2016eko Tolosako Abesbatza Lehiaketako deialdia
24/12/2014
Amalur Jardunaldiak 2016
16/01/2015

Titirijai-k azaroaren 21a hasten du

Beste urte betez, tolosarrontzat ezinbesteko hitzordua den Titirijai jaialdia gainean dugu. Titirijaiko programazioari dagokionean, aurten 5 herrialde eta 7 erkidegoetatik datozen 13 konpainien ikuskizunekin gozatu ahal izango dugu. Guztira 52 emanaldi eskainiko dituzte, 34 Tolosan izango dira eta 13 Eibar, Ordizia, Pasaia eta Sestaon.

Gure ikuslego fidelaren eskakizunei erantzuna emanez, etorriko diren ikuskizunetatik hiru helduentzat izango dira, helduok ere antzerki mota honekin gozatzeko eskubidea dugulako baita ere: Txotxongiloen Antzerkia.

33. edizio honetan, haur eta helduei eskainitako barruko zein kanpoko ikuskizunez gain, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearekin elkarlanean aritzeko plazerra daukagu. Elkarlana ikastaro baten bitartez gauzatuko da, jangarriak diren elementuez osatutako txotxongiloak eraikitzearekin batera, haurrei bizimodu osasuntsu baten abantailak zein diren azalduko zaizkielarik.

Bestalde, AECCren eskutik eta gure lagun nekaezin Enkarni Genuaren laguntzaren bitartez, Abraham Olano kirolaria, Carlos Arguiñano sukaldaria, Iker Galartza aktorea, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak eta Maider Sierra psikologoarekin batera, bideo batzuk grabatu dira. Bertan Marionak, aipatutako pertsonaiekin batera, bizimodu osasuntsu bat eramatera animatzen ditu haurrak. Aipatu bideoa, Titirijaien parte hartzen duten ikastetxe guztiei botako zaie eta ondoren, AECC eta TOPIC-en web orrien bitartez zabalduko da.

Elkarlanekin jarraituaz, beste urte batez Tolosa&Co, Tolosako Merkataritza eta Ostalaritza elkartearen babesa izango dugu txotxongiloak kalera ateratzeko. Horretarako bi konpainia ekarriko ditugu, bat asteburu bakoitzeko, Titirijai jaialdiak hartzen dituen bi asteburuetan kaleko ikuskizun banaz goza dezagun.

Gerturatu eta antzokiak betetzera animatzen zaituztegu, ziur gaude gozatuko duzuela

EGITARAU OROKORRA

Euskara
X