Ekitaldiaren buru Telmo Irureta aktorea izan zen. Hasieran, Karlos Arguiñano sukaldari mediatikoa agertu zen, txotxongiloekin eta Topic-ekin maiteminduta dagoena. Karlos izan zen omendutako lehena eta jarraian, Nekane Garayalde irakaslea, Angel Calvente txotxongilo-sortzailea, Enkarni Genua eta Manolo Gomez txotxongilo-taldeko txotxongilolariak, eta baita Kutxa Fundazioa, El Diario Vasco, Tolosako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza ere.
Itxiera-ekitaldian, Topic-eko ereserki berria entzun zen -David Azurzak eta Enkarni Genuak sortua-, eta aurtengo Txotxongilo Jaialdiko ikuskizun onenaren izena ere eman zen, haurrentzako epaimahai batek ematen duena. Saria ‘Mimaia Teatro’rentzat izan da, ‘Peloloco’ lanagatik. Antzezlan hau Topic-en bertan sortu zen ‘sormen-egoitza’ emankorretako batean.