cartel.amalur11
AMALUR 2011
23/03/2011
cartel.coros.2011
43 Abesbatza Lehiaketako Irabazleen Zerrenda
02/11/2011

Titirijai 2011, 29. edizioa

cartel.marion11
cartel.marion11Azaroaren 26tik abenduaren 4ra egingo da 2011ko Titirijai, jaialdiaren bederatzigarren ekitaldia. 22 taldek parte hartuko dute aurten, atzerriko zazpi herrialdetakoak (Argentina, Austria, Belgika, Bulgaria, Frantzia, Mexiko eta Suitza) eta zazpi autonomia erkidegotakoak (Andaluzia, Asturias, Gaztela eta Leon, Katalunia, Euskadi, Illes Balears eta Madril).
Egitarau Aurrerapena

Aurten, Suitzako txotxongiloen leihoa irekiko du jaialdiak. Hori dela eta, Aranburu jauregiko erakusketan herrialde hartako txotxongiloen bilduma zaindu eta zabala izango da ikusgai.

Titirijai 2011 jaialdian, eragin nabarmena izango du krisiak, gure eguneroko bizitzako arlo guztietan gertatzen ari den moduan. Hirugarren urtez, beraz, aurten ere apur bat estutu beharko dugu gerrikoa, jaialdiari leial zaizkion ikus-entzuleei ez huts egiteko; txotxongiloen magiarekin hainbeste hunkitzen diren haurrei ez huts egiteko, batik bat.

Berrogeita hamar ikastetxetako ikasleak, Titirijain

23 udalerritako 50 bat ikastetxe eta ikastolak izena eman dute aurtengo jaialdian parte hartzeko. Partaidetzaren igoera horrek agerian uzten du hezitzaileek gero eta interes handiagoa jartzen dutela arte herrikoi honetan, antzerkia ikasleei hurbiltzeko trena gisa. Gainera, kontuan hartzen badugu Titirijairen zirkuituan Eibar, Elgoibar, Ibarra, Irun, Ordizia, Pasaia eta Sestaoko udalerriek ere parte hartuko dutela, aise ohartuko gara jaialdiak Gipuzkoako udazkeneko ikusmira kulturalean zenbaterainoko garrantzia duen.
Aurten, hogeita bat talde izango ditugu gure artean, atzerriko zazpi herrialdetakoak eta estatuko zazpi autonomia erkidegoetakoak. Laurogeita lau emanaldi egingo dituzte, guztira. Ohi denez, kalitateari lehentasuna ematen saiatu gara; horretarako, une honetako ikuskizun bikainenak hautatu ditugu, baina beste urte batzuetakoak baino talde txikiagoek ekoitziak, aurrekontuan gastu txikiagoa sortzeko.

Europar kutsu peto-petoko ekitaldia 


Aurten, Europan jarri dugu arreta. Aurtengo “leihoa” Suitzari eskaintzeko asmoa zegoenez, haren inguruko herrialdeetako taldeak ekartzearen aldeko apustua egin da: Austria, Belgika, Bulgaria eta Frantzia ingurukoak, hain zuzen. Hortaz, jaialdiak europar kutsu peto-petoa hartuko duela esan daiteke, eta modernitatea nagusituko dela, alderdi kontzeptualean, tekniketan eta estiloetan.
Jaialdiaren bederatzi eguneko ohiko egitarauaz gainera, aurten badugu berrikuntza bat: mundu mailako bi estreinaldi izango dira, , TOPIC zentroaren lankidetzaz ekoitzitako ikuskizunenak: azaroaren 19an izango da lehena, Iberescenaren “Pepo ¿Adónde vas?” obrarena, Argentinako Buenos Aires Títeres, Mexikoko Seña y Verbo eta Andaluziako La Canela taldeen eskutik; bigarrena, berriz, abenduaren 6an izango da, jaialdiaren ondoren, Mimaia taldeak TOPIC zentroan egindako egonaldian prestatutako “Adiós Bienvenida” obrarena.

Egun hauetan bisitan gurera datozen guztiei Tolosaz goza dezatela opa diegu: goza dezatela hiriaren edertasunaz, azokez, gastronomiaz… eta txotxongiloez. Ongi etorri, guztioi

Euskara
X