Exposición: “Las miradas de la tierra” - Autor: Juan Ramón Llavori
Erakusketa: “Lurreko begiradak”
06/03/2007
portada_web
“Herriarentzako eskulturak”
18/04/2007

To.pic-ek bere ibilbidea hasten du

perspectiva_plaza
perspectiva_plaza
Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroko lanak uda honetan hasiko dira.

fachada_actual_1 orain trasera_actual1
 perspectiva_4a gero perspectiva_6a
Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroaren egitasmoa Tolosako Ekinbide Etxeko egitasmoa da eta lehenengo pausoak 1986an eman zituen Tolosako Udalarekin harremanetan hasi zenean. 20 urte baino gehiagoko lan  eta negoziaketen ondoren, azkenean Tolosako Udalarentzat baldintza egokiak iritsi dira, Gipuzkoako Foru Aldunduarekin eta Fomentoko Ministeritzarekin hitzarmenak sinatu ondoren eta Eusko Jaurlaritzak eta Kutxak iragarritako partaidetzarekin, Tolosa Txotxongilo artearen munduko erreferente bilakatuko duen egitasmo berezi hau martxan jartzeko.

Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroaren egitasmoak (C.I.T.T.) Txotxongiloaren Artearen gaitasunak zabaldu eta sakondu nahi ditu bere ekintza ondorengo ardatzetan zehaztuz:

  • Txotxongilo ikuskizunen hedapena
  • Txotxongilo artearen dibulgazioa (Museoa)
  • Ondarearen zainketa
  • Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa
  • Arautu gabeko heziketa


T.T.N.Z. probintziako ondare historiko gisa finkatutako Euskal Herriko Plazako eraikin nagusian kokatuko da, Tolosako gune historikoaren erdian alegia; lau solairutan banatutako 3.600 m² izango ditu guztira eta bertan ondorengoa eraikiko da:

  • 250 ikusleentzako eszena espazio moderno bat
  • Aurre produkziotarako eta entsegutarako gela bat
  • Museo iraunkor bat eta aldi baterako erakusketak
  • Dokumentazio Zentro bat, Mediateka, Ikonoteka, e.a.
  • Bertako nahiz urrutiko tailerretarako gelak
  • Artistentzako edo/eta ikertzaileentzako egoitza

C.I.T.T.-ak originaltasunaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten du, txotxongilo artearentzako Zentro integral bakarra izango da ez bakarrik Estatuan Europa osoan baizik. Arte konplexu honetako arlo zehatzetan espezializatutako zenbait zentro badaude, hauek garranatzia ematen diote artistari, sortzaileari, ikasleari, ikertzaileari, e.a. baina, arte-lanaren azken hartzailea den ikusleari garrantzia berezia eskaini nahi dion izaera integraleko zerbait aurkitzeko Estatu Batuetako Atlantara edo Taiwango Taipeira joan behar dugu.
perspectiva_10a
C.I.T.T.-ko eszena espazioak, 11 metrotako ahoa, sakonean 9 metro eta altueran 7 metro izango ditu eta ongi hornituriko eszenatoki birakari bat izango du.
C.I.T.T.-ko eszena-ekipamendua Zentroaren ardatza izango da eta Tolosan antolatuko diren izaera eszenikoko ekintza guztiak hartuko ditu.

Hedapen arloan, aurten bere Zilarrezko Ezteiak ospatuko dituen urteroko Jaialdiaz gain, ikasturtean zehar garatuko den eskola kanpaina bat izango du eta Euskadi nahiz inguruko Autonomi Erkidegotako neska-mutilek Tolosan egun bateko kultur-txangoa egiteko aukera izango dute eta aldi berean txotxongiloaren artearekin harreman sakon eta ludikoa izango dute ikuskizun on bat ikusiz, museo original desberdin bat bisitatuz, txotxongilo erraz baten egintzaren esperientziaren bitartez eta Tolosako alde zahareña egingo duten bisitaldiaren bitartez. Asteburutan familia osoari zuzendutako ikuskizunak eta helduentzako ikuskizunak programatuko dira.

C.I.T.T.-k ez du berea izango den konpainia iraunkor bat eduki nahi, egitasmoak euskal konpainiekin ko-produkzioak  egiteko asmoa du, dramaturgia garaikideko, bereziki idazle gazteenak eszenaratzeko proposamenak bultzatuz eta horrela egun dagoen hutsune garrantzitsua bete nahi da. Bestela txotxongilolariek gehiegitan ipuin klasikoetara jo behar dute  ikusleek merezi duten hainako kalitate eskaseko bertsioak eginez.

Museoak bi atal izango ditu. Lehen atala iraunkorra izango da, bertan historian zehar txotxongiloa, bere geografi-banaketa eta bere teknika desberdintasunak eta kontzepzio desberdinak erakutsiko dira eta bigarren atalean urtean zehar aldatuko diren erakusketa monografikoak aurkeztuko dira.

Txotxongiloa bere benetako dimentsioa eszenan hartzen duen objektua izanik, erakusketak teknologia berrien laguntza garrantzitsua izango du, bere benetako balioa ezagutu eta ulertzeko mugimenduan dauden irudiak aurkezteko asmoz.

Museoak garrantzi berezia emango dio Txotxongiloaren ondare nazionalaren berreskuratze eta zainketari. Zabor-ontzietan edo Estatutik kanpo espekulatzaile nahiz bildumagile pribatuen eskuetan amaitu edo galdu diren artista handiek produzitutako lanenganako babesagatik kezka larria dago gaur egun. Iraganean gertatutako espoliazioak etorkizunean gertatzea ekiditea guztion eginbeharra dela uste dugu.

Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, mundu osoko txotxongilo ikuskizunen 1800 bideo edo DVD-ko ondare batekin jaioko da, 1.600 kartel, 7.200 argazki, mundu osoko 2.300 konpainia baino gehiagoren literatur dokumentazioa eta mundu osoko arte mota honen arloko 600 liburuz, aldizkariz edo aldizkako argitalpenez osatutako liburutegi txiki batekin.

Zentro berriak mediateka, bideoteka, ikonoteka eta liburutegirako espazioak izango ditu, ikerketa asmoz edo kuriositatez hurbildu nahi duen edozeienentzat irekiak egongo direnak.

Herrialdeko unibertsitate erakundeekin lankidetzan, kultura, pentsamendua, artea eta eszena munduarekin lotura duten karrera desberdinetako lizentziatu gazteei laguntzeko bekak eskaini eta ikerkuntzari laguntzea ere aurreikusita dago, arte konplexu honen alderdiren batean sakon dezaten.

Formakuntza hiru arlotan banatzen dugu.

Lehenengo arloa Estatu osoko txotxongilolarien hobekuntza profesionalari zuzendua egongo da eta modu horretan trebatzeko masterrak izango dituzte.

Bigarren arloak irakasleei, aisialdiko teknikariei, gizarte kulturako animatzaileei, e.a. arreta eskainiko die, antzerki jokoan haurrekin eta nerabeekin lan egiteko lagunduko dieten oinarrizko ezagutzak eskaintzea izango du helburu nagusi gisa. Arlo honetan sartzen da ere arazoak dituzten neska-mutilei terapia gisa txotxongiloaren artearen aplikazioa egitea ere.

Eta hirugarren arloa 8 urtetik gorako neska-mutilentzat izango da, sortuz jolas eginez eta txotxongiloak eraikiz gazteenei eskainia egongo da.

Hiru kasutan Internet bidezko  bideokonferentzia sistemen erabilpena ere aurreikusita dago eta horrela, Euskadi nahiz Estatuko edozein txokotako ikastetxetako ikasgeletaraino iritsi ahal izango dugu.

Hemen laburtutako egitasmo guzti hau bere atal guztietan garatua dago. Aurretik Udalaren eta irabazi asmorik gabeko herri-onurakoa den Tolosako Ekinbide Etxearen (C.I.T.) arteko hitzarmen egokiari esker, erakunde honek kudeatuko duelarik.

Euskara
X