43. Lehiaketako Abono eta Sarrerak eta 23 Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusiako sarrera
06/11/2008
carteltitirijai08web
Titirijai’08
10/11/2008

40. Abesbatza Lehiaketa

cartel08coros.web

cartel08coros.web 1969an Tolosako Abesbatza Lehiaketa hasi zen. Hasiera erraza izan zen baina lanez betea bide ezezagun bat hastea izan baitzen.

Egitarau Aurrerapena


TEEko arduradunak lehiaketa bat sortzeko gogo handia zuten eta helburu gisa ondorengoak zituzten: edertasunaren adierazpen gisa abesbatza kantuaren sustapena; gure herriaren kulturaren gorakada; herrien arteko topaketa eta hurbilketa; gure kulturaren alderdirik nabarmenenaren zabalkundea: hizkuntzarena alegia.

Berrogei urte beranduago, TEE harro dago zuzendaritza talde hark eta ondorengoek hasitako lan aitzindariarekin. Modu humilean hasitakoa nazioarte esparruan abesbatza munduko erreferente bilakatu da, gaur egun Europako abesbatza lehiaketa ospetsuenetako batean bihurtu delarik. Bere 40 urtetan 100 abesbatza inguru eta 40.000 abeslari inguru hartu dituen abesbatza mugimendua.

Aurtengo edizioari buruz parte hartuko duten abesbatza bakoitzetik eta guztietatik gure lehiaketan lehen aldiz arituko den Taiwango abesbatza nabarmendu nahi dugu, eta MIKROKOSMOS frantziar abesbatzaren kontzertu berezia ere. Ikuskizun honek gaurko Abesbatza Artearen zerbitzurako “a capella” abesbatza kantua, zinema mutuko irudiak, dantza eta  bideoa nahasten ditu.

40. Lehiaketa honen arrakasta ez da bakarrik abesbatza onak ekartzea baizik beraiek transmititzen dutena, kalitatea, teknika, sentimendua, e.a. jasoko dituen entzulego on bat edukitzea; horregatik, egun hauetan Tolosan zuen zai egongo gara Abesbatza jardunaldi hauek elkarrekin gozatzeko eta pasatzeko.

                                                          

Euskara
X