Pasa den azaroaren 1ean, eguerdiko 12etan, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak diploma eman zion Tolosako Ekinbide Etxeari Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Kolektibo egiteko. Ekitaldian Tolosako alkatea, Olatz Peon, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidentea, Juan Bautista Mendizabal eta elkarteko Zenbakidun Adiskidea den Ander Letamendia egon ziren. Anderrek emango zion diploma TEEko presidentea den Julian Lacunzari eta ekitaldi amaieran Txekiar Errepublikako “Prague Philarmonic Children’s Choir” haur abesbatzaren emanaldia izan zen.