TITIRIJAI 2018 – IKASTETXEEN IZEN-EMATEA

TITIRIJAI 2018
26/07/2018
Abonu eta sarreren salmenta
06/09/2018

TITIRIJAI 2018 – IKASTETXEEN IZEN-EMATEA

Azaroaren 24tik abenduaren 2ra, TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILOEN JAIALDIA ospatuko da, TITIRIJAI’18.  Aurtengoa, 36.edizioa izango da eta parte hartu nahi duen ikastetxe orok dagoeneko izena eman dezake.

Ongi dakizuen bezala, txotxongilo antzerkiaren mundu magikoaren inguruan, lehen hezkuntzako 3. mailatik 6. mailarainoko neska-mutilek gozatzeko pentsatua dagoen jaialdi bat da Tolosako TITIRIJAI.  Ekintza guzti hau beste herri eta ikastetxeetatik etorritako neska-mutil askorekin elkarbanatuko dutelarik.

Zuen partaidetza eskaerak bidaltzeko azken eguna urriaren 19a izango da. Izen emate orria hemen klik eginez eskuratu dezakezue. Dokumentu hau bete eta faxez (943 698 028), postaz (Euskal Herria plaza 1, 20400, Tolosa) edota ondorengo helbide elektronikora helarazi dezakezue cit@cittolosa.com

Euskara
X