portada_web
“Herriarentzako eskulturak”
18/04/2007
kartelaamalur
AMALUR Jardunaldiak 2008
04/11/2008

Basterrechea-Epelde erakusketa

porta_catalogo

porta_catalogoMaiatzaren 25ean Nestor Basterretxea eskultoreak eta Iñaki Epelde margolariak Tolosan erakusketa bat inauguratu zuten elkarrekin TEEaren 40. urteurrenaren ekintzen barnean.

Pasa den maiatzaren 25ean Aramburu Jauregian Nestor Basterretxea eskultorearen eta Iñaki Epelde margolariaren erakusketa inauguratu zen. TEEaren 40. urteurrenaren ospakizuna beraien sentsibilitateak elkartu nahi izan dituztelarik.

Aurkezpen ofiziala Udaletxeko Areto Nagusian egin zen 19.00etan, bi artistak, Koldobika Jauregi eskultorea, Nisa Goiburu margolari tolosarra, Ana Arreche TEEko presidentea eta Jokin Bildarratz Tolosako alkatea bertan zeudela. Aurkezpenean zehar Arimaz soka taldea aritu zen.

Bi erakusketak ikusgai izango dira Tolosako Aramburu Jauregian datorren ekainaren 28ra arte.

Bi erakusketa hauek hartzen dituen TEEaren 40. urteurrenaren ospakizun honekin, antolatzaileek kultura bultzatzeko eta sustatzeko duela denbora asko hasi zuten lan ildoarekin jarraitu nahi izan dute. Bere egunean amets bat egia bihurtu nahi izan zuten: aire librean  euskal eskultura garaikidearen erakusketa iraunkor bat herrian izatea eta errealitate bilakatu zen.

Euskara
X