Gaur hasi eta igandera bitartean, Teatri Mobili izango da ikusgai Euskal Herria plazan. Girovago eta Rondella familiak eta Dromosofista Konpainiak sortutako gune ibiltaria. Kamioi bat eta hiri-autobus bat bi antzerki-gune bitxi bihurtu dira, eta 35 ikusleei eskainita, 30 minutuko hitzik gabeko ikuskizunak ikus ahal izango dira bertan.