Eskulturastea 2014. Eskultura eta esku-hartze artistikoaren II. Simposiuma

Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu du Tolosako Ekinbide Etxearekin (CIT) sortzen dituen eki 5
Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu du Tolosako Ekinbide Etxearekin (CIT) sortzen dituen eki
06/09/2014
Titirijai 2014 (Azaroak 22 - 30) 7
Titirijai 2014 (Azaroak 22 – 30)
22/10/2014

Eskulturastea 2014. Eskultura eta esku-hartze artistikoaren II. Simposiuma

Eskulturastea 2014. Eskultura eta esku-hartze artistikoaren II. Simposiuma 9

 Eskulturastearen bigarren edizioan gaude jada. Hastea, egituratzea, zimendu onak eta gogo bizia jartzea izan zen zailena, Tolosako herritarrentzat zerbait positiboa egin nahi izateko hezkuntza eremuan. Hori guztia lehen Eskulturastean egin genuen jada.

Tolosar askoren aldetik izan genuen laguntza, batez ere ikastetxeena, ez dugu eskertu gabe utzi nahi Eskulturastearen bigarren edizio honetan. Simposio honen helburu nagusiena etorkizuneko gizon eta emakumeei zuzendua dago, hau da, gaur egungo haur eta gazteei. Informazioz gainezka daudela, korronte berriak beste parametro batzuetatik zuzentzen direla badakigu, baina gu pertsona gizatiarrarengan sinisten dugu eta kulturaren eta artearen garrantziaz jakitun gara. Arteak gure sentimenduarekin elkartzen gaituen zirrarak ehuntzen du. Programa osoa

Dena dago mugimenduan! Baina artea da denboran zehar bizirik irauten duena. Aurten, bizitzea egokitzen zaigun garaian, une dardaratira, baina halere sortzailera, egokitzen gara, gure ardatzean jarraituz, alaitasunez lortzeko gure helburua.

Deialdi hau berezia da, Iñaki Epelderi omenaldia egingo diogu. Herriko arte mugimendu guztiaren aitzindari handietako bat izan zen. Edozein eskaera artistikoren aurrean prest egoten zen, neska eta mutilekin artea lantzea eta haiei artea gerturatzea gustatzen zitzaion. Dena eta beti, parte hartzen zuen gauza guztietan, naturaltasunez eta ezaugarritzat zuen umiltasunez egiten zuen.

Ilusio handiz prestatu dugu egitaraua, artista eta teorikoen hitzarekin artea ezagutzeko gure jakinmina asetu ahal izateko, mundu zail baina interesgarri honetan murgil gaitzaten, norberak bere kidetasunak bilatu eta aurkitzeko aukera izan dezan. Oraingo honetan ere, egitarau berezia eta bereziki ikasleei zuzendutakoa prestatu dugu. Beraiek egingo duten obra ondare gisa geldituko da Tolosako herriarentzat.

Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu eta aurretik zuen esku-hartzea eta laguntza eskertu nahi dizuegu.

Euskara
X