37. Titirijai jaialdiaren amaiera omenaldi eta ikuslegoaren sariarekin

'TITIRIJAI' TOLOSAKO TXOTXONGILOEN NAZIOARTEKO JAIALDIA BERE 37. EDIZIORA IRITSI DA 3
‘TITIRIJAI’ TOLOSAKO TXOTXONGILOEN NAZIOARTEKO JAIALDIA BERE 37. EDIZIORA IRITSI DA
23/11/2019
Jornadas Amalur 2020 - Tolosa
Amalur 2020
27/01/2020

37. Titirijai jaialdiaren amaiera omenaldi eta ikuslegoaren sariarekin

37. Titirijai jaialdiaren amaiera omenaldi eta ikuslegoaren sariarekin 6
  1. Titirijai jaialdia ekitaldi hunkigarri batekin amaitu zen. Ekitaldian, omenaldia egin zitzaien 10 urte horietan Topic-ekin modu berezian lan egin izan duten pertsona eta erakundeei.

Ekitaldiaren buru Telmo Irureta aktorea izan zen. Hasieran, Karlos Arguiñano sukaldari mediatikoa agertu zen, txotxongiloekin eta Topic-ekin maiteminduta dagoena. Karlos izan zen omendutako lehena eta jarraian, Nekane Garayalde irakaslea, Angel Calvente txotxongilo-sortzailea, Enkarni Genua eta Manolo Gomez txotxongilo-taldeko txotxongilolariak, eta baita Kutxa Fundazioa, El Diario Vasco, Tolosako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza ere.

Itxiera-ekitaldian, Topic-eko ereserki berria entzun zen -David Azurzak eta Enkarni Genuak sortua-, eta aurtengo Txotxongilo Jaialdiko ikuskizun onenaren izena ere eman zen, haurrentzako epaimahai batek ematen duena. Saria ‘Mimaia Teatro’rentzat izan da, ‘Peloloco’ lanagatik. Antzezlan hau Topic-en bertan sortu zen ‘sormen-egoitza’ emankorretako batean.

Euskara
X