cartel.titirijai10.web.
Titirijai’ 10
05/10/2010
42 Abesbatza Lehiaketako irabazleen zerrenda
01/11/2010

Pack Turistiko-Kulturala (42. Lehiaketa) Tolosan

euskadi.goza.ezazu
Tolosara Abesbatza Lehiaketa iristera doa eta honekin batera Gipuzkoa hiriburu izan zena bisitatzeko aukera duzue. Lehiaketan zehar, Tolosa musikaz jazten da eta kontinente ezberdinetatik etorritako abeslariak izaten dira bertan, aukera paregabean bilakatuz Europan ospatzen den  Musika Lehiaketarik ospetsuena.

Eskaintza garrantzitsu honetaz gain, Tolosak aukera bikaina ematen digu bertako gastronomiaz gozatzeko: babarrunak, tejak eta zigarriloak, xaxuak…dastatuz, bertako edozein jatetxetan. Proposamenaren barruan Tolosan aurkitzen den Topic (Txotxongiloen Zentru Internazionala) museoa bisitatzeko aukera luzatzen dizuegu, hau Europan aurkitzen den zentru bakarra delarik Txotxongiloei osoki eskenia. Honetaz gain, Gorrotxategi Museoa bisitatzeko aukera ere baduzue eta gozoak nola egiten dituzten ikusi. Honek ez du esan nahi inguruan dugun paisaiaz ahaztu behar dugunik, ezta eskualde osotzen duten herriez ere eta ez noski Donostia hiriburuaren gertutasunaz ere. Horregatik, beste behin ere pack turistiko kulturala eskuratzeko aukera eskeintzen dizuegu.

ZERTAN DATZA?
Urriak 29 – 19:00tan
Urriak 30 – 16:00tan eta 20:00tan
Urriak 31 – 16:00tan
Azariak 1 – 11:00tan

Amaierako bazkaria Azaroaren 1ean – 1400tan

Ostatu Donostiako Hotel batean

– Urriaren 29tik Azaroaren 1era.

Museoetara bisita

      – Urriak 30ean goizez                Gorrotxategi Museoa
– Urriak 31an goizez                  TOPIC Museoa

INFORMAZIO GEHIAGO ETA ERRESERBAK

Viajes Iberia
Telefonoa: 943.698093
euskadi.goza.ezazu

Euskara
X