Titirijai 2010, 28. Edizioarekin hastera doa , mundu guztitik iritsiko diren txotxongiloekin. Urtero bezala gure irudimena martxan jarriko digute ,kontatuko dizkiguten maitagarrien istorio edota gaurkotasunez beteriko gaiekin, momentu paregabeak pasaraziz.
Topic-ek ateak ireki zituela urtea besterik pasa ez denean, edizio berri honi hasiera ematera goaz. Topic, C.I.T.eko protagonista eta Tolosako enbaxadore izan den 365 egun hauek atzean uztera goaz , bere txotxongiloekin Sevilla, Shangai, Seul, Charleville Mezieres eta beste zenbait toki bixitatu dituelarik. Urtea amaitzeko hilabete besterik falta ez denean, datuek 12.000 bisitariz hitz egiten digute, jendeartean ikusmina eta jakin-mina sortu dela erakutsiz. Datuak baino garrantzitsuagoak dira ordea jendeak irteeran utzitako mezuak , harridura ,emozio eta poztasuna adierazten dutenak alegia. Momentu paregabea beraz aurtengo Titirijai edizioari hasiera emateko. Japoniar konpaniak izango ditugu protagonista edizio honetan ,haietariko bik estilo klasikoa eta beste bik garaikidea jorratzen dutelarik. Aranburu jauregian ere urtero bezalaxe txotxongilo erakusketa bat ikusi ahal izango dugu, urteroko ikusmira sortuko duen asmoarekin. Krisia dela eta behartuak aurkitu gara zenbait murrizketa egitera.Esaterako aurtengoan konpania gutxiago izango ditugu gure artean, baita ikuskizun gutxiago ere.Horregatik aldez aurretik barkamena eskatu nahiko genieke Titirijaiko ikusle leialei. Ziur gaude dena den , murrizketa hauek konpentsatuak izango direla konpania ezberdinek eskeiniko dizkiguten emanaldiekin. Aurtengo kartelak Japoniako komiki munduari egiten dio erreferentzia, hala eta guztiz ere egilea Kubatarra da, hain zuzen ere Matanzasekoa: Zenen Calero du izena eta bere ilusio eta talentu guztiz eginiko lana dugu. Ongi etorri berezia eman nahi diegu Japoniako txontxogiloei. 28. edizio honetan gonbidatu gisa izango ditugun konpaniak direlako . Hauek bi erakusketa oso zaindu, bi ikuskizun klasiko eta beste bi garaikide aurkeztuko dizkigute. Ongi etorri hau gure artean izango ditugun beste 19 konpaniei ere zuzendua dago . Besteak beste 7 lurralde, 5 kontinente eta hainbat autonomietatik iritsiko zaizkigun konpaniak direlako. Espero dugu programaketa guztion gustoko izatea eta ondo pasatzea.
Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdoGehiago irakurri