Indonesiako The Resonanz Haur Abesbatzak 49. Tolosako Abesbatza Lehiaketako Kutxa Sari Nagusia irabazi du

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak diploma eman dio Tolosako Ekinbide etxeari Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Kolektibo egiteko
02/11/2017
Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosako Ekinbide Etxea eta Tolosako Abesbatza Lehiaketa omendu ditu
12/11/2017

Indonesiako The Resonanz Haur Abesbatzak 49. Tolosako Abesbatza Lehiaketako Kutxa Sari Nagusia irabazi du

Parte hartu duten abesbatzen kalitate mailak bihurtu du aurtengo lehiaketa azken urtetako lehiaketetan onena.

Indonesia berriro gailendu da eta Avip Priatna maisuak berriro eraman du txapela Yakartara. Iaz Batavia Madrigal Singers abesbatzarekin egin zuen bezala, aurten The Resonanz Children’s Choir haur abesbatzarekin irabazi du. Indonesiarrek Haur Abesbatzen kategorian puntuaketarik altuena jaso zuten eta Entzulegoaren Sariaz gain, 49. Tolosako Abesbatzako Kutxa Sari Nagusia bereganatu zituzten. Hori dela eta Tolosako ordezkari izango dira datorren urtean, Mariborrren (Eslovenia) ospatuko den 30. Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusian.

Tolosako Abesbatza Lehiaketa dagoeneko lanean ari da datorren urtera begira, izan ere 50. urteurrena ospatuko baitu. Ospakizun honetara lehiaketaren oroimenean diharduten abesbatza eta musika-munduko pertsonak gonbidatuko dituzte.

IRABAZLEAK

Euskara
X