TITIRIJAI 2018 saria 3
TITIRIJAI 2018 saria
01/12/2018
OMENALDI KONTZERTUA ABESBATZA LEHIAKETARI BERE 50. URTEURRENAGATIK 5
OMENALDI KONTZERTUA ABESBATZA LEHIAKETARI BERE 50. URTEURRENAGATIK
26/12/2018

TITIRIJAI 2018 – BALANTZEA

TITIRIJAI 2018 - BALANTZEA 7

Hemeretzi izan dira Titirijairen aurtengo programa osatu duten konpainiak. Tolosan 37 emanaldi izan dira guztira, eta horietatik 14 Sestao, Ordizia, Eibar, Donostia, Pasaia eta Orio artean banatu dira. Tolosar Jaialdiko ikuskizunak urtero antolatzen duen zirkuituan sartu den azken herria izan da Orio.

8.700 ikusle inguru bildu dira aurten Titirijaiko programazioan parte hartu duten 18 ikuskizunetan; 1.800 gipuzkoar zirkuituari egokitu zaizkio eta 900 ikusle egon dira kale ikuskizunetan. Ikastetxeetarako programatutakoez gain antolatzen diren “ikuskizun irekietara” etorri den ikusle kopurua %14 igo da.

Ikasleei dagokienez, aurten jaialdiko ikuskizunetan Gipuzkoako 30 ikastetxetako 4.054 ikasle izan dira. “Jende atsegina da. Gehientsuenek behin baino gehiagotan errepikatzen dute, gurekin lan egiten duten ikastetxeak direlako eta gainera Titirijaira fideltasunez joaten dira “, esan digu Karmele Cruzek, Topic-eko pedagogia arloko arduradunetako batek.

Helduentzako saioak ere onik atera dira oraingoan. “Aurten ikusle gehiago izan ditugu ikuskizun hauetan eta, beraz, solasaldiak biziagoak izan dira. Egia da, halaber, UNIMAren Udazkeneko Eskola berriro antolatu dugula Jaialdiaren esparruan, eta gainera, parte hartze arrakastatsua izan duela; izan ere, 22:00etako saio hauek ikusle kopurua handitu egin baitute “, azaldu du Idoya Otegui, Jaialdiko zuzendariak.

Aurtengo berrikuntzetako bat, Euskal Herria plazan kamioia eta hiri autobus baten instalatzea izan da. Italiatik etorritako txotxongilolarien familia batek, Teatri Mobilik, bere ikuskizun berritzaile hauetatik ehunka familia igaro izana lortu dute, nahiz eta diseinatutako espazioa 35 ikusleentzat bakarrik izan.

Euskara
X