Eskulturastea 2014. Eskultura eta esku-hartze artistikoaren II. Simposiuma
24/09/2014
Tosolako 46. abesbatza lehiaketaren sariak
02/11/2014

Titirijai 2014 (Azaroak 22 – 30)

 Titirijaiko 32.jaialdian sartzera goaz, Jaialdia hasi zenetik aurrera eramandako programazio eskemarekin modu harmoniatsuan bat egingo duten bi atal berri aukezten ditugularik aurten.

Batetik, eta Tolosa&co Tolosako merkatarien elkartearekin egindako elkarlanari esker, txotxongiloak kalera aterako ditugu bi konpainia programatuz, Txotxongilo jailadiak hartzen dituen bi asteburuetan bana, tradizioarekin lotutako eta beste garai batzuetara eramango gaituzten txotxongilo lanak aurkeztuko dizkigutenak .

Bestalde “Eskena irekia” izango dugu, gazteak diren eta jaialdi internazionaletako zirkuitotan sartu ezin diren konpainiei aukera bat eman nahi diegularik, haien lanak aurkeztu eta jaialdira etortzen diren iritzi sortzaileei erakusteko parada izan dezaten . Gateak etorkizuna dira eta aukerak eman behar dizkiegu,eta aurten  lau autonomia-erkidegotako konpainiak izango ditugu atal honetan: Alndaluzia, Katalunia, Euskadi eta Madril.

Titirijai klasikoan 4 herrialdetako eta 5 autonomia-erkidegotako 11 konpainia izango ditugu, 43 ikuskizun eskeiniko dituztenak, 27 Tolosan, Donostian 16 (Altza eta Egian), Eibarren, Pasaian, Ordizian eta Sestaon.

Ikuskizunetara joatea gomendatzen dizuegu, ez itzazuela gal, txotxongiloen arte zoragarriarekin ederki pasako duzuela ziur gaude eta!

Euskara
X