Titirijai-k azaroaren 21a hasten du
13/01/2015
48. Tolosako Abesbatza Lehiaketa (2016)
21/09/2015

Amalur Jardunaldiak 2016

Azken hamar urtetan, AMALUR jardunaldiak baliatu ditugu Tolosatik mugitu gabe munduan barrena bidaiatzeko. Mendi, basamortu eta ohianak ezagutu ditugu; elurra, hondarra, belarra zapalduz ibili gara eta oinez, bizikletaz, autobusez, trenez, kotxez edo eskiz bizitutako istoriak entzuteko suertea izan dugu. Oraingoan berriz, Lurraren paisaiak utzi eta itsasora goaz.

ITSASOA da aurtengo protagonista. Itsasoaren bizia, bere alde fisikoa, biologikoa, ludikoa, historikoa, arkeologikoa edo erromantikoa… eman nahi ditugu ezagutzera.  Gugantik hain gertu eta batzutan hain urruti dagoen itsasoa. Ba al zenekiten Elkano getariarrak munduari itzulia eman zionean (1519-1522 espedizioan), Pedro de Tolosa izeneko “itsas gizona” bertan zegoela? Eta ez al da bitxia deskubritzea Tolosatik Donostiara nabigatzeko, kanal bat eraikitzeko proiektua diseinatu zela 1852an?  Gaur bertan ere, gure ondoan eserita, itsasoarekin lotura zuzena duten hainbat pertsona izango dira gure artean. Agian zu izango zara horietako bat, ezta?

Gure planeta urdinaren 2/3 ura da, TOPICeko eserleku koloretsuetan eseritzen garenon gorputza ere halaxe da, %65 ura.  Jardunaldi berri hauen bidez, 25 kilometrotara daukagun ur gazia eta itsas kresala gureganatzen saiatuko gara! AMALUR, AMAITSASO bihurtuko dugu!

PROGRAMA OSOA

Euskara
X