Minotauroaren Labirintoa oroituz: elkarrizketak eta laburpena 3
Minotauroaren Labirintoa oroituz: elkarrizketak eta laburpena
09/04/2018
TITIRIJAI 2018 - IKASTETXEEN IZEN-EMATEA 5
TITIRIJAI 2018 – IKASTETXEEN IZEN-EMATEA
26/07/2018

TITIRIJAI 2018

TITIRIJAI 2018 7

Beste behin ere, azaroaren 24tik abenduaren 2ra Titirijai ospatuko dugu, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia. Aurtengo jaialdian, Tolosako kaleetan zehar, Centre de Titelles de Lleidako gure lagunen eskutik eta -Kataluiniako Kulturako Sari Nazionala- jaso duen konpania honen eskutik, elefante batekin topo egingo duzu. Honetaz gain, Italiatik etorriko diren Family Theater-ekoek beraien gurdi-autobusak gerturatuko dituzte herrira eta magiaz beteriko leku honetan Mano Viva ikuskizun zoragarria zein Antipodi emanaldia eskainiko dituzte. Etxeko txikiei, helduei zein ikusle guztiei zuzendutako ikuskizunez gozatzeko aukera ere izango da eta nola ez, urtero bezala, ikastetxeetatik gerturatzen diren haurrek ere TOPICen zein Leidorren txotxoxngilo ikuskizun zoragarriak ikusteko aukera izango dute. Baina bada gehiagorik ere, aurtengo urtean Itzal Antzerkiak 100 urte betetzen dituen honetan eta UNIMA EuskalHerriak antolatuta, Fabrizio Montecchi itzal antzerkiko maisua gure artean izango baitugu, Udazkeneko Eskola jardueraren barruan. Tira…eta gainontzekoa aurrerago azalduko dugu. Baina erreserba itzazue datak, Jaialdi erakargarri bat zuen zain izango baita!

Euskara
X