Sarrera salmenta urriaren 18tik aurrera 7
Sarrera salmenta urriaren 18tik aurrera
09/10/2023
54. Tolosako Abesbatza Lehiaketako PROGRAMA 9
54. Tolosako Abesbatza Lehiaketako PROGRAMA
24/10/2023

Gaur aurkeztu da 54. Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Gaur aurkeztu da 54. Tolosako Abesbatza Lehiaketa 11

Gaur aurkeztu da prentsaurrekoan 54. Tolosako Abesbatza Lehiaketa. Azaroaren 1etik 5era izango da.

Edizio honetan, ganbera-abesbatzek eta ahots-taldeek hartuko dute parte. Guztira, 14 herrialdetako 17 abesbatzei buruz ari gara: Alemania, Eslovenia, Finlandia, Norvegia, Lituania, Euskal Herria, Italia, Islandia, Erresuma Batua, Txina, Korea, Japonia eta Filipinak. Asiako sei abesbatza elkartzen diren lehen aldia da.

Nabarmentzekoa da, halaber, Tolosan ohikoa den Ipar Europako abesbatzen partaidetza handia eta Suhar Korua euskal gizonen abesbatzak parte hartuko duela.

Abesbatza-zirkuituaren garrantzia ere azpimarratu behar da, beti bezala, herri horietara joaten baitira lehiaketako abesbatzak kontzertuak ematera. Aurtengo abesbatza-zirkuituan 58 kontzertu izango ditugu, Nafarroako, Gipuzkoako, Bizkaiko, Kantabriako eta Aragoiko herrien artean banatuak.

Gaur aurkeztu da 54. Tolosako Abesbatza Lehiaketa 13

Euskara
X