetatik datoz: Alemania, Kuba, Danimarka, Espainia, Japonia, Lituania y Suedia.

Lehiaketako emanaldiez gain, abesbatzek kontzertu desberdinak emango dituzte Euskal Herrian zehar, guztira 70 kontzertu baino gehiago emango direlarik. Kontzertu hauei eta baita Espainia osotik etorritako abesbatza-musika maitaleei esker, giro aparta eta bizia atzematen da lehiaketako egunetan zehar eta asko eskertzen dute parte hartzen duten abesbatzek.

Zentzu honetan, ziur gaude Leidor Antzokia sekulako gertakari hunkigarri eta artistiko baten lekuko izango dela beste behin.

Euskara
X