Hemen da Titirijai 2021, azaroaren 21etik 29 bitartean

52. Tolosako Abesbatza Lehiaketa aurkeztu da 6
52. Tolosako Abesbatza Lehiaketa aurkeztu da
21/10/2021
Xip Xap Teatro - Hamelin (Cataluña)
“Hamelin”, haur-epaimahaiak saritu duen ikuskizuna Titirijai 2021ean
29/11/2021

Hemen da Titirijai 2021, azaroaren 21etik 29 bitartean

Titirijai 2021 Txotxongilo Jaialdi Internazionala

Beste behin ere, 2021aren azaroaren 21etik 29ra bitartean Titirijai ospatuko dugu, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia.

Badator Titirijai, Tolosako udazkeneroko hitzordua. Iazkoa urte bitxia izan zen arren, lortu genuen jaialdia ospatzea, eta aurten normaltasunera itzuliko da berriz. Gainera, inoiz baino gogo handiagoz hasiko gara datorren urtean beteko den 40. urteurrena prestatzen. Izan ere, irrikaz gaude kalea eta antzokiak beteta ikusteko, gainezka, Tolosan, Gipuzkoan zein Euskal Herrian tradizio bilakatu diren txotxongiloak ikustera joandako haur nahiz helduekin.

Aurtengo jaialdiak, inoiz baino gehiago, agerian jarriko du Euskal Herria Plazako TOPIC eraikinaren barrunbeetan egiten den lan ikusezina: ehunka bideo ikusten ditugu; jaialdietara bidaiatzen dugu zuei eskainiko dizkizuegun ikuskizunak aukeratzeko; sorkuntzarako egonaldiak antolatzen ditugu gero haien fruituak goza ditzazuen antzoki eta kaleetan; erakusketak ekoitzi, diseinatu eta lantzen ditugu, zuek liluratzeko aurreko mendeetako haur zein helduen gozamen izan ziren altxorrekin, edo bestelako bitxikeriekin, esaterako txotxongiloak agertzen dituzten disko-azalekin; kaleko ikuskizunak antolatzen ditugu herritarrak parean topa ditzan larunbateroko paseoen alaigarri; sona handiko profesionalak eta adituak biltzen ditugu eztabaidarako jardunaldietan, gogoeta egin dezaten profesionalki Europan dugun egoerari eta titiriteroen prestakuntzari buruz; prestakuntza jardunaldiak antolatzen ditugu profesionalentzat; omenaldiak ere bai… DENENTZAKO jardueraz jositako Titirijai bat: haur zein heldu, profesional nahiz zale, badaude denoi zuzendutako jarduerak, zuk zeuk ere goza dezazun.

Deskargatu programa osoa

 

Hemen da Titirijai 2021, azaroaren 21etik 29 bitartean 10

SARRERAK

TOPIC / LEIDOR / KULTUR ETXEA

Familia ugariak eta TOPIC-eko lagunak: Helduak 5€ | Haurrak 3€

Besteak: Helduak 7€ | Haurrak 4€

PLAZA VERDURA

Familia ugariak eta TOPIC-eko lagunak: Helduak 3€ | Haurrak 2€

Besteak: Helduak 4€ | Haurrak 3€

Zerkausia

Familia ugariak eta TOPIC-eko lagunak: 4€

Helduak / haurrak: 5€

 

Jaialdiko ikuskizun guztietarako online sarrerak:

http://entradas.cittolosa.com

Eta TOPIC-eko leihatilan ere.

Euskara
X