Gaur inauguratu da ofizialki Titirijai Jaialdiaren 42. edizioa, gure Txetxo Gaztañaga maitearen omenezko erakusketa batekin. Jarraian, antzokiko eszenatokian, Lucile Bodson AVIAMAko koordinatzaileak TOPIC-i emandako aurtengo Txotxongilo Antzerkiko Ekimenaren Nazioarteko Saria eman du. Kepa Goikoetxea Tolosako Ekinbide Etxeko presidenteaz eta, Estitxu Zaldua eta Juanjo Herrero Jaialdiko zuzendarikideez gain, Urkiri Salaberria Eusko Jaurlaritzako kultura eta ondare zuzendaria, Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura eta gazteria sustatzeko zuzendaria eta Goiuri Ezeiza Udaleko kultura zinegotzia izan dira bertan. Jarraian, Onirica Mecanica taldearen “Verne” ikuskizunaren aurrestreinaldia izan da.