2016 Abesbatza Lehiaketako irabazleak 7
2016 Abesbatza Lehiaketako irabazleak
03/11/2016
Abesbatza Lehiaketaren 49. Edizioaren aurkezpena 9
Abesbatza Lehiaketaren 49. Edizioaren aurkezpena
26/10/2017

Sabino Aranaren saria CIT-eri eman zaio

Sabino Aranaren saria CIT-eri eman zaio 11

Sabino Aranaren saria CIT-eri eman zaio 13

Gaur, igandea, Tolosako Ekinbide Etxeari saria eman zaio “euskal kultura 50 urtean zabaldu duelako eta Tolosako hiria munduko kultura aniztasunaren iturri eta topagune bilakatu dituelako”. Saria eman zaio CIT-eko Lehendakariari, Julian Lacunza.

Izan ere, Tolosako Ekinbide Etxea hiriko eta eskualdeko kultura-eragile eta dinamizatzaile sutsua izan da, eta erakundearen nazioarteko joerari esker, Sabino Arana Fundazioko arduradunen esanetan, “Tolosa kulturaren mapamundian dago”, nazioartean oihartzun zabala duten ekimenak bultzatu ohi dituelako, besteak beste, Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa, Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia (Titirijai) eta TOPIC (Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa).

Era berean, Fundazioko arduradunek esan dute “Tolosako Ekinbide Etxeak egiteko jakintza, antolatzeko gaitasuna eta konpromisoa batzen dituen berezko eredua garatu duela, eta eredu horren oinarri dela tolosarren parte-hartze gogozkoa, solidarioa eta erabatekoa zentroak antolatzen dituen jarduera guztietan”.

Euskara
X