Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu du Tolosako Ekinbide Etxearekin (CIT) sortzen dituen eki

Titirijai 2014. Dagoeneko ikastetxeek izena eman dezakete 5
Titirijai 2014. Dagoeneko ikastetxeek izena eman dezakete
04/08/2014
Eskulturastea 2014. Eskultura eta esku-hartze artistikoaren II. Simposiuma 7
Eskulturastea 2014. Eskultura eta esku-hartze artistikoaren II. Simposiuma
24/09/2014

Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu du Tolosako Ekinbide Etxearekin (CIT) sortzen dituen eki

Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu du Tolosako Ekinbide Etxearekin (CIT) sortzen dituen eki 9

 Horrelako akordio iraunkorra sinatzen duten lehen aldia da eta Abesbatzen Lehiaketa eta Topic-en jarduerak ahalbidetuko ditu.

 Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tolosako Ekinbide Etxeak hitzarmena sinatu dute Tolosan egiten diren jarduera nagusiak marko baten barruan eta modu iraunkorrean babesteko. Hitzarmen honen xedea da Tolosako Ekinbide Etxeak urtero  antolatzen duen Abesbatzen lehiaketa aurrera eramatea eta, bereziki , TOPIC gunearen egitasmoek eskatzen duten laguntza bermatzea.

Aurtengo hitzarmenaren ondorioz Aldundiak 100.000 euroko diru-laguntza emango dio TEEri  eta, gainera,  Gazteria Zuzendaritzak kudeatzen dituen aterpetxeetako dohaineko erabilpena ahalbidetuko du, Tolosako Ekinbide Etxeak antolatutako ekintzetara etortzen diren gonbidatuentzat.

Hitzarmena Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kiroleko diputatuak eta  Elena Basagoitia  Cit-Tolosako Ekinbide Etxeko lehendakariak sinatu dute Aldundian. Ikerne Badiolak bere poza azaldu du urtero egiten zen kolaborazioak, hemendik aurrera, marko orokor eta egonkor bat izango duelako, guztion mesederako.

Euskara
X